Gustatu zitzaidan, erosoa ta polita, arrokaren kalitatea orokorrean oso ona iruditu zitzaidan, bi tarteetan banatuta dago bidea, erdikaldean repisa batengatik banatua bertikaltasun apur bat kentzen diona, bidearen zailtasunak kontzentratuak dira ta pausu zailenak ondo babestuta daude, eskalada ederra inguru ezin hobean, udazkenaren edertasunagaz gozatu ahal izateko, gomendagarria.
FITXA TEKNIKOA:
Anson kokatzeko mapa, "Valle de Anso.Guia de escalada en roca" liburutik hartua (saretik leku askotan ikusi dudanez jartzen dut, ondo kokatzeko). Pared del paso moduan agertzen da. Liburua Antonio Garcia Picazorena da, gomendagarria da, azkeneko bideak falta dira baia oso ondo dago, historioa kontatzen du ta krokis zaharrak izan arren oso onak dira.
- Nork ekipatua: Luzio Egiguren eta bere taldea 2009an.
- Nola heldu: Ansotik Zurizara bidean, heltzean, lehen zubia pasatzerakoan, lau poste luminoso dituenak, apur bat jarraitu ta beste bi poste gorri aurkituko ditugu, eskumatan bi kotxerentzako parking txiki bat daukagu, eta errepidearen ondoan, hito handi bat dago, hitoa jarraituz eta zorutik dagoen kable elektriko bat jarraituz basoan sartu, hitoak jarraituz lehen horma txiki batera heldu arte, pare bat pate ditu pasatzeko, metro batzuk jarraitu ta gero BP horman idatzita aurkitu arte, Brisas perfumadas, kotxetik 20 minutu aprox.
- Zailtasuna: 6c eta 225m. (6b oblig), A0an pasatzeko luze bat (6c-ko bloke bat dauka).
- Arroka mota: Kalitate ona duen kare harrria, tarteka kaxkarragoa eta apurtuta aurkitu arren
- Ekipamendua: Nahiko ekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
- Jeitsiera: Ezkaurrerantza igotzen, Camille ingurutik ateratzen den bidexkarekin enpalmatuz, bertatik normala hartzeko beherantza (1.30h).
Hokus Pokus blogetik hartutako irudia.
Neskalatzaileak-blogetik hartutako krokisa, markatzen dituzten ekipamendu fijoa baino gehiago aurkitu genuen bidean zehar.
ERREPORTAIA:
Goizetik esnatzen gara, baia eguzkiak jotzen duen arte denbora iten goaz, Errokanriko herrian egin dugu lo eta bertan eskaladako materiala prestatzen dugu, 8tan Zurizarantza doan errepidea igotzen hasten gara, eta lasai-lasai materiala jartzen dugu eguzkia horman sartzen doan heinean.
L1 (V+/25m) tirada nahiko laburra, tarteka arroko txarrarekin pare bat boltekin txapatua trabesia txiki batean ezkerretara bilgunera heltzeko. Bigarren luzeko sabaitxora sartzeko trantsizio luzea.
L2 (6b/35m) bilgunetik ezkerretara ateratzen da diedro oso polit batetik, modu ederrean sabai bat ebazteko, ondoren laja handietatik dijoan trabesia bilgunera 6a inguruan dagoen pausu batekin bilgunera heltzeko, ondo txapatua.
Bigarren bilgunera heltzen.
Ansoko harana, Tozal, Espolon solitario etab eta bertako bide klasikoak bistan, Urdaburu, Biba Fidel, Karmele, Guntz etab
L3 (6a/45m) irteera ederra bilgunetik, ondoren diedro txiki eta eskalonatuak igaroz goikaldeko zelai txikira heltzeko, tarteko bilgunea egiteko aukera dago, gomendagarriagoa goikaldera heltzea bertatik oinez laugarren luzerea joateko.
L4 (6b/V-A0 edo 6c blokea; 35m), jardintxo zati bat jeitsi ondoren, 45 metro inguru, diedro txiki batera heltzen gara, pare bat iltzeekin irteeran, sabai txiki bat gainditzeko, bide guztiko luze zailena, liberatu dutenek 6c-ko bloke bat dela diote, egia esan hankak nahiko apurtuak ditu ta romo pare bat dira, blokea pasa ta gero, luzearen gradua 6a inguruan dabiltza, pausu oso politekin bilgunera babaresa eder bat igaro ondoren heltzeko, geu A0-ko tiroitxu bat diedroan montatzeko ta aurrera.
Luzea hasten den lekua, bil iltze ikusten dira gertu ta goikaldean bolt bat.
Bilgunera heltzen, luze honetan bidea bertikaltasuna galtzen du, tarteko terraza dela eta.
L6 (6a/30m) luze oso txuloa, bilgunetik espolia hartu ta luze erdikaldean ikusten den sabina handirantza abiatuz, iltze batzuekin ondo txapatua ta pitzadurak babesteko non nahi, luze ederra benetan, ta bilgunera sartzeko trabesia eder batekin.
Mikel seigarren luzeko bilgunera heltzen, berriz giro hartzen goiazen heinean.
L7 (6a/45m) bisualki itsusia dirudien luzea, begetazioa agertzen doalako, baia metroak igo ahala luze ederra eskalatzen da, bilgunera heltzeko sabaitxo txiki bat ondo babestua bi boltekin, eta helduleku ugariekin, mugimendu ederrekin.
Bilgunera heltzen, pausu eder batekin.
L8 (V+/6a;30m) hormatik ateratzeko azken luzea, begetazioa ere duena, baia arrakal ederrekin ta plaka pausutxuak ebatzi goikaldeko ertzera heltzen gara, bilgunea zuhaitz handi batean.
Camille, Harrimiña etab bideetatik datorren bidea hartzen dugu ta errepidera jeisteko bidea hartzen dugu, 1h 30 min gutxi gora-behera galtzen ez bagara, txabolara helduz, bertatik pare bat hito ezkerretara ondoren pista hartzeko ta basoan sartzeko, jeitsiera ederra kotxera bueltatzeko.
Bidea gustatu zitzaidan, erosoa ta polita, bi tarteetan banatuta dagoena, erdikaldean repisa batengatik banatua, bidearen zailtasunak kontzentratuak dira ta pausu zailenak ondo babestuta daude, eskalada ederra inguru ezin hobean, udazkenaren edertasunagaz gozatu ahal izateko, gomendagarria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina