2021(e)ko apirilaren 21(a), asteazkena

2021_03_31-Ogoño. Gadea (6b+/130m)

 Ogoñoko debeku sasoia heldu baino lehen, Mikelegaz gelditan naz goizetik bertako azken kartutxoa gastetako, oingoan  aukeratutako bidea, Gadea famatua, bere azken luze ikaragarriagaz denboraldiari brotxea jartzeko, bide oso ona iruditu zitzaigun, bertako derrigorrezko bidea.

Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmuturra da, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu ipar kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia bat aurkitzea. Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.

Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.

FITXA TEKNIKOA

  • Zailtasuna: 6b+ / 130m
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
  • Materiala: 14 expres. 




ERREPORTAIA:

Soka fijotik behera.



L1 (6b+) luze zailena, kantu dezentegaz hasten da, ondoren atzamarrentzako pitzadura txiki batetik blokea pasatzeko, ta bilgunera, mugimendu atletikoekin. Oso ona.


Bilgunera sartzen, diedrotxoak, pitzadurak etab, gustora.


L2 (6a+) bigarren luzea pitzadura eder batetik doa diedro batera sartzeko, ezkerreko ingurutik joan behar gara Jai egin bidera ez sartzeko, luze bertikala ondoren zailtasuna galtzen doana goiko bilgunera heltzeko (interrogazio, jai egin, gadea etab terrazan egiten da bilgunea).

Gerizpetan gustora


L3 (6b) IKARAGARRIA den luzea, denetarik dauka, desplometxoa hasieran, babaresa, pitzadura eta goikaldean kobazulotxotik ateratzerakoan ikaragarrizko plaka edertxo batean sartzen da bilgunera sartzeko, luze ikaragarria, luzea eta mantenitua, pena bukatzea jeje.


Bilgunera heltzen, atzean Lagako hondartzagaz.


Gustora ibili giñen.


Tontorretik buelta kotxera, ta bazkaritxo fresko bat, aste santuko oporrak modu ezin hobean hasiera emanez.


Egin gabe izan ezkero bidea, ez galdu denbora ta hurbildu probatzera.

2021_04_08-Aiako harriak. Erlaitz I (4b/80m)

 Aste Santuko oporretan Oiartzun aldera hurbiltzen gara bertako bide labur ta erraza, baina oso polita dena, Aiako harrietako tontorretara beste modu ezberdin batean igotzeko. Aproximazio polita duen bidea, basotik pasata ondoren gora-behera batzuekin, hiru luze labur ta erraz tontor aldean usten digute, Txingudiko bista ikaragarriekin. Bertatik pasatzen zen Euskal Herriko itzuliagaz egun konbinazio ederra izan genuen.

Bide oso erraza baia parajeen eta arrokaren edertasunak, bisita bat merezi duena.

  • Materiala: 8 edo 11 zinta, luzeren bat enpalmatu nahi baldin bada,
  • Arroka mota: Granito zaharra, itsasgarritasun handikoa. 
  • Orientazioa: Mendebaldea








2021_03_28-Egino. Goxo Goxo (4b/80m)

Bide arina ta polita, zailtasun apalekoa baia hiru luze laburretan Egino "tubo" inguruko horma ebazten duena, arrakal eta repisatxo ugari dituen igoera polit batean, oso ondo ekipatuta, bide gomendagarria goiz pasa arin baterako ondoren kirol eskalada apur batekin inguruan gehitzeko.

Eskalatzencas blogetik hartutako bloga, linka behean.