Aurreko egunean Acherito mendia igo eta gero, ERREPORTAIA HEMEN
Panticosa inguruan Imanol-Bruno eta Claudiorekin batzen gara, furgonetak aparkatu eta eskalada hormaren ondoan dauden atsedenaldi guneko mahaietan afaltzen dugu. Hurrengo egunean goizeko 6tan esnatu, arropak jarri, bertan armosau eta goizeko 7:00tan "Casa de Piedra" aterpe ondoko parking-ean gaude.
Hemen erreportaiaren bideoa:
- Ibilbidea: Casa de Piedra-Mallata baja-Fenias/Arna eta Algas/Argualas arteko bailara-Arna/Algas arteko lepoa-Algas Norteren SO aurpegia-Algas Norteko tontorra-Garmo-Algas arteko lepoa-Mallata alta-Mallata baja-Casa de Piedra
- Denbora: 7:30 ordu, atsedenaldiak barne
- Desnibela: Casa de Piedra (1630m), Tontorra (3032m) 1550 metroko desnibel positiboa atera zitzaigun.
- Zailtasuna: Ertaina, azken pala inklinazio dezente dauka, horrelako lekuetan ibiltzen jakitea beharrezkoa.
- Materiala: Crampoi-piolet eta kaskua, horretaz aparte 60 metrotako soka bat, arnesak eta rapelatzeko ekipoa, eta eraztun batzuk eraman genituen, rapelatu behar izanez gero.
Ibilbidea:
Algasen "SO" hego-mendebaldeko aurpegitik igo genuen pala
ERREPORTAIA:
Lehenengo metroak, Bruno eta Imanol eskiekin Garmo Negro igo zuten
Panticosa eta urtegia
Mallata bajan, eskumako bidea hartu beharrean, Fenias ingurura bota genuen
Lehen aldapa potentea, kranpoiak jada jarrita genituelarik
Eskiatzaile bikote aldapa honen azken metroak igotzen
Atzera begirada bat, Astazous, Taillon, Monte Perdido...
Argualas mendia
Zuri-beltzean
Gertuago
Lepora bidean
Arna/Algas arteko lepoa
Arna eta Algas mendien arteko lepoan
Algas-Argualaseko horma
Balaitus eta Frondellak
Arnako Ipar aurpegia kontuz jeisten
Gerizpean
Arna mendia eta Pico Cerrezen panoramika
Selfie famatua
Iban, falta zaigun aldapa aztertuz
Lehen zatia igaro eta gero
Iñurritxoak bezala
Argualas-Bacias-Taillon-Astazus-Perdido ingurua osteien tontorretik
Aupa mutilak, Algas Norteko tontorra, 3032 metro, eskuman Algas eta Argualas mendiak
Hortik gatoz
Algas eta Argualas
Garmo Negro mendia
Gertuago, handik ibiliko dira Bruno eta Imanol beraien eskiekin
Visca la Terra
Taillonen ipar aurpegia, Astozous, Monte Perdido...
Frondellak eta Balaitus
Midi d Ossau
Jeitsieran, Algas Norteari begirada bat
Apurka-apurka jeisten
Argualas eta Garmo Negro arteko lepoan
Panticosako balnearioa urrunean
Mallata bajatik
Basora sartzeko
Atzera azken begirada
Heltzerakoan, jada bazeuden Imanol eta Bruno, zerbait jan, errekan bainutxu bat eman apur bat garbitzeko eta Casa de Piedran kafe bat hartzera joan giñen. Geroago, bertatik atera eta Sallent de Gallegon utzi genituen furgonetak. Herritik buelta bat eman genuen, inguruko Somontano ardo batzuk edan eta gero, herrikoa zen tipo txiki batekin argazki bat atera eta furgora itzuli giñen afaltzera.
Hurrengo eguna, Imanol-Bruno-Claudio Foratata mendia eskalatu zuten eta Mikel/Iban/Julen Escarrillako ferrata egitera joan giñen, bertan apur bat eskalatu eta ondoren Tramacastilla de Tenara joan giñen gehiago eskalatzeko asmoekin.
Hemen erreportaiaren bideoa:
Hemen erreportaia: KLIKATU HEMEN
Hauxe da dena, espero dot gustatu izana ;)