2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

2015_07_23-Astxikiko lehen espoloia. Kike + Naufragos (V/105m) (Atxarte)

Udako egun berotsu batean, lanetik atera eta jarraian, Mikelekin gelditzen naiz Durangon, bertatik Atxartera joateko, hantxe bazeuden Jon Ander eta Zior gurekin eskalatzeko asmoarekin. Bi ideia nagusi, edo Maria Tximenea edo Astxikiko lehen espoloia. Tximenea behetik ikusten genuen bitartean eta jende asko harantza joaten zela gerizpetan zegoelako beste baterako uztea erabaki genuen.

Goiko parkingean kotxea utzi eta gero, gauzak jarri eta Alluitzera doan bidea hartu genuen, basoan sartu bezain pronto, ezkerretara dijoan bidea hartu genuen, espoloietarako zentzuan. Aukeratutako bidea, Naufragos nocturnos + Kike, nola ez, Atxarteko bide klasikoenetarikoa. Erabilera ugariagaitik itsasgarritasun guztia galdu dute eta oso pulituta daude. Bi kordada egin genituen, alde batetik Mikel eta neu, eta bestetik Jon Ander eta Zior.

Espoloietako bide guztiak oso ondo ekipatuta daude, bai kimikoekin edo bai paraboltekin, hori bai zailtasuna jeisten den puntuetan, txapen arteko distantzia handiagotzen da dezente.

Eskalatzencas

Materiala: Lehenengo luzea nola egiten dugunaren arabera 10-13 zinta + bilgunerako materiala. Friend ertain batzuk edo fisu batzuk lagungarriak izan ahal dire.
Arroka: Kareharria. Hainbat lekutan nahiko pulituta dago arroka
Orientazioa: Hegoalde-ekialdea.
Nork irekia: A. Sevillano, 1984; “Kike”, Kike de Pablo eta I Zarraga, 1971.


Naufragos nocturnos (V-/30m): Espoloietako errepikatuenetarikoa, erraza eta kimikoekin ekipatuta. Hasierako diedroa asko labantzen du, erabilera ugaria dela eta, baina esku onak ditu. Gero Kike bidearekin jarraitzeko asmoa geneukanez, lehen bilgunea saltatu genuen eta zuhaitzaren ezkerrean dagoen bilgunean egin genuen.

Kike (V-/60m): Klasiko bat eta oso errepikatua dagoena, gainera tontorra egiteko bide errazena da. R1 bilgunetik ezkerretara jo behar dugu.  Pausu aereo bat gero tximenea antzeko batetik jarraitu ahal izateko.






Ta nola ez, eguna ondo bukatzeko, Mañariako U2 tabernara garizko garagardo batzuk hartzera eta plan berriei buruz berba egitera.

2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

2015_10_17-Xabier bidea (6a+) Egino (Araba)

Aspalditik etxetik hain gertu daukagun horma hauetara hurbiltzeko, eta Piriniotara joaten eta bueltatzen giñen bakoitzean hauen ondotik igarotzean esaten genuen: "Ia datorren asteburuan hurbiltzen garen eta hain famatua den Xabier bidea egiten dugun". Baina beti, gauza bat zela edo bestea ez giñan joaten. Azkenean asteburu bat Donostin gelditzen nintzela aprobetxatuz, Mikeli deitu nion ia animatzen zen zapatu goizean egitera, eta etxera bazkaltzen bueltatzeko, nola ez bitan pentsatu gabe bere baiezkoa eman zidan.

Astean zehar, Gasteiz aldetik 0º inguruko tenperaturak egin ondoren, 9.30tan batu giñan Gasteizen, 10tan Eginon egoteko asmoarekin eta horrela eguzkiak apur bat berotzen egotea.

BIDEAREN KROKISA
MD sailkapena deko, "Muy Dificil", 240 metro inguruko bidea da. Bost luzeetan egin genuen, izan ere arista txikitxoa pasa eta bertan montatu genuen bilgunea.  Lehen esan dudan moduan bidea parabolt ugari ditu, luze bat 17 parabolt zituela uste dot. Bilguneak ondo ekipatuta daude, agian bi argoielen arteko distantzia luzea da eta zinta luzeak eramaten ez badira ez digu emango (180mmko erantzunak gutxi gora behera). Bilgune guztiak repisa oso erosoetan daude, eskertzekoa dena. Luzeeen arteko ibilbideak, oinez igarotzen direnak puntu gorriekin markatuta dago, gure lehen aldia zen eta ez genuen arazorik izan, alandabe, ez despistatu puntuetaz, galtzeko aukera baitago.
Leku batzuetan 6b+ graduazioa ematen, beste batzuetan 6a, neuri pertsonalki 6a+ iruditu zitzaidan, irakurritakoarekin ideia bat  neukan, luze zailena oso pulituta egongo zela eta itsasgarritasuna ez zela ona izango, egia esan oso luze erraza iruditu zitzaidan, esku oso onak dituena eta txapajea metro bateko distantzian edukitzeak gauzak asko errazten ditu.

Hemen gehien aurkitu daitekeen krokisa, 6b+ graduazioa larregi irudituten jata, orain dela denbora askokoa da ta gaur egungo krikisekin ez dator bat.





Krokis hau oso aproposa iruditu zait, Smithyren blogetik ataratakoa da, berak egindakoa eta luzeei eman dien graduazioa oso aproposa irudituten jata. HEMEN bide honeri buruz egindako erreportaia. 


 photo 01.jpg



BIDEAREN FITXA TEKNIKOA:
  • ·  Erabilitako materiala: 18 expres eraman genituen eta zinta luze batzuk  bilguneetarako, bilgune batzuetan bi parabolten arteko distantzia handia da eta. Hauetaz aparte friends pare bat eraman genituen, paseoan nola ez, ez bait genituen erabili. Ekipazioa oso ona da eta tarte zailenetan txapajea oso gertu dago, beti prest A0 moduan ateratzeko.
  • ·         Arroka mota: Kare harria (lateral, buzoi eta kantu askorekin), itsasgarritasun oso ona eta uste nuena baino hobeto, hain famatua izanda arroka erabiliagoa egongo zela uste nuen.
  • ·         Orientazioa: Hegoa, hori bai, Ventorroa deitzen diote inguru honeri, eta haizeak jotzen duenean gogoz jotzen du.


NOLA HELDU BIDEAREN HASIERARA:

Kotxea Eginoko elizaren parean utzi genuen, jada bazeunden eskalatzaileak trastoak prestatzen. Arin baten geu ere prestatu giñen eta baserrietatik ur depositura dijoan pista hartu behar da. Pista hartzen dugu eta metro batzuk ibili eta gero langa batera iristen gara, langa pasa eta pistatik aurrerantza jarraitzen dugu ur depositura heldu arte. Hito batzuk badaude eskumako inguruan eta bide bat nabaria da basorantza jarraitzen duela. Aldapa daukan metro batzuk igaro eta gero, zelaitzo batera heltzen gara, bertan ezkerretara joan behar gara, Azor eta Palomarantza, eta 50 metrotara, arbol berezi bat aurkituko dugu, txapa batzuk horman eta puntu gorri bat, zuhaitz honetan hasten da Xabier bidea.

Aipatutako langan, astotxo kuadrilla ona.

 photo 2_zpsza7nkmx7.jpg

 photo 3_zpsazydabsh.jpg

 photo 4_zps3wylzmwc.jpg


BIDEAREN ERREPORTAIA:

L1(V-35m): Bidearen hasierara iritsi giñenean, hiru pertsona zeuden bertan, bi mutiko eta neska bat, Valladolizekoak, arnesak eta trastoak jartzen, esan ziguten arin joaten bagiñen pasatzeko beraien aurretik, eta bazkaltzeko bueltatu nahi genuenez, bitan pentsatu gabe soka bikoitzak neure bentralera lotu eta lehen luzearekin hasi nintzen. Hasiera apur bat zikina zegoela iruditu zitzaidan, baina metroak igo ahala hobetzen zijoan, helduleku lateral asko eta konturatu nahi nuenean lehen bilgunean negoen, haizea egiten zuen eta oraindik eguzkiak jotzen ez zuenez, plumas txamarra jarri eta bilgunea montatu ondoren Mikel ziztu bizian igo zen.

L2 (6a-30m): Hasierako horma helduleku onak dituena, apur bat gorago aurkitzen gara plaka batekin, pitzadura diagonal batzuk dituena, bertan eskuekin jolastu behar dena, baina hanka oso onak dituena.

 photo 6_zpsdmffxfym.jpg

L2(III-15m): Jende askok luze hau egiten du, Mikelek R2 bilgunera iristen ziola zinta luze batzuk sartu zituen L3 aurrekoarekin batzeko eta soken marruskadurarekin arazorik ez edukitzeko. R2 bilgunean plaka handiaren azpian montatu zuen. Aristatxo txiki hau oso aereoa da eta parabolt bat dauka erdian, baina ertzak egiten dituen edonorentzat arazorik ez daukana.

 photo 7_zpsxt6l5oyx.jpg

 photo 8_zps7dbdsmrt.jpg

L3 (V+/6a-45m): Kriston hormatxarra, oso luzea, txapa asko behar dituena (17), oso plakeroa eta ikaragarria, pertsonalki bidearen luze politena zela irakurrita neukan eta Mikeleri esan nion, edo diedroa edo hau, berak diedroa zabaldu nahi zuen, eta neu luze honeri begia botata nion. Pausu zail bat dauka, itsasgarritasuna behar dena, baina ondo bilatzen bada eta hankak ondo mugituz gero ez deko arazorik. Oso prestatuta baita A0 moduan ateratzeko, goikaldean bloke borobil bat dauka, errazagoa ateratzen da ezkerretik eskumatik baino. Arazo gabe eta asko gozatuz gero bilgunera iristen naiz.

 photo 9_zpsafinvbiu.jpg

 photo 10_zpseksargob.jpg

Hemetik oinez jarraitzen dugu zati bat diedrora heldu arte.(III gradukoa).

L4 (6a+/25m): Bidearen luze klabea, laburra, baina oso potentea, diedro bat eskumatara. Oso ondo prestatua A0 moduan ateratzeko, egia esan pulida gehiago izango zuela espero nuen, eta Mikelek inongo arazo gabe atara zuen, bavaresa bat dauka, esku oso onak dituena eta pausutxu bat pasa ta gero gradua asko galtzen du. Behin bilgunea montatuta zeukanean, gorantza atera nintzen eta arazo gabe atera nuen asko gustatu zitzaidan luze hau.

 photo 11_zps6e3xj63m.jpg

 photo 12_zps1thhcsd6.jpg

 photo 13_zpskdowtprm.jpg

Mikel bilgunean soka jasotzen.

 photo 14_zpso4fvvqxv.jpg

Diedroa pasa eta gero, beste zati bat oinez igaro ondoren, begetazio asko zuen inguru batetik, azken luzera heldu giñen, puntu gorriak ondo jarraituz bilgunera ondo iritsi giñen. II+ graduazioko pausu batzuk ditu, hobe zapatillak jartzea katuetan igotzea baino. Zati hau ensanblean egin genuen badazpada, ingurua ezagutzen ez bait genuen eta soka guztia batu ez arren.

 photo 15_zpsj4hjv12c.jpg

 photo 18_zpsviciigxe.jpg


L5 (V+/30m): Hasiera oso erraza duen luze bat, baina erdialdean itsasgarritasunezko pausu batera heltzen gara, 6a ingurukoa eskumatik ematen baldin badiogu, bestela V+eko gradua du, pitzadura horizontal batera heldu arte, hemetik aurrera helduleku pilla bat lateralekin bitarketatuta bilgunera heldu arte. Oso bilgune erosoa, zapatillak jarri eta ezkerretara dagoen horma ikusten den puntu gorritik jarraituz atera. Sokak batu, ur trago bat hartu eta gora. Behin 5 metrotako III+ pausua duen horma txiki bat pasatu gero, badago parabolt bat pausua aseguratzeko baina ez da beharrezkoa, trepadatzo txiki bat baida eta oso zapaldua dago.

 photo 16_zpsigbb13tk.jpg

Jarraitu beharreko bidea

 photo 19_zpsmq1ekcel.jpg

Mikel aipatutako pausu txikitxoa igarotzen, jada soka batuta genuekala.

 photo 17_zpsx7lqi3ow.jpg

Mikel azken metroa igarotzen, goikaldeara ateratzen

 photo 21_zpsva0jn3ig.jpg

Goikaldean espetec barra atera eta behar bezalako bokata bat hartu eta gero jeitsiera biderantza joan giñen.

JEITSIERA:
 http://www.landher.net/datos/resenias_docs/archivo70/DESCENSOS_EGUINO.jpg

 photo DESCENSOS_EGUINO_zpsry4yp6iy.jpg

Jarraitutako bidea eta non biratu behar dugun ezkerretara, Azor eta Paloma hormen artean dauden rapelak aurkitzeko.

 photo 20_zpshkkleqlu.jpg

Rapela pasa eta gero, arroka oso apurtuta dago, kontuz harriekin, erraz jausten direla.

 photo 22_zpsuexl7a9g.jpg

Behin jaitsita, berriro ezkerretara jarraitzen dugu ur depositura dijoan bidezka bat jarraituz, ez dauka galbiderik.

 photo 23_zpsziw5mtqs.jpg

Eginoko herria, eguraldi polita, eskalada oso polita eta arina, zer gehiago eskatu leike, seguru beste baten bueltatuko garela.

 photo 24_zpsqorjxiy8.jpg

Espero gustatu izana.