SARRERA:
Aste Santua heldu zan ta ideia printzipala Cataluñara
joatea zan, baia azken orduan Gredoseko zirkuan baldintza ezin hobeak zeudela
komentatu ziguten ta plan aldaketa ederra egin genuen.
Eguraldia oso ona ez zetorren arren, Avilarantza jeitsi giñan eta ezagutzen ez
genituen inguruak ezagutu genituen. Asteazkenean Mikelegaz gelditu nintzen
arrastiko bostetan Gasteizen ta Madrilerantza jeisteko bidea hartzen dugu,
trafiko asko, ta 5 ordu ta gero, Navarredonda de Gredosera heldu giñan.
BIdean afaldu genuen eta heldu bezain laster motxilak
prestatu ta ogera sartu giñan,
Hurrengo egunean goizeko 5tan esnatu, gosaldu ta 6tan La
plataformatik gora igotzen ari giñan.
Goizeko 8tarako Refugio Laguna Grande edo Elola zaharrean
giñan, gauzak takilletan utzi ta kaskadetaz galdetu genuen, baldintza hain onak
desagertuak ziran ta oso tapatuta zeuden, hasiera batetik La Araña + Diedro
Gallego edo Gela egiteko idea geneukan.
Esan bezala dana oso tapatua ta Diedro Gallegoko
baserarte aseguratu gabe joan giñan, elurrean trintxera ona egiten.
FITXA TEKNIKOA:
·
Zailtasuna: IV/3/120m La Araña eta IV/3/M4/100m
Diedro Gallego
·
Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa,
aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor
daitezke, 4 izotz torloju, laburrak eta neguan beti laguntzen dute pare bat
iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu
daitezke.
APROXIMAZIOA:
Kotxea La plataformako parkingean utzita, hitoak eta seinaleak jarraituz galbiderik gabe.
Kaskadetara heltzeko, aterpeko bidexka jarraitu Almanzor norabidean eta ezkerretara aurkituko ditugu.
ERREPORTAIA:
Egunsentia zirkura heltzen ikusten dugu, ikaragarria lekua.
Aterpean uzten ditugu gauzak eta motxila gabe gorantza goaz, La Araña oso tapatuta dagoela esan digute aterpean ta Gallego diedroa baldintza oso onean, Elegia eta Welcome to Violence bideak ikusten ditugu, bildurra jajaja
DIEDRO GALLEGO
L1: 50m/70º, izotz kortxoa, friendak sartzeko aukera asko ezkerreko pitzaduran.
Mikel bilgunera heltzen, bilgunea bloke batean eta arrakal batean montatzen.
L2: 45m/65-70º, Goikaldeko luzea, babesteko aukera gutxi, elur kortxoa ta goraka apurka igotzekoa.
Bilgunetik atera bezain prontoko babesa, ta metroa asko babestu gabe, trabesia askorekin, friend txiki bat bakarrik sartzeko aukera aurkitu zuen mikelek.
Tontorrean
Hodeiez osaturiko itsasoa
Kornisak
Almanzorreko ipar eta ekialde aurpegia, ezkerrealdean La portilla del crampon ikusten da.
JEITSIERA:
Behin tontorrera helduta, ezkerretarantza aterpea ikusten dugu, hitoak jarraituz kanal zabal guztia jeitsiz.
Los hermanitos atzean ditudalarik
Refugio Grande aterpera bueltatzen
Arrastia aurrera joan ahala, eguraldi txarra sartu zan, hurrengo egunean ez genuen ezer egiteko aukerarik izan, lasai esnatu giñan ta denbora egiten ibili giñan aterpean baia La plataformako parkingera jeisteko bidea hartzea besterik ez zitzaigun gelditu.