Eguraldiari dagokionez, hilabete nahiko kaskarra izan da martxoa, baia hilaren azken egunetan Aste Santua zen eta egun batzuk eguraldi ona egin behar zuenez, Mikelekin jeisten naiz Pirinio aldera, biok batera gauza berriak probatzeko asmoekin.
Plana nahiko argia geneukan, asteazkenean arrastian atera eta Peña Telerako aterpera afaltzeko heldu, rissoto eta nuddelsak momentu batean egin ta ogera, eta hurrengo goizean goizetik altxa eta Peña Telerako Y korredorea egin, AD/400m-ko zailtasunarekin.
Ostegunean korredorea egin da gero, lo egin eta barikuan goizetik Panticosatik Bachimañara igo frontalen laguntzekin, gauzak bertan utzi eta igoera oso arin bat egin Pico Serratoko ipar-mendebalde korredoreari (AD+/250m/65º), aterpera bueltatzeko, dutxatu bazkaldu ta siesta on bat bota, eta hurrengo egunean Picos de los Infiernoseko ipar korredorea egin (D/200m) eta hegoaldeko korredoretik Pondielloseko lepotik Panticosara itzultzea.
SARRERA:
Aurreko egunean Peña Telera ingurutik oso gustora ibili giñan, nahiz eta elurraren baldintzak onenak ez izan, ondo afaldu eta oso goizetik egin genuen lo Panticosa ingurutik, hurrengo goizean goizeko 3.30tan alarmak jo zuen eta momentu batean gosaldu eta gero, aurreko gaban Bachimañara igo beharreko motxilak prest utzi genituen material guztiarekin, goizeko bostetan atera giñan jada aterperantza, gure frontalen laguntzarekin.
Panticosako balneariotik (1.636m) GR-11 bidea hartzen dugu eta erreka zidor bat jarraituz, metroak irabaziz, Bachimañako aterpe berrira heltzen gara (2.200m).
Aterpearen webgunea HEMEN oso ondo dago, berri-berria eta giro oso ona dago, bertan lan egiten duten jendearen tratua ikaragarria da.
NOLA HELDU:
Panticosara heltzeko, beharrezkoa da Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemetik Biescaserako norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136 errepidea jarraituz eta 14 kilometro igaro eta gero, Panticosara doan bidegurutzea hartu behar dugu, herrira sartzeko dagoen rotonda albo batera utziz, Balneariora doan bidea jarraitzen dugu, A-2606 errepidetik eta 7 kilometro igaro eta gero "Balneario de Panticosa"-ko parkingean gaude, Casa de Piedra mendi aterpe inguruan kotxea uztea gomendagarria da.
FITXA TEKNIKOA:

- Zailtasuna: D/200 metro. Pare bat resalte ditu, lehengoa goulotte bat, eta hirugarren luzean resalte bat (III+) baina oso ondo babesten direnak, arroka zubiak non nahi eta arrakal eta pitzadura oso onak korredorearen bi aldeetan, horietaz aparte ekipazio zaharra aurkitu dezakegu.
- Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 2-3 izotz torloju eta bi elur estaka eraman genituen, korredorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
- Desnibela: 800positibo eta 1400 negatibo metro inguru
- Iraupena: 9 ordu.
Smithyren blogetik hartutako krokisa, geu joan giñen egunea, lainoa zela eta ezin izan genuen korredoraren argazki globala atera. Hemen bere erreportaia.
ERREPORTAIA:
Goizetik esnatu eta lasai gosaldu genuen aterpean, arroz sopa, esnea, napolitanak eta fruita.
Motxila prestatzen
Aterpetik lasai lasai atera giñen, goizeko hotzak sortutako elurraren geruza gogorra aprobetxatuz.
Urtegirako bidea hartuz, eskumatik igaro genuen eta gero urtegi erdialdean eskiatzaileak egindako urratsak jarraituz
Eguraldia ez zen iragartzen zutena bezain ona eta haize bolada handiak zeuden
Pico Serrato, atzo bertatik ibili giñan bere korredorea egiten
Apurka apurka metroak irabazten goaz
Goazen aldean eguraldia ez du hobetzen
Tarteka lainoa zabaltzen da baina haize boladak jarraitzen dute.
Infiernoetako lepora doan bidea
Atzera eguna ikaragarria da, baina gaurkoan gure inguruan eguraldia ez daukagu lagun
Infiernos eta Arnales
Hemendik ezkerrera biratu behar dugu korredorea bilatzeko
Atzean eguraldia ikaragarria
Infiernoetako lepoa, gaurkoan jende gutxi aste santua izateko
Hurbilketa oso astuna egin zitzaigun elurraren baldintzengaitik
Korredorera heltzeko metro gutxi falta zitzaigula
Elurrez formatuta egon beharko lukeen goulottea =(
Hasieratik itxura txarra ikusi genion, oso bustita eta elur jausi txikiak zeuden, hala ere, tontakeri galantea eginez, sokak atera, bilgune bat montatu eta saiatu giñan.
Normalean horrela egon ohi da (argazkia Smithy_erreportaia hemen)
Azkenean elurraren kalitate txarra eta baldintza txarrak zirela eta, sokak berriro batu eta nahiko osti txarrean jeitsi giñan beherantza, izan ere gure asmoa goitik ateratzea zen eta bertatik jeistea Casa de Piedrara, hegoaldeko korredoretik.
Erreflexio txiki bat eginez, ez giñan atera behar izan aterpetik edo beste mendi bat aukeratzea ona izango zan, baldintza txarrak, tenperatura alturak, elur pakete handia...baina beno horrela ikasten da.
Aterperantza
Casa de Piedra/Panticosara bidean
Ur jauzi polita
Panticosako bainuetxea eta bere urtegi txikia
Hauxe da dena, bueltau beharko gara baldintza onekin eta egun hobeago batean.