2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

2019_09_21-Ogoño. Interrogazioa (125m/6a+)

Bariku arrastian Mikelegaz kirol eskalada Aurrekoatxan egiten egon da gero Elantxobera joateko bidea hartu genuen, bertan Madari handia genuen gure zain, bokatatxo bat hartu genuen portuan pare bat garagardogaz batera ta hilerriko parkingera igo giñen lo egitera, hurrengo egunean Xabi ta Jon goizetik heldu ta bostak hormara hurbildu giñen, orain dala gutxi zabaldu zuten restrizkioa dala eta Ogoñotik eskalatzaile asko zebilen, ta Interrogazio eta Gadea bideak libre zeudenez, bi kordadetan banatu giñan ta bestearen ondoan igotzeko.

OGOÑO SARRERA:

Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmutur hori, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia aurkitzea.

Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.

Bere hormatik bide ugari dihardute, lehen zabalkuntzetatik gaur egungo zailtasuna duten bide berrietara, bestalde, aberasgarria eta eskalatzaile komunitaterako ona, bere hormatik estilo ezberdina duten bideak egotea, kirol eskaladatik tradizionalera, errezenetatik zailenetara.

Bestalde eskertzekoa da, bide berriak zabaltzeari ibili beharrean, reeekipazio eta mantentze lan ikaragarri horretari orduak dedikatu dieten guztiei, gaur egun inox parabolt eta kimikoekin ekipatuta dago horma. Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.

FITXA TEKNIKOA:



Ogoñoko krokis orokorra.


Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN
  • Zailtasuna: 6a+ / 125m
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan picknick gune bat dago iturri eta zakarrontziekin, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Bilgune guztiak ekipatuta daude, lehengoa izan ezik, zuhaitzean.
  • Materiala: 12 expres. 60 bi metrotako soka (hiru giñen) eta  bilguneetarako materiala. (aukerakoa sinplearekin joatea)
  • Jeitsiera: Talaiara helduz bidexka jarraituz.
ERREPORTAIA:

L1 (v+/30m) Madari lehenengo luzean, polita, arrakal batetik hasten da, Gadea alde batetik zeharkatzen gaitu, ezkerretaarantza jarraitzen dugu arrakal diagonaletik zuhaitzera heltzeko, bilgunea bertan.



L2 (V/35m), tximinia batetik hasten da horma erdian dagoen bilgunera heltzeko.


Mikel tximinian sartzen (argazkia Jon, Gadeako lehen bilgunetik)


Tarteko repisan, taldeko selfia.


L3 (6a+/30m) luze polita, hasiera fina dauka ondoren kantu asko duen inguru batean sartzeko, Gadeako sabaia ezkerretarantza ebazten du, bilgunea pulpitu txiki batean, bertikala ta goikaldean desplomatua apur bat, luze ederra.


Madari hirugarren luzeko hasieran.


Metroak irabazeten, goikaldean Xabi ikus daiteke Gadean.


Bilgunera heltzeko trabesian.



Hirukote ederra!


L4 (V/25m), hasiera ederra, ondoren pare bat repisa ebatziz goikaldera ateratzeko, trantzisiozko luzea.


Goikaldean, Mikel ta Madari, itsasoa plato-plato.


Egun ederra, Ogoñoko talaian taldeko argazkia, hemendik Lagako hondartzara bertan garagardotxo bat hartzera ta bainutxu bat ematera, egun ederra ekipo.


iruzkinik ez: