Zapatu bat arrastien eguraldi txarra sartzen zana, lehen espoloira arineketan heldu giñan ta Largo Comunetik goikaldeko plazatxora heldu giñen, Arteka luzea eskalatzeko, jende guztiak gauza oso onak esan zizkigun luze honeri buruz, oso ona, oposizioarekin jolastu beharrekoa, apur bat pulituta zegoela iruditu zitzaidan, hala ere bost izarretako bidea! gomendagarria.
2017(e)ko ekainaren 29(a), osteguna
2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena
2017_06_02-Aiako harriak (Aritxulegi) Goitik beheraino (5b/200m)
Berez “Behetik goraino” ez da bide bat, bide desberdinen konbinazioz lortzen den ibilbidea baizik. “Eskalatzencas” blogean Aritxulegiko plaka berrietan ekipatu dituzten sektore berrien konbinaketa da, orientazio ona duenez eta egunak asko luzatu duenez, orain dela pare bat aste Victor eta Ibanekin bertara hurbildu giñan, 6.30ak aldera Aritxulegin utzi genuen kotxea eta kirol eskaladako sokagaz luzeak enpalmatuz gero arin baten egin genuen, ondoren kañatxo bat edatera joateko berriz Aritxulegiko aterpera.
Arroka eta ekipamendua luxuzkoak. Eguraldiak lagundu ezkero, kontrastez beteriko paisaiaz gozatzeko aukera izango dugu. Kantauri itxasotik Pirinioetako mendizerrako gailurrak ikusteko aukeragaz gozatuko dugu. Gustora eskalatzeko eta asko apretatu gabe arrastia pasa arren tokia guztiz gomendagarria da.
FITXA TEKNIKOA:
Iristeko: Oiartzun herrira joan eta Lesakara daraman GI-3420 errepidea hartuta. Aritxulegiko aterpearen aparkalekuraino.
Hurbiltzeko: Lerro elektrikoaren bigarren dorreraino bidetik igo oinez. Hesia zeharkatu eta bidezidorretik lehenengo plakaraino jaitsi. (10-15min)
Materiala: 12 zinta + bilgunerako materiala.
Arroka: Granito zaharra.
Orientazio: Hegoaldea.
Nork ekipatua: Cesar Atorrasagasti eta Juanillo Regatos, 2016 urtean Iñaki, Victor, Alberto eta Anderren laguntzarekin.
LUZEAK:
L1-L2+L3: Arroka trinkoz osatutako plaka motz bat, bilgunea txapatu eta segiz sabai bat duen hormatxoa, hemen hurrengo luzearekin enpalmatuz eskuineko ertzetik igotzen da plaka polit batzuetatik bilgunera iritsi arte, apur bat deserosoa, eskumatara erosoagoa den beste bat dago.
Hemen zapatilak arin baten jarri eta hurrengo sektorera oinez, langa bat pasaz.
L4+L5: Plaka bertikal bat eta ondoren Eskuinera gorantz egiten duen zeharkaldia egin behar da. Erresalte bat gainditu eta gero espoloi motz bat euste leku pilo bat dituena bilgunera heltzeko.
L6_ Lehenengo erdian, plaka bertikala. Gero etzan egiten da. Hobe da bloke handi batean dagoen jaisteko bilgunea pasa eta 5 metro aurrerago, erlaitz belartsu handi batean dagoen 2 kimikoz osatutako bilgunea erabiltzea.
L9_Diedrotik hasi eta lehenengo asegurua txapatu ondoren plakara irten. Plakak badu pasagune finen bat.
Jaitsiera: Oinez Erroilbideko bidetik. (20 minutu)
Etiquetas:
Aiako harriak,
Eskalada,
Euskal Herria,
Gipuzkoa,
Kirol eskalada
2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea
2017_05_21-Ihurbain pitzaduratik eta Beriain Kilometro Bertikaletik
Eskua hobetzen doan heinean, domeka batean goizetik ateratzen naiz Ibanekin Donostitik, Unanuan Mikelelkin batzeko, idea Unanuatik Ihurbain mendira igotzea bere pitzadura famatutik, eta bertatik Beriain mendira dagoen lautada zeharkatzea Uhartera jeitsi eta Kilometro bertikaletik igoz Beriaineko tontorra berriro irabaztea, horrela udan Alpeetara egin nahi dugun bidairako fisikoa apur bat entrenazeko eta 1500-2000 metroko desnibela duen ibilaldi hau aprobetxatuz, ezezaguna zen inguru hau ezagutzea.
Ibilbidea: Unanua-Ihurbaineko pitzadurara heltzeko basoa-Pitzadura-Ihurbain-Berian-Uharte-Kilometro Bertikala-Beriain-Unanua.
Krokisa, www.mendiak.net-etik aterata
Ihurbaineko tontorrean, pitzaduratik atera eta gero.
Tontorrean, ur tragozka bat hartu eta Uhartera doan bidea hartzen dugu.
Basoa behin igaro eta gero, behekaldean dagoen lautadatxoan apur bat arnasa hartu eta Beriaineko tontorrera igotzen gara bigarren aldiz, oraingoan Kilometro bertikaletik
Etiquetas:
Euskal Herria,
Mendia,
Nafarroa,
Urbasa
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)