2022(e)ko urtarrilaren 20(a), osteguna

2022_01_13-Vertice Anayet (2559m) y Espeluniacha (2399m)

Egun batzutara hurbiltzen naiz Imarekin Tena aldera, astean zehar, bertako elurraz gozatzera, lehen egunerako, Anayet  arina aukeratu genuen estaziotik aterata, Culibillaseko barrankotik gora doan paletatik Ibonetara heltzeko, ta ondoren lepotik tontorrera heltzeko.

Berriz ibonean egonda, fokeadatzo txiki bat Espeluniachara, bere pala zabaletik jeisteko berriz estazioko pisten bila, autokara itzultzeko.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.2/S3
  • Jeitsieraren orientazioa: Ekialdekoa
  • Desnibela: 1000 metro aprox 
  • Luzera: 12km gutxi gora-behera.

ERREPORTAIA:

Culibillaseko barrankora bidean, pistak alde batera utzita.


Apurka desnibela irabazten goaz, gerizpetan elurra oso gogora aurkitzen zen.



Arropa kentzeko momentua, hobeto egurdian ibiltzea, elurra apur bat transformatzeko aukera emanez.


Anayeteko ibonetara heltzeko azken maldatxoa.


Ibonetako lautadan, Anayeteko frantzesen korridorea, elurrez goitik behera, ta baldintza onetan.


Anayet eta Vertice arteko lepora heltzeko Z luzeak egiten.



Goikaldean, eskiak motxilan jarri ta kranpoiekin igo giñen.


Vertice de Anayet. 2559m.


Vertice ta Arroyeras artean jeisten den maldatik jeisten.


Ibonetara bidean, Pirinioa ikaragarri.


Espeluniachara fokeatzen.


Azken metroak


Jeisten, Astun eta Candanchu ingurua, elurrez topera atzekaldean.


Imanolen txanda.




Jada pistetan, 


Portaleten, Midi eta Peygeret ingurua zelan aurkitzen zen ikusten.


2022(e)ko urtarrilaren 19(a), asteazkena

2022.01.08-Lunada. Miel-Castro Valnera-Miel

 Erregeetako roskoia ta bazkaria jeisteko Imanolekin hurbiltzen naz Lunadara, lehen igoera batean Pico de la Miel igo genuen, ondoren Bernacho aldera jeisteko. Hemendik Pirulera ingurutik igotzeko Castro Valnerara, fokeatzeko aukera izan genuen ia goikalderarte, elurra nahiko izoztuta zegoen goikaldeko maldetan.

Castro Valnerara heltzean, el Tubo famatua hartu beharrean Cubadara doan lepotik jeitsi giñen Bernachora bueltatzeko basotik, azken igoera bat egiteko Pico de la Miel-era, kotxera bueltatzeko.


1200m positibo eta 11km atera zitzaizkigun.

Hemen argazki batzuk:

Edu-rekin topatu giñen ta lehen igoera Pico de Miel-era berarekin egin genuen, eskerrikasko Bernachora doan jeitsieraraino laguntzeagaitik.


Picon del Fraile ingurua


Pico de la Miel-etik behera doan korridorea, hasiera eskiatzeko gaizki egoan, 


Apur bat beherago jarri genituen eskiak.


Bernachora jeisten, pala zabalak eta ederrak.



Piruleratik gora, Castro Valnerara.


Pirulera eta Torcaverosa ingurua, atzean Pico de la Miel eta bere ipar aurpegia.


Valles Pasiegos, ikaragarri.


Tuboko jeitsiera hasten den inguruan, hemendik Castro Valnerara hurbildu giñen, ondoren Cubada Grandera doan lepora eskiatzen jeisteko.


Castro Valneran haizeak gogor jotzen zuen, mokadutxu bat ta beherantza.


Goikaldeko zelaietatik eskiatzen.



Ondoren, Bernachotik berriro Miel ingurura igo, zuzenean errepidera jeisteko.



2022(e)ko urtarrilaren 18(a), asteartea

2021_12_28-Peñon de Ifach. Polvos Magicos (6b/225m)

Gabonetako astean, Madari, Julen eta Mikelekin jeitsi nintzen, Madril inguruan egun batzuk pasatzera, baia lehen egunean Cabrera inguruan pitzadura eta arrakalak oso humel ta bustita aurkitu ta gero, bidaiari bira bat ematea erabaki genuen eta mediterraneo aldera jeitsi giñen, bertako eguraldi ona ta eguzkiaz gozatzera.

Lehen egunean Calpen, Polvos magicos bidea aukeratu genuen, bide ederra, diedro ta arrakal ederretatik igotzen dena, 7 luzeetan tontorrera heltzeko. 

Bide oso elegantea, mendebaldeko kontrafuertea sortzen duen diedro sistema bertikaletik gora dijoana, Valencianos bidetik gertu dijoa, eguzkiak goizetik ematen dio ta arroka apur bat pulituta egon arren, oso gomendagarria iruditu zitzaigun.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6B
  • Luzera: 225 metro 
  • Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin. 
  • Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Friend txikiren bat ondo etor daiteke.

Iturria: Cuaderno de montaña


ERREPORTAIA:

Hormara hurbiltzen gara itsas ertzetik diharduen paseotik.


L1 (30m/IV+) hasiera apur bat apurtuta doan ingurutik, eskumatara joateko norabidean, goikaldean dagoen repisa handira heltzeko, pare bat bilgune daude inguru honetan.

L2 (30m/6b) Diedro oso polit batetik doa, hanka finak dituena ta babaresa batetik gora, metroak irabaziz bilgunera heltzeko, goikaldean pausutxu bat dauka, tirada oso atletiko eta polita.


Mikel Mare Nostrum-eko lehen bilgunean (7a) 


L3 (30m/V+) Eskumako arrakal batetik gora doa, Valencianos bidearekin elkarbanatzen du luze hau, nahiko pulituta dagoena. 


L4 (30m/V+) bilgunetik ezkerretara arroka hobeagoa bilatzen goaz, diedro ta plaka ederrak ebatziz bilgunera heltzeko, aurreko luzearekin enpalmatu genuen.

L5 (30m/V) diedrotik gora jarraitzen dugu, formazio ederrak dituen luze honetan, goikaldean dagoen sorbaldara heltzeko, hemendik Calpe guztia ikusten da. Luze hau, bide guztiko luze onena iruditu zitzaigun.




L6 (30m/IV+) sorbaldatik sabaitxo bat ebazten dugu, bi arroka zubi ditu eta bolt bat, ondoren inguru errazago batera sartzeko, tirada oso txuloa, ta trabesia ederra giro askorekin sabaitxotik ateratzeko.

L7 (60m/III) azken bloke ta tarte errazak tontorreko bilgunera heltzeko.


Tontorrean argazki bat


Eguzkia itsasoan desagertzeko puntuan, ilunabarreko azken argiekin.


Afari ederra autokan, pasta ta garagardoa ezin falta.



2022(e)ko urtarrilaren 17(a), astelehena

2021.12.26-31-Iparretik Hegora

Gabonetako astean, Madari, Julen eta Mikelekin jeitsi nintzen, Madril inguruan egun batzuk pasatzera, baia lehen egunean Cabrera inguruan pitzadura eta arrakalak oso humel ta bustita aurkitu ta gero, bidaiari bira bat ematea erabaki genuen eta mediterraneo aldera jeitsi giñen, bertako eguraldi ona ta eguzkiaz gozatzera.


Ezekieletik gora


Goroldioa eta hezetasuna, graniotan


Arrakalak La Cabreran


Mikel Mare Nostrum (7a)-ko bilgunean


Madari Ifach-eko sorbaldan, Polvos Magicotik (6b) gora.


Gustora tontorrean


Mediterraneamente


Madari, Diedro UBSA-ko trabesia polita batean, giroa eta itsasoa.


Mikel Navegantetik gora (7a)


UBSA-ko erdiguneko rapel pendularrean.


Ilunabarra


Urteko azken bainua


Continental breakfast, 


Hurrengoarte