Bujaruelo ta Miditik ibili ta gero, azken egunerako, buelta arina ta bide eroso bat aukeratu genuen goizez egiteko ta gerizpetan egiteko, bide polita ta oso ondo txapatuta, inguru ezin hobean, asko gustatu zitzaigun biei eta arin batean egin daitekena.
FITXA TEKNIKOA:
· Zailtasuna: 120m/V+
· Materiala: 60 metrotako bi soka. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
· Nola heldu: Miradorretik soka finkoa jarraituz rapel bilgunetik bi rapeletan zoruan gaude.
· Bibliografia: Eskalatzencas
L1 (40 m, 14 aseguru, 5c): Bidearen hasiera goitik erortzen den lurrez nahiko zikina dago, baina gero garbitzen doa. Erregeletaz osatutako plakatxo batekin hasten da eta gero, bilgunera iritsi arte, fisuradun diedro bat da. Kontrolatu beharreko bloke batzuk badira.
L2 (35 m, 10 aseguru, 5c): Bilgunetik irten eta berehala bere eskuinean fisura bat duen plaka bat dago. Plakak pasagune finen bat badu. Bertatik igo sabaitxo bat igaro arte. Hortik aurrera diedroa, diedroa eta diedroa bilguneraino.
L3 (25 m, 10 aseguru, 5c): Luze osoa diedro bat da. Hasieran eta amaiera aldera sabaitxo batzuk aurkituko ditugu. Bilgunea erlaitz handi baten ertzean dago. Bilgune hori bertatik rapelatzeko prestatuta dago.
L4 (20 m, 6 aseguru, 5c): Babaresa bat bilgunetik irteteko. Bertatik igo ia sabai handiraino iritsi arte eta eskuin aldera gurutzatu. Azken diedro baten azken bilgunean uzten gaitu.