Iraileko lehen asteburuan, Ibanekin pasatzen dodaz bi egun eskalatzen, lehen egunean Atxartetik pasa genuen ta Laidara joan giñen kaña batzuk hartzera ta bertan afaltzera, hurrengo egunean lasai esnatu ta Ogoñora hurbildu giñen bertako bide klasikoenetarikoa eskalatzera, Kaio Kume.
Egin gabe nuen bidea, hiru luzeetan tontorrera heltzen dena, oso polita iruditu zitzaizkidan hiru luzeak, eta hirurak zabaltzeko aukera izan nuen, goiz ederra pasa genuen zeru lainotu batekin, ondoren eguzkia sartzen joan zen heinean, txiringitora bidea hartu genuen.
OGOÑO SARRERA:
Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmuturra da, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu ipar kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia bat aurkitzea.
Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.
Bere hormatik bide ugari dihardute, lehen zabalkuntzetatik gaur egungo zailtasuna duten bide berrietara, bestalde, aberasgarria eta eskalatzaile komunitaterako ona, bere hormatik estilo ezberdina duten bideak egotea, kirol eskaladatik tradizionalera, errezenetatik zailenetara.
Bestalde eskertzekoa da, bide berriak zabaltzeari ibili beharrean, reeekipazio eta mantentze lan ikaragarri horretari orduak dedikatu dieten guztiei, gaur egun inox parabolt eta kimikoekin ekipatuta dago horma. Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.
FITXA TEKNIKOA
Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
- Zailtasuna: V+ / 120m
- Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
- Ekipamendua: kimikoekin ekipatuta.
- Materiala: 12 expres. Friend ertainen bat ondo etor liteke.
ERREPORTAIA:
L1(V+/40m) pitzadura lateral batetik gora dijoa eskumatara tendentziarekin tirada ederra eta giro askorekin, Egunkaria librerekin bilgunea elkarbanatzen du, bertan dagoen zuhaitzetan egiten da.
L2 (V+/40m) tirada oso txuloa, arrakal eder batetik hasten da metroak irabaziz erdiguneko repisa handira heltzeko.
L3 (V+/40m) luze ikaragarri ona, Gaviotas bidearekin batera doan lehen tartean, kimikoak ta boltak tartekatuz, ondoren ikaragarrizko diedro batean sartzeko, tirada luzea eta oso ona, giro askorekin, bilgunera heltzeko, bost izarretako luzea bere graduan.
Selfie bat tontorrean, beroa jotzen hasia dala, garagardo batzurekin hidratatzera.
Bide ederra, ondo babestua ta gozatzekoa.