Verdon inguruan lau egun pasa ta gero, luzeak eta kirol eskalada egiten, Aiglun-era bidea hartzen dugu, herri txiki hau, Alpe maritimoetan kokatuta dago eta herrixka txiki bat da, non bere biztanleak 20 pertsona baino gutxiagokoak dira.
Haran honetan, herria hormatxarren artean babestuta dago, horma hauek 200 metrotako luzera daukate eta kare harri ikaragarri batekoak dira. Verdonek duen famaren itzalean egon arren, leku hau azken urteetan ezagutzera eman da bere bideen estilo eta kalitateagaitik.
Bi egun pasa genituen bertan ta egia esan oso gustora egon giñan, leku lasaia, denbora nonbait gelditu dela dirudiena, benetan gomendagarria.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 6b (6a oblig)
- Luzera: 250 metro
- Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin.
- Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala.
- Bibliografia: Camp to Camp eta danzaverticale.
ERREPORTAIA:
Saint Auban herriko kanpoaldean lo egin da gero, bidea hartzen dugu Aiglun-era.
Aiglun-eko hormatxarra, ezkerraldean bide luzeak baia gradu baxuagokoak, eta desplomeetatik bide gogorrenak, haien artean "Ali-Baba 8a" famatua.
L1 (6a/20m) tirada erraza, lehen pausu batekin bilgunetik (R0) ateratzzerakoan, ondoren horma konpaktu baten azpian bilgunera heltzeko.
L2 (6b/20m) luze oso ona, arroka oso ona ematen duena, plaka pausu finak eta mugimendu ederrak.
L3 (V+/20m) tximiniatxo bat ondoren plaketatik gora igotzeko.
L4 (V+/30m) aurrekoarekin enpalmatu genuen, plakak eta sabaitxoak ekiditzen dijoa.
L5 (V+/20m) plaka erraza ta ederra.
L6 (6a/30m) fisura ikaragarri ona, kantu ugarirekin eta oso bertikala.
Bilgunera sartzen.
L7 (25m/6a+) Kriston tirada, kantu ugarirekin ta plaka gris itzela.
L8+L9 (50m/6a) tirada tarteka etzana ta tarteka bloke bertikalekin goikaldeko tontorgunera heltzeko.
Behin tontorrean goikalderarte igo ta hitoak jarraituz herrirako bidexka estua hartzen dugu.
Gustora, azkenean eguzkiak harrapatu zigun