2021(e)ko azaroaren 26(a), ostirala

2021.11.26-Lunada, Pico de la Miel, urteko lehenengoa

 Asteazkenean, jausitako elurra aprobetxatu nahiean, Imanolegaz Lunadara hurbiltzen gara, mendiko eskiko denboraldi hau estreinatzera, elurra egon badago, 40cm inguru estaziotik aurrera, arazoa lainoa guztiz murgilduta dagoela ta ikusteko argitasun gutxi dago, hala ere, maldan gora hankak berotzeko ta ondoren bira batzuk emateko ondo dago.




Pico de Miel eta azken remonteko torreko erdibidean gelditu giñen ta fokak kenduta, beherantza, bisibilitate eskasa.




Atzo arrastiz, berriro gerturatu nintzen, elurretan egun guztia bota zuen, errepidea elurtuta egoan ta kotxea aterpe ondoan utzita Pico la Miel-era igotzeko, lainopean baita.



1520 metrotako kotan, pala inguruan, beherantza bueltan aterperaino tirada arina.


2021(e)ko azaroaren 23(a), asteartea

2021_10_16-Andasto. Autopista dohanik (irteera zuzena) (6a/100m)

Zapatuan afaria izanda, goizean Andastora hurbildu giñen, bertako bide labur eta erraz hau egitera, arina, autoproteziokoa eta inguru ikaragarrian.

Ezaguna nuen horma hau, orain dela urte batzuk Mikelekin eskalatua bainuen bertako "Andasto. Belladona, zapua ta zikuta (6b/190m)"  eta asko gustatu zitzaigun bertako bakardadea ta tontorrera heltzean Anboto eta Udalaitzeko panoramika ederra.

Goiz ederra pasatu genuen bide honetan, arroka tarte batzuetan adi egotea eskatuko diguna, eta begetazio apur bat izan arren tarte batzuetan, azken arrakal ikaragarri batekin tontorrera irribarre handi batekin heltzea egingo diguna. Animatu probatzera.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6A
  • Luzera: 100 metro 
  • Ekipamendua: Semiekipatua, tarteka material finkoa tarteka babestea eskatzen duena.
  • Materiala: 14 zinta expres, friend joko bat eta bilguneetarako materiala.
  • Bibliografia:  Euskal Herria Trad 



ERREPORTAIA:

Axpen, topean kotxea utzi ta gorantzako bidea hartzen dugu.


Anboto eta Andastoko bistak ikaragarriak une oro.


Andastoko proa, ertzean "Belladona, Zapua eta zikuta" bidea dijoa.


1. Luzea: Bidearen hasiera oso argi ikusten da, horma bitan desberdintzen duen arrakala handia erreferentzia bezala hartuta, segituan ikusiko dugu arroka zubi batean jarritako kordinoa. Hasieran zuzen eskalatu, arrakalak eskubiruntz eramaten zaituen arte. Trabesia eginez eskubiruntz joan desplome baten bila. Kontuz arrokarekin tarte honetan, guri kantu bat hautsi eta erorketa bat izateko zorian izan ginen. Arrakala bat duen desplomea igarotzean dago pausurik zailena. Krokisean V+ jartzen badu ere adi, gehiago ere izan daiteke.  (info Euskal Herria Trad )

(Argazkia-Egoitz/Riki)

(Argazkia-Egoitz/Riki)

(Argazkia-Egoitz/Riki)

(Argazkia-Egoitz/Riki)


Egoitz eta Riki behekaldean gure atzetik bide berdinera sartzeko.

2. Luzea: Arrakala nagusia hartu beharrean ezkerreko plaka eskalatzen joan beharko da. Luzeak belar dezente badu ere, nahiko eroso eskalatzen da. Kontuz hala ere, bigarren bilgunerako sarrerarekin. Belarrezko tarte luzetxo bat eskalatu beharra dago eta bustia egon ezkero irristakorra egon daiteke. (info Euskal Herria Trad )


Bilgunetik ateratzen


3. Luzea: Irteera zuzena hautatu genuen eta denetan luzerik ederrena iruditu zitzaigun. Arrakala bertikala eta oso polita eskalatu behar da. Oso ondo babesten da eta egin beharreko pausua ez da oso zaila. Oso zapore ona utzi zigun luze honek. (info Euskal Herria Trad )



Bego azken bilgunera heltzen


Tontorrean, atzean Anboto mendia dugularik


Batzutan, etxetik gertu altxor ikaragarriak ditugu ta kanpora joateko harrimiñaz, ahaztu egiten zaizkigu, leku ederra, gomendagarria.



2021(e)ko azaroaren 19(a), ostirala

2021_09_29-Aiglun. Les chevreuils de Calendal (6b/250m)

 Verdon inguruan lau egun pasa ta gero, luzeak eta kirol eskalada egiten, Aiglun-era bidea hartzen dugu, herri txiki hau, Alpe maritimoetan kokatuta dago eta herrixka txiki bat da, non bere biztanleak 20 pertsona baino gutxiagokoak dira.

Haran honetan, herria hormatxarren artean babestuta dago, horma hauek 200 metrotako luzera daukate eta kare harri ikaragarri batekoak dira. Verdonek duen famaren itzalean egon arren, leku hau azken urteetan ezagutzera eman da bere bideen estilo eta kalitateagaitik. 

Bi egun pasa genituen bertan ta egia esan oso gustora egon giñan, leku lasaia, denbora nonbait gelditu dela dirudiena, benetan gomendagarria.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6b (6a oblig)
  • Luzera: 250 metro 
  • Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin.
  • Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala.
  • Bibliografia:  Camp to Camp eta danzaverticale.



ERREPORTAIA:

Saint Auban herriko kanpoaldean lo egin da gero, bidea hartzen dugu Aiglun-era.


Aiglun-eko hormatxarra, ezkerraldean bide luzeak baia gradu baxuagokoak, eta desplomeetatik bide gogorrenak, haien artean "Ali-Baba 8a" famatua.


L1 (6a/20m) tirada erraza, lehen pausu batekin bilgunetik (R0) ateratzzerakoan, ondoren horma konpaktu baten azpian bilgunera heltzeko.

L2 (6b/20m) luze oso ona, arroka oso ona ematen duena, plaka pausu finak eta mugimendu ederrak.

L3 (V+/20m) tximiniatxo bat ondoren plaketatik gora igotzeko.
L4 (V+/30m) aurrekoarekin enpalmatu genuen, plakak eta sabaitxoak ekiditzen dijoa.



L5 (V+/20m) plaka erraza ta ederra.
L6 (6a/30m) fisura ikaragarri ona, kantu ugarirekin eta oso bertikala.


Bilgunera sartzen.


L7 (25m/6a+) Kriston tirada, kantu ugarirekin ta plaka gris itzela.


L8+L9 (50m/6a) tirada tarteka etzana ta tarteka bloke bertikalekin goikaldeko tontorgunera heltzeko.

Behin tontorrean goikalderarte igo ta hitoak jarraituz herrirako bidexka estua hartzen dugu.


Gustora, azkenean eguzkiak harrapatu zigun 



2021(e)ko azaroaren 17(a), asteazkena

2021_10_23-Rozas la Buitrera boulder

Zapatuan lagunen gonbidapena luzatuz, Rozasera hurbildu giñan eguna blokeak iten pasatzeko, 

Buitrera sektorera joan giñen, ohikoena dena, ta bertako blokeak oso onak direla, gure gaitasuna uzten digun guztia probatu genuen, bide errrezenetatik zailtxoetara.

Arrokaren kalitatea ta lekua asko gustatu zitzaidan, ta ohikoa den bezala, ume txiki bat bezala pasatu genuen, blokeetatik gora ta behera. Jende ugari zegoen ingurutik, udazkena basoan murgilduta, boulder denboraldia hasten da.

Hemen eguneko argazki batzuk.









2021(e)ko azaroaren 16(a), asteartea

2021_09_28-Verdon. Malines-Belverede. Les dalles (V+/6a-280m)

 Aurreko egunean A touet couer bidea eskalatu ta gero, gerizpetan dagoen horma honetara joan giñen, orain dela urte batzuk Malines inguru honetan egon giñen eskalatzen ta bere aproximazio azkarra ta gerizpetan eguerdirarte egotea leku oso trantsitatu batean bihurtzen du.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: V+/6a
  • Luzera: 275 metro 
  • Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin.
  • Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala.
  • Bibliografia:  Livre topo escalade au verdon - lei lagramusas (Palud Sur du Verdoneko herriko tabernan erosteko eta begirada bat botatzeko aukera dago)


ERREPORTAIA:

L1 (35m/V) luze apur bat apurtua lehen metroetan ondoren arroka hobeago batean sartzeko.


L2 (30m/V) tirada oso polota, babaresa eder batetik eskalonatuta igotzen doana goikaldean sabaitxo bat modu interesgarrian ebazteko.


L3 (30m/V) tirada erraza hasieran ondoren trantsiszio zona batetik igarotzeko zuhaitz batzuetan bilgunea egiteko.

L4 (35m/V+/6a) grada errez batzuk igotzen dira ondoren plaka inguru batetik bilgunera sartzeko.

L5 (25m/V+) diedro batetik igotzen da bidea ondoren ezkerretara diagonalean joateko bilgunera.


L6(35m/6a) tirada polita, plaka eder batetik helduleku onak dituena ondoren dulfer diedro batetik bukatzeko bilgunera, oso tirada ederra.


L7 (25m/6a) ertz batetik gora, pausu fin batzuk dituena luzearen erdigunean.

L8 (25m/III) oinez ia guztia resalte batzuk pasa.

L9 (35m /V) lehen zati bat, ondoren plazatxo batera joateko ta beste resaltetxo bat azken bilgunera heltzeko, hemendik errepidea ta parking-a ikusten da.


Selfie goikaldean


Verdon-eko ur urdinetan bainutxu bat


Garagardo batzuk ta fajita goxo batzuk indarrak hartzeko


Hemendik Aiglun-era bidea hartu genuen.



Hemen TODOESCALADA.NET blog-etik hartutako bideoa, primeran ikusten dena zelakoa den bidea.