2021(e)ko azaroaren 23(a), asteartea

2021_10_16-Andasto. Autopista dohanik (irteera zuzena) (6a/100m)

Zapatuan afaria izanda, goizean Andastora hurbildu giñen, bertako bide labur eta erraz hau egitera, arina, autoproteziokoa eta inguru ikaragarrian.

Ezaguna nuen horma hau, orain dela urte batzuk Mikelekin eskalatua bainuen bertako "Andasto. Belladona, zapua ta zikuta (6b/190m)"  eta asko gustatu zitzaigun bertako bakardadea ta tontorrera heltzean Anboto eta Udalaitzeko panoramika ederra.

Goiz ederra pasatu genuen bide honetan, arroka tarte batzuetan adi egotea eskatuko diguna, eta begetazio apur bat izan arren tarte batzuetan, azken arrakal ikaragarri batekin tontorrera irribarre handi batekin heltzea egingo diguna. Animatu probatzera.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6A
  • Luzera: 100 metro 
  • Ekipamendua: Semiekipatua, tarteka material finkoa tarteka babestea eskatzen duena.
  • Materiala: 14 zinta expres, friend joko bat eta bilguneetarako materiala.
  • Bibliografia:  Euskal Herria Trad 



ERREPORTAIA:

Axpen, topean kotxea utzi ta gorantzako bidea hartzen dugu.


Anboto eta Andastoko bistak ikaragarriak une oro.


Andastoko proa, ertzean "Belladona, Zapua eta zikuta" bidea dijoa.


1. Luzea: Bidearen hasiera oso argi ikusten da, horma bitan desberdintzen duen arrakala handia erreferentzia bezala hartuta, segituan ikusiko dugu arroka zubi batean jarritako kordinoa. Hasieran zuzen eskalatu, arrakalak eskubiruntz eramaten zaituen arte. Trabesia eginez eskubiruntz joan desplome baten bila. Kontuz arrokarekin tarte honetan, guri kantu bat hautsi eta erorketa bat izateko zorian izan ginen. Arrakala bat duen desplomea igarotzean dago pausurik zailena. Krokisean V+ jartzen badu ere adi, gehiago ere izan daiteke.  (info Euskal Herria Trad )

(Argazkia-Egoitz/Riki)

(Argazkia-Egoitz/Riki)

(Argazkia-Egoitz/Riki)

(Argazkia-Egoitz/Riki)


Egoitz eta Riki behekaldean gure atzetik bide berdinera sartzeko.

2. Luzea: Arrakala nagusia hartu beharrean ezkerreko plaka eskalatzen joan beharko da. Luzeak belar dezente badu ere, nahiko eroso eskalatzen da. Kontuz hala ere, bigarren bilgunerako sarrerarekin. Belarrezko tarte luzetxo bat eskalatu beharra dago eta bustia egon ezkero irristakorra egon daiteke. (info Euskal Herria Trad )


Bilgunetik ateratzen


3. Luzea: Irteera zuzena hautatu genuen eta denetan luzerik ederrena iruditu zitzaigun. Arrakala bertikala eta oso polita eskalatu behar da. Oso ondo babesten da eta egin beharreko pausua ez da oso zaila. Oso zapore ona utzi zigun luze honek. (info Euskal Herria Trad )



Bego azken bilgunera heltzen


Tontorrean, atzean Anboto mendia dugularik


Batzutan, etxetik gertu altxor ikaragarriak ditugu ta kanpora joateko harrimiñaz, ahaztu egiten zaizkigu, leku ederra, gomendagarria.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina