2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

2018_12_23.Andasto. Belladona, zapua ta zikuta (6b/190m)

Gabonak etxetik pasatzekoak giñenez, asteburua etxeko hormetatik pasatzeko erabaki genuen eta hain gertu ditugun harribitxi horiek ezagutzeko.

Zapatuan Ogoñotik eskalatzen ibili ta gero  (Amagoia eta Izaro Irla) , Abadiñora pote batzuk hartzera goaz ta handik Axpeko topera furgoagaz lo iten, hurrengo egunean goiz esnatzeko asmoagaz ta Andaston dagoen Belladona, zapua ta zikuta eskalatzeko, izan ere abenduaren 31an regulazioa bukatzen zitzaion ta pare bat urte generaman eskalatu nahiean.

Goiz esnatu, ondo gosaldu ta lasai-lasai hartu genuen Andastora apurka igotzen den bidea.
Aproximazioan ez galtzeko, untxilaitzhegoko deskripzioa jarraitzea onena!


FITXA TEKNIKOA:


  • Nork ekipatua:Ibra eta Joseba (2006).
  • Nola heldu:Apatamonasterioko topetik, Anbotora igotzen den bidea jarraituz, hego hormara hurbildu beharrean Orisol Andastora doan bidezka jarraituz behin langa pasata, horma azpikaldetik zeharkatzeko
  • Zailtasuna: 6b (6a+ derrigorrezko) eta 190m. 
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria, itsasgarritasun ikaragarria.
  • Ekipamendua: Friend jokoa (3barne) eta fisurero jokoa, 60 metroko soka bikoitzak eta zinta luzeak puntuak atera ahal izateko.
  • Jeitsiera: Bide normaletik oinez.
ERREPORTAIA:

Lehen argiak abenduko goiz epel eta polit batean.


Bidearen hasiera zuhaitzetik zintzilik harri bat deko.

L1 (IV/40m), lehen luzea tramite erraza, babaresatik igotzen joaten da lazatuta dagoen arroka zubian dagoen bilgunera heldu arte.


L2 (IV+/40m), irteeran plakatxo bat dauka ondoren ezkerretara joateko horman ikusten den plaka grisaren bila.



Lehen bilgunera heltzen atzetik zetorren kordada, plazer bat koinziditu izana ;)


Egun lasaia ta bista ikaragarriak.


L3 (30m/6a+), hasiera ezkerretara ondoren plakatxo eta ur tantatxo batzuk igaroz luzeak dituen hiru boltak txapatuz bilgunera heltzeko, derrigorrezko gradua ematen dion luzea, txapen artean eskalatu beharrekoa, lar handi gelditu zitzaidan.


L4 (6b/20m), diedrotxo polit bat, ondoren ezkerretara joateko zuhaizka baten bila ta bilgunea landatxo txiki batean egiteko.


L5 (V+/30m), hasiera eskumatara igotzen da, ondoren giro ta patio asko duen trabesia polit bat egiteko, ezkerretara ikusten den diedro perfektuaren bila, trabesiak arroka zubi bat deko, eta ezkerretara trabesian joateko tendentzia luze osoan zehar.


Bostgarren luzeko trabesiatxoa.



L6 (6b/20m), diedro polita, bi boltekin babestua, arrakal batera heltzeko, hanka eta helduleku onekin, laugarren luzeko diedroa baino errazagoa iruditu zitzaidan.


Tontorrera heltzen.



Andastoko proa ta atzean Udalaitz.


Pozik tontorrean, atzean Anbotoko hormatzarragaz.


Ekialdeko aurpegia, ikaragarria.



Gauzak batu, selfie bat eta kotxerantza bidea hartzen dogu.


Hurrenarte!!

iruzkinik ez: