Picos de Europa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Picos de Europa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko maiatzaren 28(a), larunbata

2022_03_23-Torre Salinas. Hortelano (III+/3+/250m)

Ima eta Nestorrrekin, astean zehar egun bateko irteera arin bat egiten dugu, Pandetravera hurbiltzen gara lo egitera ta gau guztia euria egin arren, goizean esnatzen gara tenperatura nahiko altuekin ta Torre Salinasera doan bidea hartzen dugu, bidea nahiko egoera txarretan aurkitu genuen, goikaldeko azken lluzea mixtoan elur oso txarrarekin aurkitu genuen, eta rapel lerroa hartu genuen berriz korridoretik jeistkeo, kalimaren ondoroiak eta tenperatura altuak nabariak ziren, ezineskoa zen torloju bat sartzea ta oso progrezio zaila bihurtzen zauen elurraren baldintza.


Leku ikaragarria, oso aparta ta Pedabejo-Liordes ingurura urteak bertatik pasa gabe, astean zehar egotea, inguru honetako bakardadea, ikaragarria irudituen jata.

Oso leku gomendagarria, dattorren urterako Chimenea nortera joateko gogoekin gelditu giñan.


FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna:III+/3+/250 metro/80º/D+
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke. 
  • Desnibela: 1500 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 250 metro. 
  • Iraupena: 12 ordu ekintza guztia aprox.


Krokisa: Fernando Zamora guia de Picos 

ERREPORTAIA:


Tiro Pedabejo ingurura heltzen, bertan Big-Bang (cholos bidea) dago, errespetu asko ematen du bakarrik horma ikustea.


Vega de Liordes.



Torre Salinaseko ipar horma, basatia.


Lehen luzeetan, goullotera sartzeko.




80 graduko tartea, eta mixto ingurua.


Goikaldeko mixtoetan


Behekaldera heltzen, rapeletan.


Elur jausi txikiak egun guztian eta blai bukatu genuen.


Berriz Vega Liordesera bueltatzen, hemendik Pedabejotik behera, Pandetravera joateko.



Atseden txiki bat.



Pandetravera bueltatzen


Torre Salinas eta Friero ingurua, basotik ikusita.



Leon inguruko errepideak, ordu bat gauzak jasotzen eta zerbait jaten, kotxerik pasa gabe.




2022(e)ko martxoaren 29(a), asteartea

2022_01_27-Torre Santa Enol. Marques (III/2/300m)

Urtarrilean egindako hotz eta eguraldi sikua aprobetxatuz, interneten bideo bat ikusi genuen, Marques korridorea baldintza oso onekin zegoela, aurreko egunean arrastiz joan giñen Covadonga ingurura, vivac bat egiteko ta hurrengo egunean Torre Santara doan aproximazio luzea eginez, Marques korridorea eskalatzeko, bide oso polita, leku oso basati eta bakartian, ezagutzen ez nuen inguru ikaragarria, ziur asko laster bueltatuko garela.


FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna:III/2/300 metro/55º/AD+
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 1500 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 300 metro.
  • Iraupena: 12-14 ordu ekintza guztia aprox.

Foro picos (Iturria)


ERREPORTAIA:

Argazkiak (nireak, Ima, Nestor eta ellenderhighlander

Aproximazioa, elur gogorrarekin ta baldintza onekin egin arren, lau orduko hurbilketa dauka. 



Torre Santa de Enoleko horma, marques ta sarrera zuzena urrutitik.


Egunsentia eta laino itsaso bat kantauri inguruan.


L1 (60m/III+) irteera diagonala ezkerretara, pare bat iltze daude pausua babesteko, ezkerraldean gelditzen da bilgunea, tramu mixtoak eta elur trakzioan egiteko.


L2 (60m/50º) kanpa erraza, gemelada berotzeko aproposa, bilgunea zuzenean dauden arroketan, ondorengo trabesia egiteko.

L3, trabesia laburra, 30 metro ingurukoa.


metroak irabaziz


Trabesian.

L4 (60m/45º) kanal erraza, ezkerretan zerbait babesteko aukera ematen duena.

L5 (40m/55º) izotz kanpatxo bat ondoren bertikaltasuna hartzen doana, goikaldeko bilgunera heltzeko, eskumatik errezagoa zuzenean sartu baino.



Azken bilgunetik ertz labur bat gelditzen da tontorrera, erraza.


Peña Santa de Castilla ingurua


Peña Santako ipar aurpegia gertuago.


Tontorrean, gustora.


Rapelatzen hasten gara, 5 rapel egin genituen.



Trabesia rapel lateral erraz bat bilgunera heltzeko, hemendik beste bi rapel zorura heltzeko.



Azken rapela apur bat desplomatua da azken tartean.


Bueltatzen, beste hiru orduko jeitsiera hormako basetik.


Vegarredondako iturri eta aterpe inguruan.


Urtarrileko azken argiak, kotxera jeisten.



Torre Santa atzean gelditzen da, hurrengoarte.


Geu joan baino lehenago, egindako aktibitatearen bideoa, ideia bat egiteko.


Argazkiak (nireak, Ima, Nestor eta ellenderhighlander

2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala

2021.05.30-Cueto Agero. Resquillón. Cosmos-Fantasy (100m/6a)

 Barikuan Hermida ingurura hurbildu nintzen Mikelegaz, bertatik asteburuen eskalatzeko, zapatu goiza nahiko euritsua esnatu zan ta Cabañesera hurbildu giñen, bertako PELEA sektorean kirol eskalada egiteko, asko gustau jakun bai niri bai Mikeli, arroka oso ona ta tirada luzeak, inguru oso lasaian, bakartasun osoan pasa genuen egun guztia.



Nola ez, Lebeñako parkingera afaltzera jeitsi giñan, hurrengo egunean Agerora hurbiltzeko, bertako sektore txikia ezagutzeko asmoa geneukan, bide laburrak ta rapelatzeko aukeragaz.


Pardecillos-Candilejas-Cueto Agero-Resquillon sektoreak


Goizetik esnatu giñen, eguzkiak asko ez zigortzeko eguerdirako zetorren eguzkiagaz.


FITXA TEKNIKOA:

Zailtasuna ; 6a (reseña batzuetan 6a bestetan V+) Ageroko gradua, plakeroa.
Ekipatzaileak: Luís Rubio eta Javier Sáenz 1990an (Cholo)
Materiala: Paraboltak eta bilguneak argollagaz rapelatzeko


Cueto Agero gertuago


Ageroko bordatxoa


Fernando Zamora blogetik hartutako krokisa 



Lehen luzea plaka eder batetik gora doa, txapak aire dezente daukate beraien artean.


Kordada batzuk Queroxeno eta Canutin bideetan.


Mikel bilgunean.


Bilgunera heltzen



Bigarren tirada, ezkerretara doa, bi bolt diedrotxo batean ondoren goikaldera joateko.
Rapela bi tiradetan egin genuen badazpada.



Gaztai batzuk erosi ta etxerantza buelta arina egin genuen.