Valle de Canfranc etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Valle de Canfranc etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

2019_11_09-10-Astun ta Candanchu denboraldi hasiera

Lehen edurrak Piriniora heldu ziren ta eskiatzeko gogoak elurra heldu bezain etorri jakuzan, asteburue eguraldi kaxkarrra eman arren, Piriniotara bidea hartu genuen eskiekin bakarrik, Astun eta Candanchuko gertutasuna eta pistetan elurra zapaltzen hasi zirela aprobetxatuz bertan asteburua pasatzeko.

2019.11.09_ASTUN

Zapatuan lasai esnatu ta goizean iragarrita zegoen eguraldi oneko leihoa aprobetxatzeko asmoekin Astunera joan giñan, bertan eskiatzaile ugari zegoen, elur kantitatea ugaria zen eta goiz ederra bota genuen bertatik jeitsierak egiten.


Truchas-Toboganes ingurura igotzen,



Hemendik beherantza ta Canal Roya ingurura doan bidea hartu genuen, bertatik berriro botatzeko.



Eta eguraldia eta lainoa eusten zuenez, La Raca-co tontorrera igo giñen 2.278 metrokoa, bertatik Astuneko behekalderaino jeisteko.




2019.11.10_CANDANCHU

Tobazo ingurura igotzen, eguzkia egunean zehar joan eta etorri ibili zen, behe laino baten atzetik.



Berriro gorantza, pistetan elurra zapaltzen ari ziren, eta elurra jausten jarraitzen zuenez izugarri gustora ibili giñen.


Berriro gorantza, Slalonetik Tobazora doan ingurutik.


Espero dogu denboraldia ona izatea.

2019(e)ko irailaren 17(a), asteartea

2019_08_10-Aspe. Anaya 275m/6b (6aoblig)

Abuztuko asteburua, Gasteizko jaiak eta gero Pirinio aldera joateko gogoekin, Mikelekin Aspeko hego hormari gogo asko genion eta bertara hurbildu giñen bariku arrastian, Aisako herriko parkingean lo itera.

Anaya bidea, Aspe mendiko ipar pilarrean, ikaragarrizko bidea da, berria izan arren (2012an zabaldua estilo oso garbian eta onean), asko errepikatzen ari dena, ondoan duen Subterranearekin batera azken urteetan eskalatzaile ugariren bisita jasotzen duen horma. Urteak pasata, seguruenik bailarako klasiko batean bilakatuko da, izan ere horretarako ezaugarri guztiak ditu, mendi paregabe baten tontorrera heltzen da, arroka oso ona orokorrean eta ekipazio justua baia beharrezkoa den lekuetan kriterio oso onarekin jarrita, hormaren eta arrokaren ezaugarriengaitik aseguratzeko aukera asko ematen duena, bertikaltasuna eta giro ezin hobea. Egun ederra pasa nuen Mikelekin batera.

FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera:   Iker Madoz, Miguel Madoz eta Imanol Armendariz 2012an.
  • Nola heldu: Aisatik Aspera doan bide normala hartuz, ondoren Riguelo bailara Aisako gargantara bidea hartuz, 2 ordu parkingetik.
  • Zailtasuna: 6b eta 275m. (6a oblig) 
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria lehen luzea izan ezik, ondoren bigarren zatian harri marroi eder batera aldatzeko, bi franjetan banatuta dago horma.
  • Ekipamendua: Friend joko bat, fisureroak eta zinta luzeak hormatik atara ahal izateko.
  • Jeitsiera: Ertz guztia egiterakoan, tontorrera ateratzen gara, bertatik hitoak jarraituz, bide normaletik jeisten gara Aisara, 2h.

ERREPORTAIA:

Goiz esnatzen gara Aisako parkingean, aproximazioa lasai egiteko ta goizetik horman sartzeko.


Riguelo eta Aisako Gargantara bidean.


Aspe mendiko ipar pilarra, bere hiru bide aipagarrienekin.


L1 (40m/V+/6a), lehen luzea, arroka apurtutik doan kanal bertikal batean hasten da, pare bat bolt ta arroka zubiren bat goikaldean arroka hobetzen doa.




L2 (35m/6a) pare bat iltze txapatu ta gero, oso ebidentea den sabai baten azpitik pasatzen gara eskumatik, arrakal ona babesteko ondoren tximinia errez batetik bilgunera heltzeko.

L3 (45m/6b) Irteera ederra, ondo txapatua boltekin, nahiko gestuala, diedro ederra, ez da derrigorrezkoa ondoren goikaldean Picu Urrielluko kanalizo handietara gogoratzen gaituen plaka eder batzuetatik bilgunera heltzeko.



Kordada bat Subterranea bidean (300m/6b).


L4 (25m/III) trantsizio luzea erdiko birara eramaten gaituena, hemendik bigarren eskalada zatia hasteko, bilgunea zinta handi bat dago, Espolon de los navarros bidearen ondoan.


Selfie tarteko biran.


Mikel bostgarren luzea nondik hasi begiratzen.


L5 (45m/V+), tirada ederra, hasieran pitzaduretatik jolastea exigitzen duena, ondoren diedro markatu ta ebidenteegira joateko, bilgunea laja batean montatzera.


Totem power R5!


L6 (45m/6a/6a+) diedro ederretik hasi, pieza handiak oso eskatzen ditu, ondoren nabegatzea eskatzen duen inguru batetik diedroak eta repisak gestionatuz Subterranea bidearekin gurutzatuz, bilgunea elkarbanatzeko aukera, luze luzea eta oso ederra, fisikoa eta atletikoa, oso ona!



L7 (35m/V) bilgunetik diedro batetik hasi, zubi arroka batzuk jarraituz, diedroa gainditzen doa, ondoren inguru eskalonatu batetik azken bilgunera heltzeko.


Hemendik tontorrera 15 minutu oinez.


Aisako parkingera heltzen, Riguelo bailaratik, jeitsiera ederra baia luzea (2 ordu).



Bide ederra, inguru bakarti eta ez hain trantsitatuan, oso gomendagarria.

Hemen ASPETIK egindako beste batzuk:


2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

2018_09_29-Tobazo. Torrijo (375m/6b)

SARRERA;

Asteburu bat, domekan etxean konpromisoa genuela, barikuen Canfranc-era hurbiltzen gara, afaritxo goxoa ta garagardo batzuk hartu ta gero ogera, hurrengo egunean asko itzartu barik, Riosetara hurbiltzen gara eskalada plaisir egun batez gozatzeko, oso txapatua, baia polita.

Lekua pena merezi du, bertikaltasuna falta zaion arren, baia gomendagarria eta gehiago udazkenean ze polito dagoen Pirinioa ikusita, bazkaltzeko kotxean ta egun borobila konpañia onean lasai lasai gozatzen.

FITXA TEKNIKOA:



Hurbiltzeko: Errepidea gurutzatu eta eraikin militarra inguratzen duen bidezidorra hartu. Bide hori Tucablanca-ra igotzen da. Bidezidorrak, bi pinudien artean, linea elektriko bati jarraituz, gora egiten du. Zortzi zenbakiarekin margotuta dagoen argindar- zutoineraino igo behar gara. Bertan gaudela, hurrengo zutoin aldera bidezidorretik beste 50 m inguru igo ondoren, mugarri handi batzuk aurkituko dugu. Bidea utzi eta hartxingadi aldera igotzeko unea da (eskuin aldera). Zeharkatu eta hormaren oinarritik doan bidezidorrari jarraituz bidearen hasierara hurbildu. Harkaitzean izena jarrita dago eta, zertxobait gorago, bidearen izenarekin zinta bat duen parabolta dago. Kotxetik, guztira, 40-45 min.

Materiala: 18-20 zinta inguru+ bilgunerako materiala. L6 eta L3+L4 luzeetan, modu erraz batean, hainbat zinta berreskura daitezke. Kasu batzuetan zinta bat ipintzerakoan bestea belaunaren parean geratzen da. Friendsak eta fisureroak soberan.
Arroka: Kareharria.
Orientazioa: Hegoa.
Iraupena: 4h.
Nork ekipatua: Maite Ortiz, Carmelo Torrijo, Adolfo Asensio y Jesús Yarza, uztaila 2015.

(informazioa HEMEN ESKALATZENKAS)

ERREPORTAIA:

Canal Roya-ko (Rioseta) parkingean Riosetako koartelera atera baino arinago.


Hormarantza hurbiltzen goaz, Pico del Aguilaren begiradapean.


Gayolo korridorearen ingurua


Tobazo, valle de Canfranc, Tobazogan, eta bide berri ugari.


Mikel gure bigarren luzean, enpalmatzeko aukera ugari.


Bi luzeak enpalmatu zituen, bilgunea goikaldean egiten,


Izaseko bailara.


6b-ko luzea baino lehen dagoen repisatxoan airea hartzen, aurretik Madrilgo bikote bat geneukan, oso majoak, bide guztia beraiekin egin ta kotxeraino elkarrizketa politean igaro giñan.



6b ko luzea.


Goikaldeko azken luzeak, bertikaltasuna galtzen duten arren, politak dira.



Valle de Canfranc (500m/6a) bidean eskaltzaile bat.


Aspe, garganta, bozo etabar ingurua.


Iserias eta Izaseko bailara, azpian Col de Ladrones ingurua.


Sokak batzen.



Aspe, garganta del bozo ingurua


Jaitsiera: Gailurretik ezker aldera begiratzen badugu eski estazioko Tucablanca-ko txabolak ikusten dira. Txabola horietara so eginez arroka gorriko harri-jauzi bat ikusiko dugu eta bere atzean berde kolore biziko zelai bat. Belaze horretan zig-zag egiten duen bidezidor baten arrastoak nabari dira. Bidezidor hori hartu eta bertatik jaitsi behar da. Bidezidorra apur bat utzita dago, baina galerarik gabe Rioseta-tik Tucablanca-ra doan bide nagusian uzten gaitu. Bide nagusiari jarraituz kotxera jaistea besterik ez da falta. Guztira 1h inguru.


Hurrengoarte!