2022(e)ko ekainaren 27(a), astelehena

2022_06_18-Midi Ossau. Dedo Pombie. Cara Este (370m/6a+)

 Mikel ta Madarigaz jeisten naiz bariku arrastian Tena aldera, penintsulan gogor jotzen duen berotik ihes egin nahiean, zapatuan Midi Ossaura bidea hartzen dugu, bertako ekialdeko horman, eguzkia joan da gero sartzeko asmoagaz ta horrela itzalaz eta altuerak eskeintzen duen freskuraz gozatzeko ta bide eder eta gomendagarri hau ezagutzeko.

Bidea oso ona iruditu zitzaigun, luze ederrak ditu, ondoren rapel bidez berriz behekaldera heltzeko, bilgune guztiak oso erosoak dira eta arrokaren kalitatea eta bere luzeak zapore oso on batekin utzi ozkun. 

FITXA TEKNIKOA:

·         Zailtasuna: 370m/6a+
·         Denbora: 1ordu hurbilketa; 6 ordu eskalada;1h rapelatzea eta 1ordu kotxera.
·         Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-4 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
·         Nola heldu: Aneouko parkingetik Pombira heldu eta bertatik “Le grande Raillie” jarraituz, Pombiko horma azpitik doazen bideak jarraituz,
·         Bibliografia: La Valle d´Osssau (Xavier Buxo eta Luis Alfonso) Gida oso gomendagarria.



ERREPORTAIA:

Goizean, Portalet inguruan, gosaltzen.


Pombie aterpeta ta Midi Ossauko horma.


L1 (IV+/50m), eskaloiak igotzen dijoa, iltze pare bat txapatuz errepisara heltzeko, bilgunea berrindardu behar da, oso luze polita.


L2 (6a/45m) irteera babaresa eder batetik dijoa, gorputza ondo jartzea eskatzen duena, ondoren tximinia batetik gora igoz azken babaresa ederrera heltzeko, pieza handiak eskatzen duena, largazo!



L3 (V/45m) pitzadura lateral batetik diagonalean doa, ondoren eskumatara joateko, inguru errazago batetik.


Ondoren trantsizio luze bat dator, bedartza txiki bat pasatuz.

L4 (V/50m) plaka ta tximiniak ebatziz doa, hurrengo repisa handira heltzeko.

L5 (V/45m) eskumatara plada polit batetik ondoren, sabaiko triangelu handiaren azpian kokatzeko.

L6 (6a/45m) irteera oso ederra dauka, diedro eder batetik dijoa, iltze pare batekin babestua dagoena, luze ikaragarri polita.





L7 (6a+/35m) beste pitzadura eder bat, aderentziekin jolastu beharrekoa, goikaldean heldulekuak agertzen zaizkiona, giro aparta ta oso bertikala.



L8(V/50m) azken tirada, plaka batetik eskumatara, ondoren sabaitxo txiki baten azpitik pasatzeko, tontor ingurura ateratzen diguna.


azken metroak, arrokaren kalitatea ikaragarria.



Tontorrean, taldeko argazkia

Rapelak nahiko ondo egiten dira, krokisean datozen indikazioak jarraituz.

Info: Luichy




Aterpean, ur tragozka luze bat, inguruaz gozatu ta furgonetara bidea hartzen dugu.


Formigaleko parkingean, garagardo ta makarroi batzuk, eguneko azken argiekin


2022(e)ko ekainaren 25(a), larunbata

2022_04_09-Alto Campoo. Eski trabesia, azkena.

Aste santua baino lehen, Alto Campoora hurbiltzen naz Ibanekin, denboraldiko azken eskiada emateko, hurrengoko ibilbidea egiten, elurraren baldintza nahiko eskasak izan arren, data hauetan eskiatzen egon ahal izatea oso polita da.

Estazioa-Boveda-Cornon-Boveda-Cornon-Tres Mares-Estazioa

Bost igoera ta bost jeitsiera, bakar-bakarrik egiteko aukera, 1200 metrotako positiboarekin 12 kilometrotan.




Bovedatik jeitsi berri, fokak berriz ta Cornon-era igoteko.


Cornoneko tontorrean, lainoak eta eguzkia



Tres Mares-era heltzen


Kornisak, lainoa ta haizea



2022(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

2022_04_06-Corbas eta Pico de la Miel (Lunadako azken jeitsiera)

Apirila hasieran, bat batean tenperaturak dezente jeitsi ziren eta Euskal herrko mendiek urteko azken elurtea ikusi zuten udaberri sartua izanda. Aurreko egunean Gorbeian egon da gero, Ima ta Julenekin batera, Lunadara hurbiltzen gara, denboraldiko azken jeitsierak egitera.

Aste santuaren buelta izanda, ezin kejatu elurraren baldintzetaz, etxeko mendietan eskiatzea beti plazer bat da, lagun artean.


Estaziora bidean, errepide elurtutik gora, egun eguzkitzua.


Corvas menditik behera, estaziorarte jeisten


Berriz fokak jarri genituen eta Miel mendira igo giñen.




Tontorrean, jeisteko prest.


Castro Valnera eta bere Tubo famatua, aurten eskiada ederrak bota ditugu bertatik.


Aterpean, merezitako garagardotxua hartuten