Pirineos etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Pirineos etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

2023_02_08-Gavarnie-Fluide Glacial (IV/4+/300m)

 2023ko otsailean, hotz asko egin zuen aste baten eta Gavarnieko izozgailua martxan jarri zen, aste horretan zirkutik jende asko pasa zen, guretzako lehen bisita zen eta gabaz joan giñan bertara lotara, hurrengo egunean eskalatu ta bueltatzea zen asmoa, laneko derrigorrak ez zuten gehigorako uzten tamalez.

Aukeratutako bidea Fluide Glacial (IV/4+/300m)


Fluide Glacial Gavarnie zirkuan gehien eskalatzen diren bideetako bat da. Bigarren luzeko zutabe aldaera, arroka ondo eratua eta sendoa bada, laburra da baina oso ederra. Aseguru-postu batzuk torlojuekin hornituta daude. Rappela behar den bideetako bat da, beraz, komeni da harekin ohitzea, aseguru-postu batzuk zailak izan daitezkeelako rappela egiten ari zaren bitartean antzematen.


ARGAZKIAK:



Elur jausia Overdossen.





Gustora


Rapelako ondo begiratzen. Azkeneko luzeak ez genituen egin.


Temario







Zirkua, paradisu izoztu bat.






Fernando Zamoraren croquisa erabili genuen, oso baliagarria.


2023(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

2023_01_05-Infiernos. Corredor Sur (3082m)

Elur kota oso altu zegoenez eta etxera bueltatzeko eguna zenez, goizetik esnatu giñen ta Infiernosera igotzeko bidea hartu giñen, eskiak kotxean utzi genituen, elur kota Mallata altuan aurkitu genuen, elur nahiko kaxkarra orokorrean, abendu oso lehor eta elur prezipitazio gabekoa.

Paularen lehen hirumilakoa, hemendik zoriontzea ta arin batean ta irribarrea galdu gabe igo zela.

FITXA TEKNIKOA:

  • Irteera puntua: Baños de Panticosa. 
  • Desnibel positiboa: 1.500 m. aprox
  • Distantzia: 10Km. 
  • Denbora: 7 ordu.
  • Zailtasuna: PD (40º goikaldeko korridorea/150m aprox)


ERREPORTAIA:

Mallata altutik gora, kanaletik Pondiellos lepora bidean.


Lehen argiak lepora heltzen.







Atzean Garmo Negro mendia, bere ipar aurpegiagaz.



Korridoretik gora


Tontorrera heltzen




Lepora bueltatzen.


Merezitako garagardotxue Balnearioko parkingean.



2022(e)ko ekainaren 27(a), astelehena

2022_06_18-Midi Ossau. Dedo Pombie. Cara Este (370m/6a+)

 Mikel ta Madarigaz jeisten naiz bariku arrastian Tena aldera, penintsulan gogor jotzen duen berotik ihes egin nahiean, zapatuan Midi Ossaura bidea hartzen dugu, bertako ekialdeko horman, eguzkia joan da gero sartzeko asmoagaz ta horrela itzalaz eta altuerak eskeintzen duen freskuraz gozatzeko ta bide eder eta gomendagarri hau ezagutzeko.

Bidea oso ona iruditu zitzaigun, luze ederrak ditu, ondoren rapel bidez berriz behekaldera heltzeko, bilgune guztiak oso erosoak dira eta arrokaren kalitatea eta bere luzeak zapore oso on batekin utzi ozkun. 

FITXA TEKNIKOA:

·         Zailtasuna: 370m/6a+
·         Denbora: 1ordu hurbilketa; 6 ordu eskalada;1h rapelatzea eta 1ordu kotxera.
·         Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-4 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
·         Nola heldu: Aneouko parkingetik Pombira heldu eta bertatik “Le grande Raillie” jarraituz, Pombiko horma azpitik doazen bideak jarraituz,
·         Bibliografia: La Valle d´Osssau (Xavier Buxo eta Luis Alfonso) Gida oso gomendagarria.



ERREPORTAIA:

Goizean, Portalet inguruan, gosaltzen.


Pombie aterpeta ta Midi Ossauko horma.


L1 (IV+/50m), eskaloiak igotzen dijoa, iltze pare bat txapatuz errepisara heltzeko, bilgunea berrindardu behar da, oso luze polita.


L2 (6a/45m) irteera babaresa eder batetik dijoa, gorputza ondo jartzea eskatzen duena, ondoren tximinia batetik gora igoz azken babaresa ederrera heltzeko, pieza handiak eskatzen duena, largazo!



L3 (V/45m) pitzadura lateral batetik diagonalean doa, ondoren eskumatara joateko, inguru errazago batetik.


Ondoren trantsizio luze bat dator, bedartza txiki bat pasatuz.

L4 (V/50m) plaka ta tximiniak ebatziz doa, hurrengo repisa handira heltzeko.

L5 (V/45m) eskumatara plada polit batetik ondoren, sabaiko triangelu handiaren azpian kokatzeko.

L6 (6a/45m) irteera oso ederra dauka, diedro eder batetik dijoa, iltze pare batekin babestua dagoena, luze ikaragarri polita.





L7 (6a+/35m) beste pitzadura eder bat, aderentziekin jolastu beharrekoa, goikaldean heldulekuak agertzen zaizkiona, giro aparta ta oso bertikala.



L8(V/50m) azken tirada, plaka batetik eskumatara, ondoren sabaitxo txiki baten azpitik pasatzeko, tontor ingurura ateratzen diguna.


azken metroak, arrokaren kalitatea ikaragarria.



Tontorrean, taldeko argazkia

Rapelak nahiko ondo egiten dira, krokisean datozen indikazioak jarraituz.

Info: Luichy




Aterpean, ur tragozka luze bat, inguruaz gozatu ta furgonetara bidea hartzen dugu.


Formigaleko parkingean, garagardo ta makarroi batzuk, eguneko azken argiekin