Valle Anso/Hecho etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Valle Anso/Hecho etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko urriaren 22(a), asteartea

2019_09_27-Anso. Pared del Paso. Brisas perfumadas (225m/6b/A0)

Zapatu arrastian Ansotik zerbait eskalatzeko hurbiltzen naz Mikelegaz, eguzkitan zegoen horma bat aukeratu genuen, laburra ta erosoa, aproximazio erreza duena, Brisas Perfumadas ezaugarri guztiak betetzen zituen Ansoko bailarako giroaz gozatu ahal izateko.

Gustatu zitzaidan, erosoa ta polita, arrokaren kalitatea orokorrean oso ona iruditu zitzaidan, bi tarteetan banatuta dago bidea, erdikaldean repisa batengatik banatua bertikaltasun apur bat kentzen diona, bidearen zailtasunak kontzentratuak dira ta pausu zailenak ondo babestuta daude, eskalada ederra inguru ezin hobean, udazkenaren edertasunagaz gozatu ahal izateko, gomendagarria. 

FITXA TEKNIKOA:


Anson kokatzeko mapa, "Valle de Anso.Guia de escalada en roca" liburutik hartua (saretik leku askotan ikusi dudanez jartzen dut, ondo kokatzeko). Pared del paso moduan agertzen da. Liburua Antonio Garcia Picazorena da, gomendagarria da, azkeneko bideak falta dira baia oso ondo dago, historioa kontatzen du ta krokis zaharrak izan arren oso onak dira.




  • Nork ekipatua: Luzio Egiguren eta bere taldea 2009an.
  • Nola heldu: Ansotik Zurizara bidean, heltzean, lehen zubia pasatzerakoan, lau poste luminoso dituenak, apur bat jarraitu ta beste bi poste gorri aurkituko ditugu, eskumatan bi kotxerentzako parking txiki bat daukagu, eta errepidearen ondoan, hito handi bat dago, hitoa jarraituz eta zorutik dagoen kable elektriko bat jarraituz basoan sartu, hitoak jarraituz lehen horma txiki batera heldu arte, pare bat pate ditu pasatzeko, metro batzuk jarraitu ta gero BP horman idatzita aurkitu arte, Brisas perfumadas, kotxetik 20 minutu aprox.
  • Zailtasuna: 6c eta 225m. (6b oblig), A0an pasatzeko luze bat (6c-ko bloke bat dauka).
  • Arroka mota: Kalitate ona duen kare harrria, tarteka kaxkarragoa eta  apurtuta aurkitu arren
  • Ekipamendua: Nahiko ekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
  • Jeitsiera: Ezkaurrerantza igotzen, Camille ingurutik ateratzen den bidexkarekin enpalmatuz, bertatik normala hartzeko beherantza (1.30h).

Resultado de imagen de brisas perfumadas anso
Hokus Pokus blogetik hartutako irudia.



Resultado de imagen de brisas perfumadas anso
Neskalatzaileak-blogetik hartutako krokisa, markatzen dituzten ekipamendu fijoa baino gehiago aurkitu genuen bidean zehar.

ERREPORTAIA:

Goizetik esnatzen gara, baia eguzkiak jotzen duen arte denbora iten goaz, Errokanriko herrian egin dugu lo eta bertan eskaladako materiala prestatzen dugu, 8tan Zurizarantza doan errepidea igotzen hasten gara, eta lasai-lasai materiala jartzen dugu eguzkia horman sartzen doan heinean.


L1 (V+/25m) tirada nahiko laburra, tarteka arroko txarrarekin pare bat boltekin txapatua trabesia txiki batean ezkerretara bilgunera heltzeko. Bigarren luzeko sabaitxora sartzeko trantsizio luzea.

L2 (6b/35m) bilgunetik ezkerretara ateratzen da diedro oso polit batetik, modu ederrean sabai bat ebazteko, ondoren laja handietatik dijoan trabesia bilgunera 6a inguruan dagoen pausu batekin bilgunera heltzeko, ondo txapatua.


Bigarren bilgunera heltzen.


Ansoko harana, Tozal, Espolon solitario etab eta bertako bide klasikoak bistan, Urdaburu, Biba Fidel, Karmele, Guntz etab


L3 (6a/45m) irteera ederra bilgunetik, ondoren diedro txiki eta eskalonatuak igaroz goikaldeko zelai txikira heltzeko, tarteko bilgunea egiteko aukera dago, gomendagarriagoa goikaldera heltzea bertatik oinez laugarren luzerea joateko.

L4 (6b/V-A0 edo 6c blokea; 35m), jardintxo zati bat jeitsi ondoren, 45 metro inguru, diedro txiki batera heltzen gara, pare bat iltzeekin irteeran, sabai txiki bat gainditzeko, bide guztiko luze zailena, liberatu dutenek 6c-ko bloke bat dela diote, egia esan hankak nahiko apurtuak ditu ta romo pare bat dira, blokea pasa ta gero, luzearen gradua 6a inguruan dabiltza, pausu oso politekin bilgunera babaresa eder bat igaro ondoren heltzeko, geu A0-ko tiroitxu bat diedroan montatzeko ta aurrera.


Luzea hasten den lekua, bil iltze ikusten dira gertu ta goikaldean bolt bat.



Bilgunera heltzen, luze honetan bidea bertikaltasuna galtzen du, tarteko terraza dela eta.



L6 (6a/30m) luze oso txuloa, bilgunetik espolia hartu ta luze erdikaldean ikusten den sabina handirantza abiatuz, iltze batzuekin ondo txapatua ta pitzadurak babesteko non nahi, luze ederra benetan, ta bilgunera sartzeko trabesia eder batekin.



Mikel seigarren luzeko bilgunera heltzen, berriz giro hartzen goiazen heinean.


L7 (6a/45m) bisualki itsusia dirudien luzea, begetazioa agertzen doalako, baia metroak igo ahala luze ederra eskalatzen da, bilgunera heltzeko sabaitxo txiki bat ondo babestua bi boltekin, eta helduleku ugariekin, mugimendu ederrekin.



Bilgunera heltzen, pausu eder batekin.


L8 (V+/6a;30m) hormatik ateratzeko azken luzea, begetazioa ere duena, baia arrakal ederrekin ta plaka pausutxuak ebatzi goikaldeko ertzera heltzen gara, bilgunea zuhaitz handi batean.


Camille, Harrimiña etab bideetatik datorren bidea hartzen dugu ta errepidera jeisteko bidea hartzen dugu, 1h 30 min gutxi gora-behera galtzen ez bagara, txabolara helduz, bertatik pare bat hito ezkerretara ondoren pista hartzeko ta basoan sartzeko, jeitsiera ederra kotxera bueltatzeko. 


Bidea gustatu zitzaidan, erosoa ta polita, bi tarteetan banatuta dagoena, erdikaldean repisa batengatik banatua, bidearen zailtasunak kontzentratuak dira ta pausu zailenak ondo babestuta daude, eskalada ederra inguru ezin hobean, udazkenaren edertasunagaz gozatu ahal izateko, gomendagarria.

2019(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

2019_06_01-Anso. Espolón Solitario. Biba Fidel (6b+/310m/6a oblig)

Asteburua heldu zen, ta Piriniotako mendietako arrokan eskalatzeko gogoakaz, bariku arrastian batu giñan bost laguneko kuadrilla Erronkariko bailaran, zapatuan Ansoko hormetan ibiltzeko asmoarekin, kordada bat Ezkaurrera joan ziren, ta Mikel, Jon ta ni, Espolon solitarioko Biba Fidel bidea egiteko.

Biba Fidel bidea hiru tartetan banatuta dago, lehen hiru luzeak, arroka oso apurtuta eta nahiko zauztua duena, ondoren beste lau luze, arroka nahiko homogeneoagaz, gradu gehiagorekin, azken aldeko espoloira ateratzeko, beste lau luze, desplomatuagoak, arrokaren kalitatea azken tarte honetan ikaragarria da, pintxuduna, kantu ugarirekin eta disfrutatzekoa, gainera goikaldean giro asko hartzen du bideak. Behekaldeko luze kutre eta apurtuak goikaldean aurkitzen dugun arrokaren kalitateagaitik pena merezi dute.

Egun oso polita, konpañia ezin hobean, jeitsiera barrankotik egin genuen, oraindik ez zegoen guztiz lehor ta basora blai eginda heldu giñan ajjajaja, hurrengorako Zuriza aldetik jeisten den bidea hartuko dugu, lekzioa ikasia dugula.


FITXA TEKNIKOA:

Anson kokatzeko mapa, "Valle de Anso.Guia de escalada en roca" liburutik hartua (saretik leku askotan ikusi dudanez jartzen dut, ondo kokatzeko). Espolon solitario moduan agertzen da.

Liburua Antonio Garcia Picazorena da, neuk erosia daukat eta oso ondo dago, gomendagarria da, azkeneko bideak falta dira baia oso ondo dago, historioa kontatzen du ta krokis zaharrak izan arren oso onak dira.




Bida Fidel bidearen lerroa, Luichyren krokisa:
  • Nork ekipatua: Luzio Egiguren 2008ean.
  • Nola heldu:Camille eta Tozalera doazen parkingetik, erreka pasa behar da, basoko hitoak jarraituz bidexka jarraitzeko espoloiaren bila. Lehen bolta zorutik ikusten da. 45min.
  • Zailtasuna: 6b+ eta 310m. (6a oblig) C/S2
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria. (behekaldea apurtuta eta goikaldea ezinhobea)
  • Ekipamendua: Oso ekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
  • Jeitsiera: Espeluniachako barrankoko rapelak jarraituz edo oinez, (1h) edo Zurizatik atzetik doan bidea jarraituz (2.5h)

ERREPORTAIA:

Lehen hiru luzeak oso kalitate txarreko arroka dute.

L1 (V+/45m) plakatxo baten hasten da alturaz irabaziz, nitxo batean bilgunea, erosoa.

L2 (V/25m), bilgunetik tximinia jarraituz, beste nitxo baten azpian bilgunera, kontuz arrokarekin, dezente mugitzen dela.

L3 (V/35m) goikalderantza dijoa, espoloiaren bila, lehen tartekoa, arrokaren kalitatea oso txarra baita, arroka handi bat bota nuen lehenengoz nijoanean, babesteko aukera asko, bilgunea goiko feixa txikian egiten da.



L4 (II/20m) trabesia erraza hurrengo diedro azpian kokatzeko.

l5 (6a+/30m) diedrotik gora dijoa, hasiera erraza ondoren goikaldean dagoen sabaitxoa pasatzeko, ondo babestua pausua.

L6 (10m/II) aurrekoarekin enpalmatzeko luzea, lehen luze zailaren azpian uzten digu.



Pared de Ur, Harrimiña, Camille eta Nora hoa ardi galdu hura.


Espolon del Italiano, Karmele, Gutz, diedro veral,  etab,  bideekin, eskumaldean espolon del paso, brisas perfumadas eta directa anso ingurua.


Ezkaurreko zirkua, Esminu eta Estel, eta tontorreraino doan ertzarekin.


Espolon del paso




L7 (6b+/25m) hasiera fisikoa, ondoren eskutako pitzadura zabal eta romo batetik igotzeko, bi bolt, ondoren espoloia aldatzen da goikaldeko bilgunera heltzeko, kantuarekin azken zati hau (6a aprox azken tartea, polita), hori bai pitzaduran hirurak eskegita gelditu giñen, teknikoa eta ondo irakurri beharreko mugimenduak.

Aseguratzen

L8 (V/50m) hurrengo luzea zuhaitz siku baten ezkerraldetik dijoa, pausua bolt bategaz babestua, goikaldean ikusten den espoloi markaturantza bidean. kontuz arrokagaz.



R8ko bilgunera heltzen, goikaldeko espoloiaren azpian.


L9 (6b/25m), sei boltegaz babestuta dagoen diedroa, desplomatua tarte batzuetan, hankak baditu eta oso polita, ikaragarri ona, goikaldeko bilgunea eskegia, eta deserosoa.


Jon ta ni luzea errekuperatzen.



Selfie r8ko bilgunean.


L9 (6b+/35m) + L10 (V+/15m) luze nahiko fisikoa, lehen hiru txapak regleta txiki batzuekin, ondoren plaka eta babaresa bategaz jolasteko, tarteko bilgunea dago (R9), beste bolt bategaz goikaldeko azken bilgunera heltzeko Mikelek enpalmatu zuen.


R8ko bilgune eskegian, atzean Ansoko bailara dugularik.


Sokak batzen.


Tontorrean pozik.


Jeitsiera, bidea bukatzen den ingurutik, eskumatara joaten, Tozaletik datorren hito lerroa hartuz, barrankora eramaten gaute, bertan rapel lerroa dago, bi derrigorrezkoak eta aukerako batzuk, oraindik ura jeisten zen eta barre eta algara batzuk bota genituen, azken argiekin zorua ikutzeko lau ordu luzez luzatu zitzaigun jeitsieragaitik, hurrengorako atzetik goaz Zurizara doan bidea bilatzen siku ez baldin badago ajaja.




Barrankismo apur bat jeitsieran.


Zurizatik Erronkarira, kaltzontzillotan prakak guztiz blai genituen eta, gustora hartu genuen afaria, hurrengo eguna lasai pasa genuen, prisa askorik hartu gabe goizean ta Salvatierra de Escan kirol eskalada egiten.


Miilesker bikote, hurrengoan gehau =)

2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena

2018_09_15-Aguja Alano. Mengual-Picazo bidea (V+/Ae)

SARRERA

Iraileko asteburu ezin hobea zetorren, Anso-Zuriza aldera hurbildu giñan asteburua bertan pasatzeko ta eskalatzeko asmoagaz, lehen egunean Alanos mendilerrora hurbildu giñen, hain ezaguna bihurtu den Mengual-Picazo bidea eskalatzeko asmoagaz Achar de Alanoko lehen orratzera.

Goizetik atara giñen, lasai asko igo giñen eta bideaz eta egunaz asko gozatu genuen.

FITXA TEKNIKOA:

Anson kokatzeko mapa, "Valle de Anso.Guia de escalada en roca" liburutik hartua. Liburua Antonio Garcia Picazorena da, neuk erosia daukat (13€) eta oso ondo dago, gomendagarria da, azkeneko bideak falta dira baia oso ondo dago, historioa kontatzen du ta krokis zaharrak izan arren oso onak dira.



Krokisa:


Katuoinekin blogetik hartutako krokisa, graduarekin bustitzen den bakarra, eskerrikasko mutilak ;)

  • Nork ekipatua: A.García Picazo, eta Jordi Mengual 2005ean.
  • Nola heldu:Tatxerasetik gora doan GRa hartu eta Achar de Alano eta 1ºAgujara doan lepoan hasten da bidea, oso ondo markatuta, gutxigora behera ordu bat.
  • Zailtasuna: 6c? Ae/V+ eta 215m. (v+ oblig gida batzuetan A1 estriboagaz pasatzeko jartzen dute bestetan A0 ondo igarotzen da)
  • Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria, tarte batzuetan oso apurtua (L2+L3 eta amaierako luzeak edo ertzagunea).
  • Ekipamendua: Oso ekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
  • Jeitsiera: Bide normaletik oinez Alano eta 1ºAgujatik jeisten den lepotik.
ERREPORTAIA:

Alanoak Zurizako kanpingetik ikusita, lehen argiekaz.


GR-aren bidea hartzen dugu ta astiro astiro altura hartzen goaz Alanoen bila.


Eskumako orratza Alano eta lehen orratza.


Bien arteko lepora doan bidea jarraituz, bidea bi bloke handien artean hasten da, lehen parabolta ondo ikusten da.


Mikel trastoak jartzen,hasi baino lehen, hormaren orientazioa mendebaldekoa da, eguzkiaz babestuta goiz guztia, egun hotzetarako ez da gomendagarria.

Lehen luzea diedro babaresa batetik hasten da, 35m/V+, babesteko aukera asko dituenea ta paraboltekin baita.


Ondoren III/IV gradu artean mugitzen diren bi luze datoz, nahiko apurtuak eta begetazioagaz, baia bere xarma dutelarik.




Hirugarren luzea bigarrena baino hobeagoa da, parabolt bi daude, bidea ondo jarraitu ahal izateko.


Hirugarren bilgunera heltzen, atzean Alano mendiagaz.


Selfie!!!


Laugarren luzea, Ae moduan kotatuta dago, artificial equipado, Mikelek bistan saiatu zauen baia ez jakon atera, Katuoinekeko mutilek 6c inguruan kotatu dute, plakita fina jajaj


Neu plakan mugimendua usaindu nahiean =(


Harana ta harroka, basatia.


Bostgarren luzea, tximinia diedro enpotratu batean hasten da, hasiera bustita zeukana, pare bat parabolt txapatu ondoren kantu gehiago duen arrakala jarraituz, laja ta ezpata askorekin eskuman aurkitzen den bilgunera heltzeko, bilgune honetan aurpegiaren orientazioa aldatzen da.


Hurrengo luzea trabesian doa, apur bat apurtua ondoren kantu ta jarro asko duen sabaitxo bat igaroz bidearen azken tartera ateratzeko.

Hurrengo bilgunetik tarte apurtutik, gomendagarriagoa zapatilekin.


Itzela eta basatia, ezagutzen ez genuen ingurua ta asko gustatu zitzaiguna.


Azken bilgunea eskumaldean dagoen ertzera pasa aurretik.


Tontorrean.


Mikel pozik.


Lasai-lasai jeisten gara Tatxeraseko parkingera, bertan gauzak batu ta bainutxu bat emateko asmoagaz.


Izerdia kentzeko bainutxu bat, uraren tenperatura goxoagaz.


Eta gastatutako energia berreskuratzeko karbohidrato razio galanta!!!


Ondoren garagardo batzuk Isabatik ta ondoren egunerako pilak kargatzera.


Konklusioa: Pertsonalki asko gustatu zaidan bidea, egia da tarte batzuetan arroka apurtua edo txarra dela, baia beste tarte batzuetan arrokaren kalitatea oso ona da, ez da Anso inguruko bezalakoa, baia ingurua eta duen anbiente eta giroa asko gustatu zitzaigun, aproximazioa oso erosoa eta polita, ondorengo bainutxoarekin egun perfektua bukatuz, oso gomendagarria eta alpinoa.

Hurrengoarte.