Asteburua heldu zen, ta Piriniotako mendietako arrokan eskalatzeko gogoakaz, bariku arrastian batu giñan bost laguneko kuadrilla Erronkariko bailaran, zapatuan Ansoko hormetan ibiltzeko asmoarekin, kordada bat Ezkaurrera joan ziren, ta Mikel, Jon ta ni, Espolon solitarioko Biba Fidel bidea egiteko.
Biba Fidel bidea hiru tartetan banatuta dago, lehen hiru luzeak, arroka oso apurtuta eta nahiko zauztua duena, ondoren beste lau luze, arroka nahiko homogeneoagaz, gradu gehiagorekin, azken aldeko espoloira ateratzeko, beste lau luze, desplomatuagoak, arrokaren kalitatea azken tarte honetan ikaragarria da, pintxuduna, kantu ugarirekin eta disfrutatzekoa, gainera goikaldean giro asko hartzen du bideak. Behekaldeko luze kutre eta apurtuak goikaldean aurkitzen dugun arrokaren kalitateagaitik pena merezi dute.
Egun oso polita, konpañia ezin hobean, jeitsiera barrankotik egin genuen, oraindik ez zegoen guztiz lehor ta basora blai eginda heldu giñan ajjajaja, hurrengorako Zuriza aldetik jeisten den bidea hartuko dugu, lekzioa ikasia dugula.
FITXA TEKNIKOA:
Anson kokatzeko mapa, "Valle de Anso.Guia de escalada en roca" liburutik hartua (saretik leku askotan ikusi dudanez jartzen dut, ondo kokatzeko). Espolon solitario moduan agertzen da.
Liburua Antonio Garcia Picazorena da, neuk erosia daukat eta oso ondo dago, gomendagarria da, azkeneko bideak falta dira baia oso ondo dago, historioa kontatzen du ta krokis zaharrak izan arren oso onak dira.
Bida Fidel bidearen lerroa, Luichyren krokisa:
- Nork ekipatua: Luzio Egiguren 2008ean.
- Nola heldu:Camille eta Tozalera doazen parkingetik, erreka pasa behar da, basoko hitoak jarraituz bidexka jarraitzeko espoloiaren bila. Lehen bolta zorutik ikusten da. 45min.
- Zailtasuna: 6b+ eta 310m. (6a oblig) C/S2
- Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria. (behekaldea apurtuta eta goikaldea ezinhobea)
- Ekipamendua: Oso ekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
- Jeitsiera: Espeluniachako barrankoko rapelak jarraituz edo oinez, (1h) edo Zurizatik atzetik doan bidea jarraituz (2.5h)
ERREPORTAIA:
Lehen hiru luzeak oso kalitate txarreko arroka dute.
L1 (V+/45m) plakatxo baten hasten da alturaz irabaziz, nitxo batean bilgunea, erosoa.
L2 (V/25m), bilgunetik tximinia jarraituz, beste nitxo baten azpian bilgunera, kontuz arrokarekin, dezente mugitzen dela.
L3 (V/35m) goikalderantza dijoa, espoloiaren bila, lehen tartekoa, arrokaren kalitatea oso txarra baita, arroka handi bat bota nuen lehenengoz nijoanean, babesteko aukera asko, bilgunea goiko feixa txikian egiten da.
L4 (II/20m) trabesia erraza hurrengo diedro azpian kokatzeko.
l5 (6a+/30m) diedrotik gora dijoa, hasiera erraza ondoren goikaldean dagoen sabaitxoa pasatzeko, ondo babestua pausua.
L6 (10m/II) aurrekoarekin enpalmatzeko luzea, lehen luze zailaren azpian uzten digu.
Pared de Ur, Harrimiña, Camille eta Nora hoa ardi galdu hura.
Espolon del Italiano, Karmele, Gutz, diedro veral, etab, bideekin, eskumaldean espolon del paso, brisas perfumadas eta directa anso ingurua.
Ezkaurreko zirkua, Esminu eta Estel, eta tontorreraino doan ertzarekin.
Espolon del paso
L7 (6b+/25m) hasiera fisikoa, ondoren eskutako pitzadura zabal eta romo batetik igotzeko, bi bolt, ondoren espoloia aldatzen da goikaldeko bilgunera heltzeko, kantuarekin azken zati hau (6a aprox azken tartea, polita), hori bai pitzaduran hirurak eskegita gelditu giñen, teknikoa eta ondo irakurri beharreko mugimenduak.
Aseguratzen
L8 (V/50m) hurrengo luzea zuhaitz siku baten ezkerraldetik dijoa, pausua bolt bategaz babestua, goikaldean ikusten den espoloi markaturantza bidean. kontuz arrokagaz.
R8ko bilgunera heltzen, goikaldeko espoloiaren azpian.
L9 (6b/25m), sei boltegaz babestuta dagoen diedroa, desplomatua tarte batzuetan, hankak baditu eta oso polita, ikaragarri ona, goikaldeko bilgunea eskegia, eta deserosoa.
Jon ta ni luzea errekuperatzen.
Selfie r8ko bilgunean.
L9 (6b+/35m) + L10 (V+/15m) luze nahiko fisikoa, lehen hiru txapak regleta txiki batzuekin, ondoren plaka eta babaresa bategaz jolasteko, tarteko bilgunea dago (R9), beste bolt bategaz goikaldeko azken bilgunera heltzeko Mikelek enpalmatu zuen.
R8ko bilgune eskegian, atzean Ansoko bailara dugularik.
Sokak batzen.
Tontorrean pozik.
Jeitsiera, bidea bukatzen den ingurutik, eskumatara joaten, Tozaletik datorren hito lerroa hartuz, barrankora eramaten gaute, bertan rapel lerroa dago, bi derrigorrezkoak eta aukerako batzuk, oraindik ura jeisten zen eta barre eta algara batzuk bota genituen, azken argiekin zorua ikutzeko lau ordu luzez luzatu zitzaigun jeitsieragaitik, hurrengorako atzetik goaz Zurizara doan bidea bilatzen siku ez baldin badago ajaja.
Barrankismo apur bat jeitsieran.
Zurizatik Erronkarira, kaltzontzillotan prakak guztiz blai genituen eta, gustora hartu genuen afaria, hurrengo eguna lasai pasa genuen, prisa askorik hartu gabe goizean ta Salvatierra de Escan kirol eskalada egiten.
Miilesker bikote, hurrengoan gehau =)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina