2017(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

2017_04-13-15-Mont-Rebei 2- 0 Geu (Hospitalera bisita)

SARRERA

Mont-Rebeiri buruz berba egitea, eskalatzaileentzako, materia oso sentikor bati buruz berba egitea da. Ikaragarria den “eskalada tenplu” honek, kritika eta polemika batzuk izan arren, garai berri hauetan sortu diren “ekipatzaile” moda eta tendentzia guztiak ekiditu ditu, eta bere hormatzarretan oraindik mantentzen da “old-school” zapore hori.

Mont-Rebein eskalatzea, benetako abentura eskalada, konpromisoa eskatzen duena eta burua firme eta tinko izatera behartzen zaituena. Iñor ez da bertatik zapore txar batekin joango, bide “erraza” izanda ere, hormatik ateratzerakoan irrifar handi batekin egingo dugu. Congost-ak dituen bi horma hauetan “eskalada erraza” esatea ez dator bat, bide errezenetan ere, ondo eskalatzea eskatuko digu eta izerdixka on batekin aterako gara bertatik.

Aspalditik Kataluniara eskalatzera joateko gogo handia geneukala, Mont-Rebei, Terradets, Ager, Bagasses etab. Apirilean eman diren tenperatura altuak zirela eta eta Jonan eta Mikel Taillonetik aurreko asteburuan aurkitako baldintza txarrak zirela eta, aurtengo piolet denboraldi bukatutzat eman genuen, eta furgonetan atera giñan eguzkiaren bila.

Lehen geltokia Barrabesetik, bertan Mont-Rebeiko eskalada gida erosteko (24 euro) eta dena primeran dago, bideen krokisak, rappelak, nola heldu hormara, kotxeko parking lekuak etab, Luis Alfonso (Luichy) argitaratutako eta gomendagarria dena.


jesusalmarza.blogspot.com ataratako argazkia (Diedro gris/Gritos y Susurros bidean aurkitzen dana

PARET ARAGON-MARQUITOS (6a+/280m)

Gauez heldu giñan Viacamp-era, bertan autokarabanentzako dagoen parkingean gaua pasa eta hurrengo goizean Paret-Aragonera hurbildu giñan, pare bat lekutan irakurria geneukan Pilastrako ingurua zela politena eta lehen aldirako pare bat lekutan “Markitos” bidea gomendatzen zutenez bertara hurbildu giñen.

Lehenik eta behin, eta parking egokia aurkitzeko emandako buelta batzuk emanda gero, arnesak jarri eta pistatik jarraitu genuen hormaren tontorrera heldu arte, bertatik beherantz jarraitu hito handi bat aurkitu arte, eta hitoak jarraituz rappel instalazio bat topatu arte.


Lo Glallereko tontorra, Paret de Aragon gainean (1375m).

Rapel batzuk egin da gero (soka fijotik jaitsi giñan) baie instalazioak prest daude, Paret Aragoneko behealdeko “feixa”-ra hurbidu giñan. 

Lehen luzeak politak, apurka ikusi genuen Mont-Rebeiren fama hori zergatik den, fino-fino eskalatzea eskatzen duten "V" graduko plakak, marraz beterikoak eta babesteko zailtasunekin, aukera izan ezkero, hobe zerbaitekin babestea, ze apur bat gorago aukerarik ez izatearekin aurki gaitezke.


Paret de Catalunya ikaragarria, biger bertara goaz. Oraindik ez genuen gainean etorri behar zitzaiguna.




Paret de Catalunya behin bidetik atera eta gero.


























 Selfie tontorrean



Eguneko izerdia kentzeko, Viacampen dagoen mangeratxoarekin dutxa "Checa" bat ematen.



Afari ona prestatu, makarroi baldekada ona jan genuen, garagardo batzuekin, laranjak, txokolate, betekada on batekin joan ginan lo zakura.

PARET CATALUNYA_ISTRIPUA

Aurreko egunean ikusitako gradu/esposizioa eta eskalada estiloa ikusita, Ager-era hurbildu ginen, bertan "Paraisos Fiscales" bidea eskalatzeko, Mont-Rebei baino konpromiso gutxiagokoa, (220m/6b) nahiko erakargarria eta ondoan eskalada deportiboko eskola bat duena.


Goiz esnatu, ondo gosaldu, eta hemen hasi zen akatsen jarraipena. Terradets-Bagasess hormaren ondotik pasa ginan eta bertan eskalada errazagoa dela jakinda ez ginan konturatu. Ager-ren galdetu genuen eskalada hormaren kokapena eta beraien intentzio onenarekin "Paret de Catalunyara" bidali ziguten.

Bidean ginela, eskalatu nahi genuen horma ingurua ikusi genuen baina hainbeste kotxe eskalatzaileekin beste bidetik zihoazenez haiei jarraitu eta azkenean Mont-Rebeiko Paret de Catalunyara heldu giñan.Gradu oso altua ez zuen bide bat nahi genuenez, gradua ikusi eta bidearen izena emango ez dudan arren, baten bat animatzen bada bertara ez heltzeko ta guri gertatutako ez izateko.

Bidearen itxura behealdetik txarra bazen ere, R0-ra heldu ginen, bidexka bilatu nahian pare bat alditan galdu ta gero. Bide "guarrilloak" eskalatzeko arazo gutxi izan arren, hasieratik honetan ez sartzeko argi ikusi nuen, hala ere sokak lotu ta gorantza hasi nintzan.

Metroak irabazten nioan bitartean, pare bat friend sartu nituen, blokeko pausu batera heldu arte, beste friend batekin babestu nuen.Pausua ez zen bape zaila, baina arrokaren kalitatea oso txarra zen, dena apurtuta zegoen, begetazio ugariarekin eta golpe txar batekin bukatuko nuenaren sentsazioa neukan, Mikeli oihu bat bota nion, 10-12 metro goragotik.

Itxura onena zuen bloke handi bateri, arrokatik ateratzen zen "adar" batean eraztun bat jarri eta bidea desmuntatuko nuela, eta eranstunetik deskolgatzeko.Camalotak errekuperatu eta berarekin berbaz nioan bitartean eranstuna eta blokea nire gainera jausi ziren, Mikelen gainetik jauziz eta momentu batean gertatu zena, luzeegia iruditu zitzaidana.

Zoruraino erori nintzen, arrokak eskumuturra puskatu zidatela zirudien, klabikula guztia odolarekin eta gorputz guztitik mina sentitzen nuen. Harria zorura erortzean Mikeli saihetsetan eman zion eta kolpeaz "zuri" gelditu zen minutu batzuk.

Gure bidetik gertu zeunden eskalatzaileak helikoptero bat edo erreskate bat eskatzeko esaten ziguten, egia esan gutxi lagundu ziguten, beraien lehen bilgunean zeuden, eta jaitsi beharrean laguntzeko erreskatea eskatzeko agobiatu ziguten. Kanpokoa izan arren, alderantziko egoera balitz, bertatik jaitsi eta haiei laguntza guztia emango nien, nire eskumuturrarekin sokak jasotzea lan zaila eta mingarria izan zen, kotxera buelta, ahal genuen heinean pedrereratik behera.

Kotxera heldu, zauriak garbitu eta Aquariusi trago onak eman genizkion, mina denbora aurrera joan ahala handiago, adrenalina jaisten zihoan eta Agerrera doan pista hartu genuen hemendik Balaguerrera joateko, anbulatoriora, hemen mediku oso majo batzuk zauriak sendatu zizkiguten eta nire eskumuturraren egoera ikusita, Lleidako ospitalera bidali zidaten, erradiografia batzuk egiteko, badaezpada.

Argazki hau Balaguer-rreko anbulatoriotik ateratzean da

GPS-an helbidea jarri eta gero, eta gure abizenak idazteko arazo batzuk izan eta gero (katalana eta euskararen arteko distantzia), BOX-era sartu ziguten, eta bi ordu eta gero, bertatik atara giñan, besoa kabestrilloan, eta kriston gosearekin arrastiko 7rak ziren eta gosaritik ezer jan gabe geunden.


Huescara bidea hartu genuen, medikuaren hitzetan "Gure eskalada oporrak bukatuak zeuden", Barbastrotik gertu, atseden-leku batean afaria prestatu eta afaria eta gero Mikelek Murillo de Gallegorarte gidatu zuen hurrengo egunean etxera heltzeko distantzia laburragoa izateko.


Sokaren egoera, harria gainean erori eta gero.

KONKLUSIOAK:
  • Lekua ikaragarri polita, arrokaren kalitatea eta konpromisoa, berriz itzultzekoa, eta askotan gainera
  • Gida erosi gabe, lehen egunean ez genuela ondo aurkituko lekua nahiko argi daukat, webgunean begiratu genuenean nahiko erraza ematen zuen baina bertan egonda, TELA!!!
  • Lehen istripu aipagarria eskalatzen, non eta Mont-Rebein, pozik arin errreakzionatu genuelako eta hurrengoetarako ondo etorri ahal zaigulako esperientzia hau.
  • Bidea hasieratik argi ikusten ez bagenuen ere, bertan sartu eta gertatu zitzaiguna ez da ezer izan gertatu ahal zitzaigunarekin.
  • Mont-Rebei, ikaragarria, oso gomendagarria eta lehenengo bidaia izan da, orain aproximazioak eta holakoak jakinda bueltatzeko aukera oso ona.
  • Ondo aukeratu behar dira orientazioak, lehen egunean Paret de Aragon eta ia ia hasieratik eguzkia eman zigun, Catalunyakoan ordea gerizpetan zegoen.
Medikuaren partea: 

  • Egun batzuk besoarekin geldi, eta ondoren Donostian erresonantzia magnetikoa eta ea ze egoeretan aurkitzen diren eskafoidesa eta tendoiak. Medikamentuak, Pancetamol eta garagardo batzuk, pisu apur bat irabazteko ;)

HURRENGOARTE!!!!

2017(e)ko apirilaren 21(a), ostirala

2016_07_02/03-Aneto (3.404m) Estasen-Petit Black korredorea (PD+/250m) (BIDEOA)

Uztaileko lehen asteburua, irteera bat egiteko irrikatzen eta barikuan, arrastiko lauretan Gasteizen gaude Julen, Iban ta neu, Mikel batu eta Benasqueko bidea hartzen dugu, bertan lo egiteko. Plana, oraindik zabalik bazegoen “Refugio Pescadores-era” igotzeko pista, bertararte furgonetarekin, eta hurrengo goizean Aneto igo eta tontorrean lo egitea, eta hurrengo egunean jeitsi eta Vallibierna edo Araguelles mendiak igotzea.

Bidea uste genuena baino luzeago egin zitzaigun, furgoarekin arazo batzuk izan bait genituen, Benasquen lo egin eta hurrengo egunean, zapatuan Coronaseko goiko ibonaren ondoan egin genuen lo, bertan zegoen vivac leku batean, hurrengo egunean goizetik esnatu eta Estasen korredorea igo genuen, Petit Black irteratik, arazo barik, goizetik tontorrera heltzeko, eta hemetik Coronasera jeitsi eta Benasquera. Parkingean bazkari on bat ta buelta.

HEMEN IBANEK EGINDAKO BIDEOA
 EGUN HORIETAKOA, POLITA BENETAN!



Petit black korredorea, Estasen korredorearen irteera bat da, korredorearen azken partean, eskumatan gelditan dana, oso enkajonatuta dagoena, eta zabalera txikikoa, hiru metro inguruko zabalera izango du, 3300 metrotako altueran egoteak, eta bere ipar orientazioak eguzkiak egunean zehar ia ez diola ematen aseguratzen digu.

Petit Black korredoreak, sasoaiaren arabera, elur pakete handia izan dezake, edo mixtoan egin beharreko irteera, aseguratzeko zaila dena, bloke apurtu asko baititu, eta arrokaren kalitate oso txarra, korredorearen irteeran, bloke handi bat dago bilgunea bertan egiteko.



Goiko ibonean Vivac-a egin genuen, gau berezia izan zen =)


Espero gustatu izana!

2017(e)ko apirilaren 11(a), asteartea

2017_04_09-Erlaitz II (4b/80m) Muganixera (Aiako harriak)

Oiartzunaldean benetan leku bitxia dugu hemen. Begiratzen zaion lekutik begiratuta, mendi honek perfil berezia erakusten du. Hiru gailur biltzen dira hemen: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Aiako Harrian granitoan eskalatzeko aukera dago. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu. Tontor horietako koloreak eta azalak atentzioa deitzen dute.
 Mendebalde aldean bia klasiko eta berriak aurkituko ditugu. Duela gutxi bia berrik ireki dira eta oraindik ekipatzen ari dira. Aiako Harriko biak gutxitan eskalatzen dira, askotan harri suelto baitago eta aseguramentua prekarioa baita. Hala ere, biaren bat eskalatu eta mendi buelta bat ematea merezi du, ingurua ederra baita.
(Info gipuzkoaeskalatzen.blogspot)

NOLA IRITSI:
Oiartzunen Irunea doan GI-2134 karretera hartuko dugu. Gurutze auzoa iritsi baino lehenago “Castillo del ingles” norabidea hartuko dugu (GI-3454). Hirugarren kilometroa eta gero lepo zabal handi batera iritsiko gara. Hemendik Oiartzun alde batean eta Bidasoa harana bestean ikusiko dugu. Hemetik  jarraitu karretera Elurretxeko parkina topatu arte, aldapa bukaeran, 6. kilometroan

FITXA TEKNIKOA:



Muganix hurbilketa: (Info gipuzkoaeskalatzen.blogspot)

Elurretxetik aterata, hartu bide normala, bunkerra baino lehen eta basoko zabaldi batean, aldapa lasaitzen denean, bide nagusia utzi eta eskubialdera jo. Arretaz eta intuizio handiz, zeharkatuko dugu malkar desoroso eta aldapatsu bat, Muganixeko pareta bertikalaren azpitik pasako gara eta eskubialdean sumatzen da belardira jeisten den ertza.
20´tara eta logika pixka batekin A sektorearen seguruak aurkituko ditugu. Ertzaren beste aldean B eta C sektoreak kokatzen dira

  • L1 (25 m, 11 seguros, 4b): Primeros metros comunes con la Erlaitz I. Luego, en el quinto seguro, se desvía a la derecha. Largo muy parecido a su vecino.
  • L2 (25 m, 4 seguros, 4a): Placa tumbada de roca compacta. Reunión común con su vecina Erlaitz I.
  • L3 (30 m, 3 seguros, 3b): Largo común con la Erlaitz I.
Materiala: 8 edo 11 zinta, luzeren bat enpalmatu nahi baldin bada, horretaz gain, bilguneetarako materiala. Friend eta fisureroak ez dira beharrezkoak, dena txapatuta eta oso ondo gainera.
Arroka mota: Granito zaharra, itsasgarritasun handikoa. Arroka oso zendoa baina blokeren batekin erne ibili behar dena.
Orientazioa: Mendebaldea
Bidea egiteko denbora: 45minutu.

ERREPORTAIA:
Domekako berotik ihes egin nahiean azken orduan Elurretxeko parkingeara hurbiltzen gara, bide erraz, polit eta inguru bikainean dagoena eskalatzeko

Basoan zehar, tontorretara doan bidea hartu beharrean, eskumara doan bidea jarraitu eta bunker batera heldu bezain pronto, ezkerretara ateratzen den zuhaizka batetik igo. Bunkerraren inguran, eta bertan dagoen kartel orientagarria jarraitu behar dugu.



Espoloiaren ingurura heldu arte, hemen espoloira doan bidea jarraitu, behin goikaldean egonda, oso azkar ikusten dira txapak.



L1: Lehen luzea, 25 metrotako luzea, oso ondo txapatuta eta bilgune eroso batekin, kate bat dauka bilguneak jada, hauxe erabili beharrean bigarren luzearekin enpalmatzen dugu.



L2: Bigarren bilgunea, rapelatzeko prestatuta dago, eta horretaz aparte beste bi parabolt dituena, errepisa oso eroso batean, eta inguru ezin hobean.



L3: Azken luzea, trantzisioko luze bat, pare bat txapa dituena tarte zailenean, gomendagarria zinta luzeak erabiltzea, soken marruskadura ekiditeko.



Bidea tontorrean bukatzen da, eta Muganixetik Elurretxera jeisten den bidea jarraituz 20 minututan kotxera helduko gara, bide erraza, eskalatzen ez duen jendearekin joateko eta arin egiten dena, ez da eskalada onena baina lekuaren edertasuna bisita bat merezi du.



Pottoka



Jeitiseran basoa zeharkatzen.



Eguzkiaren azken izpiekin



Hemen Iban Donostialdera etorri zeneko bisitaren bideoa, espero gustatzea ;)



Eta erreportaia HEMEN KLIKATUZ!!!

2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

2017_03_23-Peña Telera Elena (D/250m) (Saiakera)

Egun libre batzuk hartu genituen lanean eta martxoako elurra zetorrela ikusita Valle de Tenara joan giñen, nola ez Peña Telerara, bertatik zerbait egiteko asmoarekin. Hasierako plana pare bat korridore eta izotz kaskaada batzuk egitea zen eta azken egunean arrokara eskalatzera joatea. Baina eguraldia zela eta apurka planak aldatu izan behar genituen, eta Pirinio aldean egin beharreko planak Riglos, Nafarroa eta Etxaurin bukatu ziren, hala ere egun oso polit batzuk konpañia ezin hobean.

Peña Telera Pirinioetan izotz korridoreak eta izotz eskalada luzeak egiteko dauden tokirik famatuenetarikoa da, horretaz aparte gehitu behar diogu lekua zoragarri polita dela. Ipar aurpegi honen zabalera handian aurkitu ahal ditugun korridore askoren artean, aipagarrienetarikoak, Gran Diagonal (AD/600m), Maria Jose Aller (550m/D+), Maribel (D+/MD-_400m), Chez Lulu (MD+/650m) eta “Senda de los cuervos” (MD+/750m) dira.

NOLA HELDU:
Panticosara heltzeko, beharrezkoa da Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemendik Biescaserako norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136 errepidea jarraituz Bubaleko urtegiaren parean goazenean, ezkerretarantz ateratzen den bide gurutze bat jarraitu behar dugu, 3 kilometro inguru pasa eta gero Piedrafita de Jacara heltzeko.

KORRIDOREAREN BASERA HURBILKETA:
Ibilbide errazena Piedrafita de Jacako herritik gora doan errepidea jarraitzea da, Lacuniachako parkingera heldu arte, hemen kotxea utziz (1.380m) , izan ere pistatik gora kotxearekin joatea ez dago baimenduta, eta pistatik gora antzinara doan bidea hartzea. Oso ondo markatuta dago, eta ez dauka galbiderik.

Pistatik ateratzeko marka asko aurkituko ditugu, bidea laburtzeko, eta horrela pistak ematen dituen kurba handiak laburtzeko, ibilbidearen erdian Refugio Telera edo Las Planaseko aterpea aurkituko dugu. Bidea aurrerantz jarraitzen dugu informazio kartel txiki bat aurkitu arte, gezi batekin seinalatuz ibilbidea antzinara.

Hau jarraituz antziraren ondotik pasa eta gorantza segi bide normaletik, erdi bidean dagoen lautada batera heldu arte, zirko bat dago, Watade, Espolon de los Navarros, Elena eta Telerako normala bertan aurkitzen direlarik. Korridorearen hasiera 2.200 bat metroko altueran egongo da eta kotxetik 2/2.5 ordu inguru eramango gaitu bertara heltzea.

FITXA TEKNIKOA:

  • Lehen igoera: A.M.Fonseca, J.Sánchez y S. López (1982ko ekaina)
  • Zailtasuna: D/250 metro/75º/IV+.
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 1400 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 250 metro.
  • Ibilbidea: Piedrahita de Jaca-Lacuniacha-Pista-Korredoreetara doan bidexka-Elena korridorea-Bide normala jeitsi-Aintzir-Piedrahita de Jaca.
  • Iraupena: 7/8 ordu ekintza guztia (2 ordu korredorean, dagoen jendearen arabera gehiago edo gutxiago). Korridorera hurbilketa, bi ordu inguru dira.

Korridore honen zailtasun handienak L1 eta L3an daude, bi murito, baldintzen araaberakoak zailagoak edo errazagoak, baina ondo egiten direnak, lehenegoa korridorearen hasieran, tximinia enkajonatu batetik eta bestea resalte labur bat ondo txapatuta dagoena, beste luzeak malda suabea daukate eta aurrekoen arteko trantsizioa da, jeitsiera arina eta erraza bide normaletik.


(Maniobras de escapismo, blogetik hartutako reseña)

ERREPORTAIA:

04:30_ Ref.Teleran esnatzen gara, logelatik isilka atera eta sukaldera jaisten gara gosaltzera.



05:30_Lacuniachako parkingetik ateratzen gara erritmo lasaian, hotza egiten du eta elurra jarraitzen du, haize bortitzarekin.


 08:00_Lautadatxoan geldialdi bat, te beroa hartzen dugu, arnesa jarri eta materiala banatzen dugu. Leku honetan motxilak utzi genituen, ondoren jeitsieran berriz hartzeko.

Elena ezkerraldean, "Espolon de los Navarros" estetikoa eta hain kodiziatua den Watade kaskada, gaurkoan ere formatu gabe zegoen jajaj.



Korredorera heltzen, trintxera zabaltzen denbora asko pasa genuen, elurra ez zegoen bertatik ibiltzeko moduan, hala ere R0ra heldu giñan, elur purga asko eta izotzik ez, penakin baina buelta eman genuen, nahiago beste baterako ustea, baldintza txarrretan ematea baino.





Jon Ander eta ni lehen luzean zer egingo genuen erabakitzen, beste biek nahiko argi zeukaten ez zela eguna eta ez zituela inongo baldintzik.


Beherako bidean, eguraldiak apur bat zabaldu zen eta bista polit batzukin konpentsatu zigun.



Corona del Mallo Piedrafitako antziratik ikusita, eskumaldean Peña Telera.



Lacuniachara jeisten, eguna apurka zabaldu zen, baina tanta hotza zegoenez, arratsalde partean berriro ere itzuli ziren elurrak eta ostiraleko goizean ere horrela jarraitu zuen.



Behin dutxatu ta gero, aterpeak daukan "sukalde" librean kubatar erara jarritako arroz goxo bat jan genuen.



Arrautz frijituak egiteko daukadan artea erakusten, 6tik 6rak apurtu gabe jaja, manitas!!!


Sallent de Gallegon garagardo batzuk hartzen lasai asko!



Hurrengo egunean Riglos aldera joan giñan zerbait egiteko asmoarekin, Piedrafitan euria ari zen atera giñenean bidean eta Murillo de Gallegora iristean nahiko bustita ikusten ziren hormak, kafetxo bat hartu genuen lasai-lasai eguzki izpiak Rigloseko hormak lehortzen zituzten bitartean, azkenean zerbait egitea lortu genuen.

Espolon Adamelo (6a/200m) Riglos ERREPORTAIA HEMEN

Espero gustatu izana ;)

2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

2017_03_25-Roncalia, ipar eskia (Nafarroa)

Astean zehar egun libre batzuk hartu genituen eta Piriniotan pasatzeko gogo handiz jeitsi giñan Valle de Tenara, oporrak lagunak eta gauza serioren bat egiteko gogoak, eguraldia zela eta bertan behera gelditu ziren.

Lehenengo egunean, Peña Telerako Elenara heltzeko egindako trintxera eta gero, eta bertatik jeisten ziren purgak ikusita arineketan bueltau giñan Piedrafitako aterpera.

Eguraldia ez zetorren lagungarri eta zortea probatu genuen Riglos/Rueba aldean, bertara bidean tantatxoren bat, baina sikatzeko denbora apur bat egin da gero Adameloko espoloia egitea lortu genuen, pare bat putzutan eskua sartu ta gero hori bai. Hemen erreportaia!

Bertatik Jacara itzuli giñen, hurrengo eguna, zapatua erabat txarra izan behar zuelako, dutxatu eta Jaca aldean afaldu genuen lasai asko, tragotxo batzuk botatzeko denbora ere izan genuen, Jacako "hirigunea" zuriz jantzita jartzen zen bitartean.

Zapatuan gauza gutxi egiteko aukera zegoenez, rokodromoan eman zizkidaten doako ticket batzuk nituenez lau pertsonantzako, Roncaliak, Izabako portuan dituen ipar eski/Esqui de fondo pistetara hurbildu giñen, modalitate honekin lehen kontaktu bat izateko asmoarekin eta gainera dohan izanda askoz hobe.

ERREPORTAIA:

Eski eskolatik atera bezain laster, haize asko eta elurra denbora guztian, baina hala ere gustora ibili giñan.


Hasieran haur pistatik tanteo buelta bat eman genuen eta ondoren basotik zijoan batetik joan giñan.


Lautada txiki bat igarotzen, elur asko erori berri zegoen, baina batek oinatsa zabaltzean besteak ondo pasatzen giñan.


Ziortza, aldapa bat igotzen, zeharkaldi guztian zehar ia ez genuen jenderik aurkitu.


Niggas in da snow, uste genuena baino hobeto eman zitzaigun fondoko eskia jajaja


Hemen bideo labur bat izandako jausiekin, batzuk zorutik ibili ziren gehio zutik baino ;)



Roncaliako artzarekin


Eskiak eta bastoiak itzuli eta tabernara joan giñan, bertan dagoen mahai "libreetan" bazkaltzera, beti ere bertako edaria konsumitu ezkero, gazta erdia eta espetec bat jan da gero, Izabarako bidea hartu genuen.

Jonanek bazekienez holako egunen bat izango genuela, raketak ekarri zituen eta partidutxo bat bota genuen herriko frontoian, baita barnekaldean duen rokodromoan bloke pike arin bat.

Hemendik Linzako aterpera hurbildu giñen bertan lo egiteko, afaria prestatu baino lehen partxisera partida bat, eta zapatuan izan zen eguraldi txarrak alde batera utzita, eguna libratu genuen.



Hurrengo egunean esnatu eta Etxaurirako bidea hartu genuen, Linzan euria ari baitzuen.