2018(e)ko apirilaren 4(a), asteazkena

2018_02_08-11-Ecrins, izotz eskalada, zero azpitik egun batzuk

SARRERA:

Bi jai egun nituen ta Mikelek bebai, hainbatera joateko, Ecrinsetan eguraldi ona ta izotz kaskada baldintza ezin hobeak, Piriniotatik ordea, elurra euria ta elur asko edozer gauza egiteko, laster has izan bueltaka Alpeetara bueltatzeko ideia, Alikanteko bala ere hor geneukan ta azken momenturarte ez genuen erabaki, azkenean asteazkenean A8a hartu genuen frantzia guztia igarotzeko intentzioagaz, Toulousse inguruan elur makinen atzetik ibili ta gero kosta urdinerantza igo heinean eguraldia hobetuz joan zan, goizeko 7tan kafetxo bat hartzen geunden Embrun ondoko herritxo batean.

Aurretik lau egun, gogo asko ta motibazioa topera. 
Lehen egunean bidaiaz kantsatuta geundela aprobetxatuz

Sombre Heros (100m-II/5) famatua egin genuen.




Ondoren Easy Rider (70m-II/3) arina ta polita egin genuen.



Hortik Ceillacken hartu genuen gitera joan giñen, dutxatu, afaldu ta ogera.
Hurrengo egunean -15º-rekin esnatu giñen, eta Ceillac-eko kaskada famatuena egin genuen.
Les formes du chaos (300m-III/4), ederra benetan.





Ceillac-etik alde egin ta Argentiere ingurura joan giñen, bertako haranetan zerbait iteko asmoekin.
Fresnieresen Fracastorus (200m-III/3+) egitera joan giñen baina baldintza txarretan zegoen, kotxera joan ta Fournelera joan giñen, Hirosima sektorean baldintzak bilatu nahien, baia ezta.




Bazkaldu arin batean eta Argentiere-La Besse herriko kanpoaldean dagoen izotzdromoan (hielodromo) pege batzuk eman genizkion, nahiko fin zegoen eta goikaldeko zuhaitzean bilgunea montata, top-ropean ibili giñen, abalakovak egiten ibili giñen eta eguzkia joan zan heinean gauzak batu ta alde egin genuen.





Hurrengo eguna, domeka, goizeko 4tan esnatu ta gauzak batu ondoren lehen eguzki izpiekin Ceillac-eko Holiday on ice famatua egin genuen, Y gauche ramala, (250m-II/3+), goizeko 8tan parkingean bueltan giñan, gosaldu ta etxerantza bueltatzeko bidea hartu genuen.





Eta gehien kostatzen dana, etxera buelta luzea...baia irribarrearekin aurpegian.

Denbora ateratzen dodanean joango naz erreportaiak zintzilikatzen.

iruzkinik ez: