2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

2015_04_29-Jannu Arista 6a/80m (Leitzaran)

Beste egunean Iñaki Zuzaren bloga ikusten arista honen berri izan nuen, oso gertu gelditzen dena Donostitik eta interesgarria eta ezberdina iruditu jatan. Iñaki Zuzaren bloga hemen.
Iristeko mapa eta ertzaren krokisa blog horretatik hartuta dago.

Arista-ertz honetara iristeko, Andoainetik Leizaranera doan bidea hartu behar dugu Otitako parking-era heldu arte, bertan Leitzako bidea hartu eta Adarra-Mandoegi jartzen duen kartelean ezkerretara joan behar dugu norabide horretan, PR bidea hartuta, 10 minutu inguru igaro eta gero, eskumatara arista ikusiko dugu.


Eskalada bide alpino eta deportiboaren arteko nahasketa interesgarri bat da, lau luze ditu eta ekipatuta dagoen arren, friend, fisurero eta bilguneak egiteko materiala eraman beharko dugu. Bidea polita da, arroka ona eta gradua ondo finkatuta dago. Lau luezetan banatuta dago.



Materiala:
  • 10 mm-ko paraboltez ekipatua
  • 7 zinta
  • Aseguratzeko materiala
  • Baga handi bat azken bilgunerako, ez baitago bigunerik.
  • Aukerazkoa, 2 friend txiki eta fisurero pare bat.
ERTZAREN DESKRIPZIOA:
(Informazioa Iñaki Zuzaren blogetik atarata)
1.go luzea (7 seguru) 20m 
Lehenengo luzea bertikala, bigarren txapan dauka pausutxu bat, hau pasa ondoran elduleku onetatik zoaz 6. segururaino, paretak atzerantz tiratzen du. Plataforma batera iristean eskuinerantz apur bat jo eta gora egitean azken segurua eta bilgunea ikusiko dituzu. Aukeran bertatik laguna aseguratu ondoren, urrengo plataforman montatzen da bilgune aurreratua.1.go luzea (7 seguru) 20m 
Lehenengo luzea bertikala, bigarren txapan dauka pausutxu bat, hau pasa ondoran elduleku onetatik zoaz 6. segururaino, paretak atzerantz tiratzen du. Plataforma batera iristean eskuinerantz apur bat jo eta gora egitean azken segurua eta bilgunea ikusiko dituzu. Aukeran bertatik laguna aseguratu ondoren, urrengo plataforman montatzen da bilgune aurreratua.

2. luzea (6 seguru) 20m 
Lehenengo diedrotxoa igo ondoren (irteerak ez du elduleku oso onik), hertzaren oinarrira eltzen zara, bertan apur bat eskuinera egin eta pinu txiki baten eskuinetik gora egin, 3. segurua txapatu ondoren ezkerretarantz jo. Pixkabat igo eta 4. segurua txapatu ondoren bloke batzuetatik gorantza jo (kontuz bloke hauekin, ahulak dirudite). Desplome baten oinarrira iristean 5. txapa da. Desplometxo hau igo (luzeko pausua), irteeran erromoak, pixkabat aurrerago segurua. Hertzaren gainkaldera iristen zara, bertan bilgunea dago mailoi batekin, bertatik laguna aseguratu eta ondoren mailoia erabiliaz mozketarantz jeitsi. Mozketan plataformatxo bat dago bilgunea eratzeko. Nahi izan ezkero, friend txiki pare batekin, fisuratxoan bilgune aurreratua monta liteke.

3. luzea: (5 seguru) 25m 
Denetan luzerik etzanena. Lehenengo segurua txapatu ondoren, lehenengo hormatxotik irteteko txilar landare handi bat dago oztopatzen. Kontuz, lehenengo horman dagoen blokearekin. Urrengo lasaigunean eskuinerantz jo, seguruak ikusten diren gunerantz eta desplometxo txiki bat igaro, helduleku bereziak dituen hertzan gora. Ertzetik gora egin txilar tartetik urrengo segurua txapatu ondoren, bide errazetik hertzaren gainalderaino iritsi. Bertan eskuinaldean 3. bilgunea dago. Sokak asko rozatzen du, laguna biltzeko orduan.

4. luzea: (6 seguru) 18m  
Azken zatia, hertzetik beharrean hertzaren eskuinaldeko hormatik gora igoko gara. Hasieran eskuinerantz trabesia eta amaierantz gorantz eginez. Bideko luzerik gogorrena.
Azken bilgunerako, baga handi bat eraman, gainaldean dagoen bloke baten inguruan bilgunea eratzeko.

Jeitxiera: 
Amaieratik 3. bilgunerantz oinez jeitsi eta bertan dagoen urkitik rapel bidez jeitsi. 60 metroko sokaz, bigarren luzearen aldameneraino jeisten zara. Kanal hau oinez jeitsi eta oinez lehenengo bilgunearen ondoan dagoen haritzeraino, bertan bigarren rapela montatuaz.

ERREPORTAIA:

Otitatik gora jarraitu beharreko bidea, argazkia igotakoari.


PR marka ikusterakoan, eskumatara jo behar dugu aristaren basera heltzeko.


Ertzaren hasiera



Lehen luzea, polita, hasiera fisurero baten bitartez babestu genuen, V+-eko plaka polit bat goikaldean apur bat etzaten dena, erdialdean helduleku gutxi daude, baina bilatu ezkero arazo gabekoa.

Lehen bilgunea, bertan malloi bat utzi genuen rapela egin ahal izateko


Luze honetan begetazio asko dago, eta arroka apur bat bustia aurkitu genuen, izan ere, itzaletan dago parte asko eta goroldio asko dago arrokan.


Lehen bilgunean ataratako argazkia


Bigarren bilguneko pareta erdian aurkitutako repisa batetik Landerreri ateratako argazkia, bera lehen bigunetik aseguratzen duen bitartean.


Bigarren bilgunea, malloia bertan zegoen. Hemen aukera dago metro batzuk jarraitzeko eta bilgunea apur bat aurreratzeko, baina geuk hemen egin genuen, izan ere, hurrengo txapan gerizpea zegoen, eta eguzkiaren beroa beti ezkertzen da.

BIgarren luze hau oso polita iruditu zitzaidan, sabaitxo bat duena, eta helduleku onak, azken metroak aristatik oso politak dira. V+ gradua emango nioke.

Lander bilgunera iristen


Lander bigarren bilgunean, jeitsiera txiki bat dauka, lau metro ingurukoa, baina oso bustia, zinta eta fisurero baten bitartez babestu genuen badazpada.


Neu hirugarren luzean Landerreri ateratako argazkia, apurka altuera irabazten goaz.



Jannu ertza, hirugarren luzea ere oso polita eta erraza, IV+ ingurukoa, aseguratzeko txapa egokiekin eta beraien artean oso ondo kokatuta daudenak.


Laugarren luzea, ertzetik apur bat ihes egiten du,eta eskumatara dago, trabesia horizontal bat egiten du, eta gero pitzadura batetik gora dijoa, 18 metro ingurukoa, 6a graduaziokoa. Helduleku onak ditu eta oso polita da, goikaldean bilgunea egiteko, zinta handi bat eraman (150 zm ingurukoa), friend edo fisureroren bat sartzeko ere pitzaduraren bat dago goikaldean bilgunea ondo triangulatzeko.

Goikaldetik ateratako panoramika


Jeitsiera oinez egin daiteke edo rapel bidez, 15 minutuko jeitsiera R0-raino.
Egun polita, eguraldi ona eta konpainia hobeagoa, oso pozik bueltatu giñen etxera.

2015(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

2015_04_07-Anbotoko ertza Santa Barbaratik hasita

Asteartean, Piriniotan kuadrizepsetan hartu genuen gehi karga kendu eta gero, eta eguraldi ona egingo zuela aprobetzatuz, 9tan gelditzen naiz Ibanekin Bilbondoko parking-ean Durangalde aldera joateko. Ideia finko gabe, badazpada katu oinak eta soka sartu genuen kotxean, baia buruan Anbotoko bigarren ertz zatia egiteko ideia nagusitzen zen.

Horrela, Urkiolara iristean, soka eta trasto guztiak kotxean utzi eta ziztu bizian atera giñen Urkiolamenditik gora altura irabazteko, eta ahalik eta arinen Asuntzera heltzeko. Eguna ona zetorren eta guztiz aprobetzatu nahi genuen.

  • Ibilbidea: Urkiola-Urkiolamendi-Asuntze-Santa Barbarako lepoa-Kurtzebarri-Elgoin-Saitzen punta-Anboto-Zabalandi-Asuntze-Pol Pol-Urkiola
  • Desnibela: 870 metro, bai positiboan bai negatiboan.
  • Ura: Urkiolan eta Pol Poleko iturrian.
  • Denbora: 2:20 igoera eta 1:30 jeitsiera
  • Zailtasuna: Ibilbidea ertzetik dihardu eta pasu tekniko batzuk ditu, baina ertzak eta holakoak egiteko ohituta dagoen pertsona batentzat arazo gabekoa. Hala ere ertzetik joan nahi ez izanez gero, irteera asko ditu.


 photo Croquis anboto_zpsqu2zturk.jpg

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik.

Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik.

ERREPORTAIA:

Urkiolamendiko tontorratik Alluitzeko tontorrari begirada bat botatzen diogu

 photo 1_zpsgjyqgjto.jpg

Santa Barbarako lepoan

 photo 2_zpsshyuud5q.jpg

Urkiolako santutegia eta Urkiolamendiko igoerako aldapa eta Pol Polera jeisteko aldapa

 photo 3_zpsatxtdvbq.jpg

Kurutzetara heltzear pausu oso errazak (II)

 photo 4_zps63x2qprs.jpg

Altuera irabazita atzera begirada bat

 photo 5_zpsdn7f9mjp.jpg

Azken metroak

 photo 6_zpsbfpqy7hk.jpg

 photo 7_zpskrmlmssx.jpg

Kurutzetako tontorrean, 1214 metro, eta aurretik egiteko daukaguna

 photo 8_zpswxt1nlig.jpg

Mugarra, Untxilatz, Alluitz eta Santa Barbarako lepoa

 photo 9_zpsrcwsx6yl.jpg

Elgoinera bidean, pausu errazak baia aereoak

 photo 10_zpskdkkhdto.jpg

 photo 11_zpsnwq33dvr.jpg

Elgoineko tontorreko buzoia, 1245 metro

 photo 12_zpsg3q6a4hm.jpg

Anbotoko ertza, Axpe aldera bista ikaragarriak

 photo 13_zpssifdmfr1.jpg

 photo 15_zpsewvnewzw.jpg

Apurka-apurka ibilbidearen amaierara heltzen, baia aurretik Anbotora iritsi baino lehenagoko beste tontortxo bat falta zaigu.

 photo 14_zpseyqhyxdd.jpg

 photo 16_zpsogsa5lad.jpg

Destrepe txiki bat, kontuz ibili behar da arroka bustita baldin badago.

 photo 17_zps2vjpthg5.jpg

Atzetik datozen bi mendizale, ertz polit honetaz gozatzen

 photo 18_zpslfvx1ejy.jpg

Jadanik Anbotoko tontorrean dagoen jendea antzeman daiteke

 photo 19_zpsesbayd3v.jpg

Saitzen puntire heltzeko azkeneko metroak

 photo 20_zpslxhuqdib.jpg

Hemen ertza asko zabaltzen da

 photo 21_zpstfkex1a0.jpg

Anbotoko piramide ikaragarria

 photo 22_zpskuxdcfeb.jpg

Saitzen puntie, 1247 metro

 photo 23_zpsblam0ahh.jpg

Iban azkeneko metroak igarotzen Anbotora heltzeko

 photo 24_zpsupueob5u.jpg

Eta azkenean, 2 ordu eta 20 minutu igaro eta gero, Anbotoko tontorrera heltzen gara.

 photo 25_zpshtgwttqn.jpg

Harri lisu batzuetan eseri eta zerbait jan eta gero, jeitsierako bide normala hartzen dugu Pagozelaira, bertatik Asuntzera jeisteko. Bertatik zerbai eskalatzeko intentzioarekin, baia azkenean, nola ez, Mañariako U2 tabernan garizko garagardo bat edaten gelditu giñen eta eskalatzeko plana bertan behera gelditu zen jajaja.

Hurrengoarte