2020(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

2020_02_02-Peña Montañesa.Clasica Invierno (205m/6b/V+ oblig)

Mikelekin jeisten naiz asteburua Sobrarbe ingurura, eskiekin eta katu oinekin, aurtengo neguaren baldintza txarretaz ihes egin nahian eski eta eskalda asteburu baten bila, zapatuan Bielsa inguruan ibili ondoren eskiekin, domekan, eguzkitan pasatzeko asmoa genuen, Peña Montañesako hego horman, bertako Clasica de Invierno-ren referentzia onak genituen ta bertara gerturatu giñen.

FITXA TEKNIKOA:

·         Zailtasuna: 205m/6B (V+ oblig.)
·         Lehen igoera: 2012ko Martzoa, Chavi Raventos, Luis Alfonso Luichy eta Remi Bresco.
·         Denbora: 45min hurbilketa; 4-5 ordu eskalada;1h jeitsiera rapel batekin.
·         Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-4 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
·         Nola heldu: Oncinseko herrian parkingean kotxea utzita, asfaltatutako bide bat jarraituz, hitoak jarraituz kanal zabal batetik gorantza. Topoan oso ondo marraztuta dago, 45min.
·     Bibliografia: Escalada en Peña Montañesa, Prames edizioak, egileak Christian Ravier, Rémi Thivel y Olivier Delord. Gida oso gomendagarria.


Resultado de imagen de clasica de invierno peña montañesa

Peña Montañesa Ermita de la Virgen del Pilarretik ikusita, egun ederra.


L1 (V+/30m) irteera pitzadura-babaresa batetik, pitoi ta bolt batekin babestua ondoren espoloitik ezkerretara joanda, inguru apurtutik bilgunera, repisa on batean, kontuz ibili beharreko luzea.


L2 (6a/30m) hasieran trabesia expo txiki bat dauka, bolt batekin babestua, ondoren V+-eko diedro batetik bilgunera heltzeko, bilgunea eskegia eta desorosoa, badago aukera L3-rekin lotzeko.


L3 (6a+/25m) luze oso ederra, diedro-babaresa eder batetik dijoa, ondoren trabesia fin eta polit batean bilgunera heltzeko, luze oso ona, arrokaren kalitate oso onarekin.



L4 (IV/25m) trantsiziozko luzea, zuhaitz artean, pare bat arroka zubi txapatuz bilgunera heltzeko.


L5 (6b/50m) lehen zatia ederra, diedro ikaragarri batean sartzeko, behekaldean hiru boltekin babestuta, ta goikaldean beste hiru gehiago, pitzadura ederra eta mugimendu ederrak.


L6 (6b/35m) irteera plakerotxoa, ondoren mugimendu ederrekin metroak irabaziz sabaitxoaren azpikaldean kokatzeko, arroka ona luze honetan.




L7 (V+/25m) bilgunetik kantuzko irteeera bolt bat txapatzeko, ondoren plakeo apur bat, nahiko expuestoa zati hau iruditu jatan, eskerrak Mikelek zabaldu ebala, bilgunea goikaldean iteko zubi arroka batean berrindartuta.

Hemendik kanal handi batera sartzen gara, jeisteko norazkoan, Faja del Torotik beherantza, hitoak jarraituz, rapel instalazio batera heldu arte, hemendik 45 metrotako rapel batean zorura heltzen gara.


Azken argiak Peña Montañesan, Ainsatik ikusita.


Pertsonalki, lekua ikaragarria iruditu zitzaidan ta bidea luze onak eta ez hain onak izan arren primerako eguna pasa genuen.

2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

2020_02_01-Pic de l' Aiguillette (2.508 m)

Zapatuan Peña Montañesan eskalatzeko asmoarekin giñan, baia gaba guztia euritan ibili ta gero, katu oinak beste baterako gordetzea erabaki genuen eta Ainsatik gertu dagoen Bielsako Boca Nortera hurbildu giñen, bertatik ateratzen diren eski ibilbide eder baten bila.

Aukeratutako mendia Pic de l' Aiguillette izan zen, oso arina eta galtzeko arazo askorik ez duena, 750 metroko desnibel batekin, enteratu orduko 2508 metroko mendi honen tontorrera heltzea arina da, bere inguruko panoramika ederraz disfrutatzeko, ondoren malda erosoetatik eskiekin irristatzen disfrutatzeko ezin hobea!

FITXA TEKNIKOA:
  • Eski zailtasuna: S2 
  • Desnibela: 750 metro aprox
  • Luzera: 10 km inguru.
  • Ibilbidea: Linzako aterpea-Collado de Linza-Lapakiza Linzola-Sobrantes de Linza-Linzako aterpea.
  • INFO gehiago : LAMETEOQUEVIENE-ko trabesia ederra (link)

Boca Norte eta bere iparreko izotz kaskadak, egoera nahiko tamalgarria tamalez.


Tunelaren norabidean eskumatara bidea hartzen dugu, Dorada ingurura joan beharrean eskumatara doan zelai zabaleetik gora.


Malda erosoa igotzen goaz apurka apurka.


Zelai lau batera heldu arte, bertan tontor ingurura heltzeko azken malda ikus daiteke, apur bat malda gehiago duena.


Salcorz eta Puerto de Bielsa ingurua.


Behin lepora heltzean, ezkerretarantza gelditzen zaigun azken malda igotzea bakarrik falta zaigu tontorrera heltzeko.


Aragnouet eta Boca Norte ingurua, lainotuta, hodeiak joan eta etorri, hegoaldeko ingurua guztiz zabalik eta eguraldi hobeagoarekin zegoen.


Pic de l' Aiguillette (2.508 m)


Bielsako portura joateko jarraitu beharreko ertza


Selfie tontorrean.


Jeisten, lehen jeitsiera apur bat inklinatuago, erdialdean dagoen maldaraino heldu arte, bertatik behera beste malda aldaketa bat dago, beste guztia malda oso erosoetatik, zenbat eta ezkerretarago (jeitsierako norazkoan) eguzki gehiago ematen dionez elurra hobeto zegoen, tarteka elur kostra ta elur ona tartekatuz.



Mikel inklinazioa apur bat handitzen den tarte batean.


Eskiekin tuneleraino heltzen gara, jeitsiera ederra ta arina.


2020(e)ko otsailaren 3(a), astelehena

2020_01_18-Peña Telera. Elena (D/250m)

Aurreko asteburuan, Pabelloioko Maria Luisatik ibili ta gero Mikel eta Jonekin, enteratu giñan astean zehar Watade formatuta zegoela, ta aspalditik begirada botata genion, hori zala eta, Tenako bailarara gerturatu giñen Mikel, Madari ta ni.

Peña Telera Pirinioetan izotz korridoreak eta izotz eskalada luzeak egiteko dauden tokirik famatuenetarikoa da, eta gure leku gustokoenetarikoa ere, urtero pare bat bisita egiten diogu beti, leku ederra ta asko gozatzeko lekua.



Ipar aurpegi honen zabalera handian aurkitu ahal ditugun korridore askoren artean, aipagarrienetarikoak, Gran Diagonal (AD/600m), Maria Jose Aller (550m/D+)Maribel (D+/MD-_400m), Chez Lulu (MD+/650m) eta “Senda de los cuervos” (MD+/750m) dira.


FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: A.M.Fonseca, J.Sánchez y S. López (1982ko ekaina)
  • Zailtasuna: D/250 metro/75º/IV+.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
Korridore honen zailtasun handienak L1 eta L3an daude, bi murito, baldintzen araaberakoak zailagoak edo errazagoak, baina ondo egiten direnak, lehenegoa korridorearen hasieran, tximinia enkajonatu batetik eta bestea resalte labur bat ondo txapatuta dagoena, beste luzeak malda suabea daukate eta aurrekoen arteko trantsizioa da, jeitsiera arina eta erraza bide normaletik.

(Maniobras de escapismo, blogetik hartutako reseña)

ERREPORTAIA:

Lacuniachako parkingera heldu arte, hemen kotxea utziz (1.380m) , izan ere pistatik gora kotxearekin joatea ez dago baimenduta, eta pistatik gora antzinara doan bidea hartzea. Oso ondo markatuta dago, eta ez dauka galbiderik.

Pistatik ateratzeko marka asko aurkituko ditugu, bidea laburtzeko, eta horrela pistak ematen dituen kurba handiak laburtzeko, ibilbidearen erdian Refugio Telera edo Las Planaseko aterpea aurkituko dugu. Bidea aurrerantz jarraitzen dugu informazio kartel txiki bat aurkitu arte, gezi batekin seinalatuz ibilbidea antzinara.

Hau jarraituz antziraren ondotik pasa eta gorantza segi bide normaletik, erdi bidean dagoen lautada batera heldu arte, zirko bat dago, Watade, Espolon de los Navarros, Elena eta Telerako normala bertan aurkitzen direlarik. Korridorearen hasiera 2.200 bat metroko altueran egongo da eta kotxetik 2h ordu inguru eramango gaitu bertara heltzea.

Watadeko lehen luzean sartu giñan, baia purga konstanteagatik bertatik jeistera behartuta ikusi giñen, behin han egonda ta eguraldi ona aprobetxatu nahiean, Elena korridorea egin genuen.

Lehen luzea zailtasunekin, beste hirurak piolet-trakzio baldintza ezin hobeetan egiteko aukerarekin.


Egun ederra pasa genuen, jeitsiera kanal zabaletik behera, motxilak batu ta Piedrafitako ibonetik pasaz kotxera.


Korridore polita, arina ta erosoa, gomendagarria eguraldi arraroa edo etxera buelta arina egiteko.