2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

2016_09_04-Murcielagos ertza Aspe (IV/D) (2.646m)

Aspe mendia, mendebaldeko Piriniotako mendirik ikaragarrienetakoa da, hortaz aparte inguru honetako mendi garrantsitzu bat ere bada, Pico Lecherinesekin batera,  Candanchuko eski estazioa aurkitzen den zeaiak harresi kartstiko batez mozten du.

Bere altuera 3000 metrotara iritsi ez arren, bere aurpegi basatietan mendi ekintza oso politak aurkitu ditzakegu, haien artean aipagarrienak Edil bidea ipar aurpegian (Rabada-Navarrok) zabaldua eta bere garaian pirinioko negu ekintza zailena zena (M6 gradukoa), bere ipar korredore klasikoa, Mikelekin neguan egin genuena ta oso zapore ona utzi ziguna, eskalatzeko ere aukera asko ditu, aipagarriena “Subterranea S.L.” bidea da (300m/6b) eta nola ez, Murcielagos ertza.


MURCIELAGOS ERTZA (400m eta IV/IV+)
Azken hau, 1962.urtean zabaldua, Alberto Rabada buru zela, Aisako bretxan hasten da (2.325m)  eta ertza jarraituz Aspeko tontorrera iristen da, 400 metrotako ertza  IV-IV+ graduko eskalada oso polit bat jarraituz. Arrokaren kalitatea ez da hoberena, eta tarte batzuetan arroka apurtua aurkitu dezakegu, hala ere pena merezi duen aktibitate bat dela esango nuke.

Aisako bretxatik gora, lehen luze bat dago, iltze bat ikusten da, eta arrakal bat jarraituz, zerbaitekin babestu ta beste hiru iltze, goikaldean eraztunekin egindako bilgune bat dago, hemen soka batu eta leku errezetik goaz “Dondeestastu” orratzera, bilgune bat dago behekaldean, tximinia erreza, bi aukera, edo eskumatik edo ezkerretik, III graduko tximinia erraza eta bilgune bat repisa batean.


Beste luze bat, IV gradukoa, iltze asko dituena, eta oso polita, patio asko dauka eta “Dondeestanestos” orratzara heltzen gara, hemetik ensamblean jarraitu rapel bilgune batera iritsi arte, 20 metrotako rapela egin ta azken tartea gelditzen zaigu, hiru luzetan egin daitekena lasai asko.

Lehenik eta behin bloke bat, nahiko erraza, iltze batzuekin eta bilgune bat goian ezkerretarantza joz. Ondoren tripatxo bat igaro behar da, arroka ona duena eta babestu beharreko gune bat jarraituz hurrengo bilgunea aurkitu arte. Azken luzea jarraitu eta ezkerrera jarraitu beharrean eskumara bidezka erraz bat ikusten da parabolt zahar batekin, geu ez genuen ikusi ta ezkerretik jarraitu genuen, tontor aurrera iritsi arte, blokeak nonnahi bilguneak egiteko, hemetik Aspeko tontorrera ertz zabal batetik jarraitu beharreko bidezka.

FITXA TEKNIKOA:





  • Nola heldu: Candanchuko eski estazioko parkingean (1550m) uzten dugu kotxea eta bertatik eski pistak jarraituz Tortiellaseko lepora heltzen gara. Tortiellaseko lepotik Aspeko ipar aurpegia ikusten dugu, hemen daukagun lautada txikia jarraituz, eski pistak atzean utziz, eta ipar-ekialdeko zirkuan sartuz, hemetik Aisako bretxa ezkerrean gelditzen zaigu.
  • Denbora: Hurbilketa 2 ordu, ertza 4 ordu eta jeitsiera ordu bat eta erdi.
  • Zailtasuna: IVº-tik ez gara igoko, eta pausu zailenak paraboltekin edo iltzeekin babestuta ditu, ertz oso erraza, galtzeko aukerarik ez dituena, eta bertatik ihes egiteko aukera asko dituena.
  •  Materiala: BIlguneetarako eranztunak, segurtasun mosketoiak, 6 expres zinta, friend batzuk (0.5 eta 1 artekoak oso ondo doaz) eta fisurero batzuk. Horretaz aparte erastun batzuk zubi arrokentzako eta 60 metrotako soka fina (8.6mm).
  • Nola jeitsi: Ertz guztia egiterakoan, tontorrera ateratzen gara, bertatik hitoak jarraituz, bide normaletik jeisten gara, eta Candanchutik datorren bide normala jarraituz berriro ere bueltatzen gara leku berdinetik.

ERREPORTAIA:

Tortiellaseko lepora heltzen


Pico de la garganta inguruko zirkua


Apurka Candanchuko eski pistak albo batera uzten ditugu eta mendian murgiltzen gara


Aspe mendia, ezkerrean Aisako bretxa eta bertatik tontorrera doan Murcielagos ertza.



Lasai asko


Ertzaren lehen luzera heltzeko azken metroak, 


Mikel lehen luze honetan (IV) luze hau nahiko “pikantea” iruditu zitzaidan, besteak baino zailagoa, txapajea egiteko arrokak ez zuen konfidantza askorik ematen eta repisa batzuetara jausteko aukera.


Goiko bilgunetik Mikelek atereatako argazkia


Aurretik daukaguna



Jonan eta neu, atzetik.



“Dondeestastu” orratzaren bilgunean


Paraje ezin hobea, eta eguraldi oso ona


“Dondeestanestos” orratzara igaro beharreko luzea, oso polita, eta iltze askorekin.


Bi orratzen artean gelditzen den bilgunea eta atzean eskalatzen patio ikaragarri batekin.




Titanica!!!


Eta hemen flojete bat orratzaren goikaldera heltzen


Orratzetik aurrera, ertz erraz bat jarraitu behar da



Aspeko tontorrera heltzeko igaro beharreko diedrotxo bat


Giro handiko eskalada



Azken metroak tontorrera heltzeko






Aspeko tontorra


Pozik


Jeitsiera lasaia bide normaletik, kotxean zerbait jan eta etxera buelta bidea hartu genuen.

Hauxe da dana, espero gozatu izana.

2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

2016_09_03-Ezkaurreko NE ertza (IV/AD) (2.048m)

Zurizako haranean dagoen harrizko mendi ikaragarria da Ezkaurre, Veral eta Ezka erreken artean dagoena, bertatik datorkio izena, Ezka-aurrean. Mendi hau Ansoko bailaran dago, leku oso egokia eskalada egiteko, baita alpinismoa ere, baina ekainetik abendurarte, bertatik ibiltzen den jendea, gehien bat bere hormatxarretatik gora igotzeko asmoa izan ohi dute.

Datu bitxi moduan, Ezkaurreko tontorretik gertu, Ezkaurreko ibon-a dago, oso txikia, baina daukan berezitasuna da, Euskal herriko ibon bakarra dela, esaten du kondairak, bere uretan eraztun galdu bat aurkitzen dela, eta aurkitzen duenak zorte ona izango duela bizitza osoan zehar.

IPAR EKIALDEKO ERTZA (IV/AD/800M)

Ipar ekialdeko ertza, Zurizako haranaren gainetik igotzen da Forca de Alanoko amildegitik gora, ertz oso estetiko eta deigarria da urrunetik ikusterako orduan, lehen igoera 1.956an egin zen. Ertzak ez ditu zailtasun handirik aurkezten, baina oso luzea da (800 metro) eta horreri geitzen badiogu modu polit batean Ezkaurreko tontorrera heltzea lortzen dugula, egun pasa baterako aktibitate polita gelditzen zaigu, paraje ezin hobean, Ansoko hormak teloiz ditugularik.

Hasieran diedro txiki bat ikusiko dugu, zenbat eta amildegira gehiago hurbildu, zailtasun handiagoa izango du, pare bat arroka zubi ikusiko ditugu, eraztunekin babestuak, eta lerro hau jarraituz apurka metroak igotzen jarraitu, noiz behinka iltze zaharrrak, parabolten bat edo zubi arrokaren bat aurkituz.

Lehen gendarmea igotzen da, eta gero jarraituz bigarrena ere, itsasgarritasuna eskatzen duten pausu batzuk ditu, baina zailtasun gabekoak, pausu zail hauetan paraboltak aurkituko ditugu edo iltzeren bat, hala ere nahi den beste babestu dezakegu friend eta fisureroekin. Arrokaren kalitatea oso ona da.

Bigarren gendarmeko tontorrera heltzerakoan, 15-20 metro inguruko rapel bat egin behar da, bilgunea arri bloke handi batean egina, eraztunekin, kontuz rapelarekin, ematen du soka ez dela heltzen baina apur bat ezkerrerantza baldin bagoaz arazo gabe helduko gara repisa batera, hemetik aurrera, beste igoera batzuk, geuk ensamblean egin genituen denak, III graduaren inguruan.

Amaieran ertza luzea egiten da, baina oso polita, tontorrera heltzeak ez dauka galbiderik, hitoak jarraituz, buzoira heldu arte.

FITXA TEKNIKOA:

  • ·   Nola heldu: Isabatik joan izanez gero, kotxea, Argibietako lepoan utziko dugu, eta bertatik ateratzen den bide normala jarraituz, basotik goazela, ezkerretara dagoen hito bat hartuko dugu, bide zior bat jarraituz, ertzaren hasierara eramango gaituena, bide oso markatua eta ertzaren hasieran iltzeren bat ikusiko dugu.
  • ·    Denbora: Hurbilketa 45 minutu, ertza 4 ordu eta jeitsiera ordu bat.
  • ·   Zailtasuna: IVº-tik ez gara igoko, eta pausu zailenak paraboltekin edo iltzeekin babestuta ditu, ertz oso erraza, galtzeko aukerarik ez dituena, eta bertatik ihes egiteko aukera asko dituena.
  • ·   Materiala: BIlguneetarako eranztunak, segurtasun mosketoiak, 6 expres zinta, friend batzuk (0.5 eta 1 artekoak oso ondo doaz) eta fisurero batzuk. Horretaz aparte erastun batzuk zubi arrokentzako eta 60 metrotako soka fina (8.6mm).
  • ·    Nola jeitsi: Ertz guztia egiterakoan, tontorrera ateratzen gara, bertatik hitoak jarraituz, bide normaletik jeisten gara, Argibietako lepora eramaten gaituena, gure abiapuntua.
  • ·     Bibliografia:  “Valle de Anso. Guia de escaladas” Antonio Garcia Picazo. Liburu hau oso ondo dago, Anson dagoen eskalada bide ugari ditu, krokis onak eta oso xehastuak. Zurizako kampingean ere badago eskalada informazio ugari. Liburua erosteko klikatu HEMEN.
KROKISA

ERREPORTAIA:

Argiletatik gora, basora sartu baino lehen, ertza aurrez aurre ikusten dugu.


Ansoko hormak eta harana, ikaragarria


Lehen zailtasuna, IV graduko pausu bat, iltze bat duena eta bi eraztun zaharrekin ere babestuta dagoena, goikaldean pare bat arroka zubi daude bilgunea egin nahi izanez gero.



Apurka metroak igotzen goaz, eguraldi oso ona, eguzkiak ez du asko jotzen eta dabilen haizea asko eskertzen da.


Bistak ikaragarriak dira


Eta konpañia ezin hobea


Proiektu asko ditugu inguru honetan (Camille, Harrimiña, Erori eta altxatu….)


Beste tarte bat, itsasgarritasunekoa, IV graduko pausuren bat, baina paraboltekin oso ondo txapatua dagoena.


Selfie team, Gran Pitoneko tontorrera bidean



ANSO!!! Oso polita, asko gustatu jakun ta itzultzeko gogoakaz gelditu giñan.


Rapela goitik begiratuta


Eta behetik


Hormak eta amildegia


Rapeletik aurrera, paseotxo bat dela esan daiteke, tximenearen bat baia oso laburra, eta zailena behetik datorrerari harriak ez botatzea dela esango nuke.
Tontorrera iristen.



Egun ezin hobea, eguraldi bikaina eta oso gomendagarria den igoera.


Ezkaurreko tontorrean (2.046m)


Tontorretik, hitoak jarraituz, bide normaletik jeisten gara, Argibietako lepora eramaten gaituena, gure abiapuntua.

Hauxe da dena, animatu pena merezi duela.