Bidea egin ta gero, esan beharra daukat gustatu zaidan bide bat izan dela, oso ondo ekipatuta eta edonori gomendatzen diodana, aproximazio arina, eskalatzeko arina eta egun arraro bat daukagunean eguna salbatzeko moduko komodina, rapel politak eta arin batean geunden berriro bueltan, txorizo eta gazta jateko gogoekin.
- Zailtasuna: 6a/200 metro
- Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin (horiak).
- Materiala: 12 zinta expres eta bilguneetarako materiala.
- Jeitsiera: Pisoiko rapeletatik, bi aukera, edo zirko de veranora doazen rapelak edo “Los Volaos”, guk azken hau erabili genuen, sirga jarraituz, R1, 35 metrotako lehen rapel bat, ondoren sirga labur bat jarraitu eta R2+R3 rapelak egin (50 metro ingurukoak).
- Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Pisonera doan bidezka hartuz, eskumaldean dagoen espoloia da, 5 minutu.
BIDEAREN DESKRIBAPENA:
Luze guztiak tonika berdina jarraitzen dute oro har, nahiko bertikala, eta oso estatikoa izan daiteken pausuren bat edo tripa txikiren bat baina 6a gradua igaro gabe. Luzeak enpalmatzeko aukera asko. Oso ondo ekipatuta dago, eta bilguneak oso erosoak dira. Kolore berdinak dituen paraboltak jarraitu behar dira eta bilguneak horiak.
(Argazkia_ Blog: sarikamontesa)
L1 (V+/35m) + L2 (6a/15m): Lehen luzea nahiko erraza, pare bat tripatxo eta tonika berdina jarraitzen duena, bilgunera heldu arte, bertan “La panza del pijo” famatua dago, polita, eta apur bat pulitua baina ondo egiten dena.
L3 (IV+/25m) + L4 (6a/20m): Hasieran apur bat etzana bilgunera heldu arte eta ondoren kantu asko duen tripatxo bat igaro behar da. Bertan “La panza del cabron” aurkituko dugu, aurrekoa baino errazagoa iruditu zitzaidan, panza behin igarota, txapak desagertzen dira bilgunera heldu arte dagoen pausuraino, luze polita.
L5 (IV+/35m) + L2 (V/35m): Luze erraza lehengoa, ez zitzaidan hain iruditu hain apurtuta zegoela, bilgunea eskumatara ikusi genuen, baina hobeto ezkerretara ateratzen den espoloia igotzea ta panza bat igaro ta gero goikaldeko bilgunera heltzea 65/70m.
L7 (IV+/35m-60m leporaino): Aurrekoa baino errazagoa, bertan sirga dago, rapeletara heltzeko.
ERREPORTAIA:
Eguzkia jotzen zuen bitartean, arnesak lasai jartzen ditugu, aurrez aurre, Pison, Adamelo, Volaos, Cuchillo eta Melchor Frenchin malloak.
“La panza del pijo” famatura heltzen, polita, eta apur bat pulitua baina ondo egiten dena.
Ziortzaren lehen aldia Riglosen, azken bilgunean zeukan aurpegia errepikatuko duenarean zen ;)
Jonan eta neu, atzean herria dugularik.
Paraje ederra eta giro polita azken luzeetan.
Bertikaltasuna
Bigarren rapelean
Azken rapela egiteko, super man!!!
Azken rapelaren bideo bat, eskegia eta oso ikaragarria (60 segundukoa, eta 60 metro baino apur bat gutxiagokoa)
Lehortea ekiditzen sahiatzen, Jacara bidean egindako geldialdi arin batean.