Zapatuan bazkaria geneukan bai Mikel bai neu, ta domekan inguru honetan zerbait eskalatzeko asmoagaz zapatu gaban Pozalaguako parkingera hurbidu giñen, hurrengo egunean goizetik sartzeko ta Maiatzak 14 bidea egiteko, jende guztiak esanda zigun oso ona ta oso gomendagarria zela ta asko pentsatu gabe bertara hurbildu giñen.
Bidea ona iruditu zitzaigun, metroak irabazten doan heinean asko hobetzen doa, azken bi luzeak ikaragarri onak dira, arrokaren kalitatea ikaragarria duena. V+/6a inguruan eskalatzea eskatzen duena, bakartasun eta oso inguru basatian, betikolez, Raneron gozatu genuen.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 190m/6a
- Denbora: 30 min hurbilketa; 4/5 ordu eskalada; eta 30 min kotxera.
- Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat.
- Nola heldu: Gibajara doan errepidea jarraituz, C150, trenbideko pasora heldu baino lehen, eskumatara doan errepidetxoa hartu ta goikaldean dauden baserrietan utzi, traktoreen pasoa posible utziz. Hemendik zuhaitz artean doan pista forestal bat igoz horma aurrez aurre dekogularik bidea oso ebidentea da edo bestela Pozalaguako parkingetik ezkerretarantza bidexka bat jarraituz.
- Bibliografia:Mendiak eta eskalada webgunean oso aktualizatuta dago Ranero inguruan ematen den eskaladak.
- INFO GEHIAGO "LUISMI"-ren BLOGEAN KLIKATU
Bidearen krokisa
«Un Mar de Fueguitos» Eduardo Galeano
Un hombre del pueblo de Negua, en la costa de Colombia, pudo subir al alto cielo.
A la vuelta, contó. Dijo que había contemplado, desde allá arriba, la vida humana. Y dijo que somos un mar de fueguitos.
-El mundo es eso – reveló-. Un montón de gente, un mar de fueguitos.
Cada persona brilla con luz propia entre todas las demás. No hay dos fuegos iguales. Hay fuegos grandes y fuegos chicos y fuegos de todos los colores. Hay gente de fuego sereno, que ni se entera del viento, y gente de fuego loco, que llena el aire de chispas. Algunos fuegos, fuegos bobos, no alumbran ni queman; pero otros arden la vida con tantas ganas que no se puede mirarlos sin parpadear, y quien se acerca, se enciende.
ERREPORTAIA:
Lehen argiekin, kafe egin berriaren usaina, zainetatik gasolina bezala sartzeko.
Pared del Miron-eko horma, ezkerraldean Maiatzak 14, Aritz-Kepa etab, erdikaldean Dent du Caiman, Sartenatti per tutti etab bideekin.
L1 (V/30m) luze apur bat apurtua ta eskalonatua, bide guztiko itsusiena, metroak irabazten joateko. Bilgunea bolt eta arroka zubi batean, repisa eroso batean.
L2 (6a/30m), luze oso txuloa, lehen metroak apur bat begetazio eta eskaloiekin, ondoren diedro finito ta naranja batean sartzeko, pieza txikiekin babestu beharrekoa, blokedun repisa handi batera heltzeko, bilgunea zinta batzuen gainean.
L3 (V+/6a/40m), bilgunetik ateratzeko pausu eder bat, ondoren ezkerretara diagonalean igotzen doan pitzadura ta arrakal batzuetatik igotzen joateko, bertikaltatsuna hartzen doan heinean, luzea arroka zubi ta pitoiekin babestua. Bilgunea zuhaitz batean. Luze ederra.
L4 (V+/40m), begetazio ugari duen pitzadura eder batetik hasten da, ondoren pausutxu fin bat dauka, enpotre txulo batekin, bertikaltasuna hartzeko ta ikaragarria den arroka laranjadun ta gris batetik bilgunera heltzeko, bolt baten gainean berrindartzeko pieza txikiekin.
L5 (V+/30m), bilgunetik bertikala jarraituz, balda batzuk ebatziz pitzadura eder batetik igotzeko, ondoren pitoi bat txapatzeko ta bertatik sabaitxo txiki bat pasaz inguru errazago batera ateratzeko, bertan bilgunean goikaldeko bloke handietan egiteko.
Jeitsiera, hitoak jarraituz menditik datorren PR-GR ibilbidea hartuz Pozalaguako norazkoan parkingera bueltatzeko