2020(e)ko uztailaren 27(a), astelehena

2020_06_14-Peña Karria. Pitxe (6a+/A0/130m)

Mikelekin hurbildu giñen Espejo-Valdegobia ingurura goiz sartzeko horma honetara, bidea Peña Karriako klasiko bat da, guztiz ekipatuta aurkitzen dena, eta A0-ko luzea izan ezik nahiko ondo eskalatu daitekena, lehen luze ikaragarri bat dauka, 

Horma eta ingurua asko gustatu zitzaidan, bakardada handikoa ta kare harri gris eta naranjekin alterantzen duen arroka bertikal onetik dijoana, hormaren tarte honetan azken urteetan bide ugari zabaldu dira, Kike, Pitxe, Retxolaria eta garestiagoak diren Escaleras al cielo etab.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6a+/b/A0/130m.
  • Lehen igoera: Fernández de Landa, Roberto eta Carlos.
  • Nola heldu bidearen basera: San Zadornileko bidetik gora, normalera doan bidea jarraituz ondoren horma ikusterakoan bertaratzen joateko, ez dago bide argirik baia ondo heltzen da.
  • Materiala: 15 expres eta kirol eskaladako soka.
  • Jeitsiera: Rapelatzeko aukera, bestela ertza jarraituz tontorrera bertatik jeitsierako ferrata hartuz.

Txastimendiak blogetik ateratako krokisa, bigarren luzeko OW-ari 6b gutxienez jarriko nioke.

ERREPORTAIA:

L1 (6a+/30m):  Ikaragarria eta labur gelditzen den ikaragarrizko diedro de libroko luzea, ezkerretik dijoana, oso arroka honekoa ta hankak fin igotzea eskatzen duena, bilgunera heltzeko sabaitxo txiki bat dauka, bilgunera kriston zapore onarekin heltzeko.





L2 (6a+ edo 6b/25m):  Luze hau Off-width bat dauka, ta pausu zailenean paraboltari txapa bat falta zaio, esparragitoa badauka, apur bat begetazioa duen luzea, diagonaleko tendentziarekin repisa on batera heltzeko, bertako bilgune erosora.

L3 (6a+ edo 6b/30m):  Bilgunetik eskumatara dijoa, ur tantatxo politak dituen plaka teknika eta fino batean, ondoren trabesia bat egiteko zuhaitz baten paretik bilgunera heltzeko. Gomendagarria zinta luzeak erabiltzea soka ondo bideratzeko.


L4 (V+/A0/30m):  Artifizialeko luzea, hasierako metroak eskalatzen dira ondoren plaka fin-fin batean sartzeko, goikaldean babaresa inbertitu batetik gora eskalatzeko aukera, bilgunera eskalonatuagoa den tarte batetik heltzeko.


L5 (V+/20m):  Trantsiziozko luzea ertzera heltzeko, diedro txiki bat igaroz goikaldeko ertzean dagoen bilgunera heltzeko.


Bertan materiala batu ta ertzetik oinez tontorrera heltzen gara.


Peña Karria (1.130 m)


Jeisteko Peña Karriako bide normala hartzen dugu, ferratatik beherantza hitoak jarraituz.


Peña Karriako  (1.130 m) hegomendebalde aurpegia, San Zandornileko herritik ikusita.


iruzkinik ez: