Asteburu heltzen zen heinean, eta eguraldia ona zetorrela ikusita, udako sasoia hasteko gogoa genuen Picos de Europa aldean, altueran oraindik ikusitako elurrekin, behekalde ingurura bota genuen kartutxoa eta Hermidara bidea hartu genuen, bertako kare harriarekin gozatzeko asmoagaz.
Aurreko egunean Risco Pardecilloseko Osiris-Mala vida konbinazioa egin da gero, domekarako Castro Candilejaseko klasikoaren bila goaz, Antimateria, bere izena ondo esaten duen bezala, material fijo gutxi dauka, expansibo gabekoa, bakarrik bilguneetan.
Bost izarretako klasiko bat, denetarik duena, kalitate handiko kare harria ibilbide osoan zehar, bost luzetan bananduta dago, lehengo biak ikaragarri onak dira, oso gomendagarria eta Hermidara joatekotan egin beharrekoa (Neblina, Espolon Hermida, Cueto Agero eta hauekin batera.
Aurreko egunean Risco Pardecilloseko Osiris-Mala vida konbinazioa egin da gero, domekarako Castro Candilejaseko klasikoaren bila goaz, Antimateria, bere izena ondo esaten duen bezala, material fijo gutxi dauka, expansibo gabekoa, bakarrik bilguneetan.
Bost izarretako klasiko bat, denetarik duena, kalitate handiko kare harria ibilbide osoan zehar, bost luzetan bananduta dago, lehengo biak ikaragarri onak dira, oso gomendagarria eta Hermidara joatekotan egin beharrekoa (Neblina, Espolon Hermida, Cueto Agero eta hauekin batera.
HokusPokus blogetik hartutako argazkia
FITXA TEKNIKOA:
- Lehen igoera: Julio Marina, Esteban Fernández eta Ramón Canales 1994aren abuztuan. Bi saiakeretan egina.
- Nola heldu:Agerora doan bidea jarraituz, bordetara heldu arte, hemen Agero mendia eskumataara utziz, ezkerretara doan bidexka jarraituz, hitoeikin, hormara heldu arte (1h15min).
- Zailtasuna: EDinf - 6b eta 150m. (6a oblig)
- Arroka mota: Kalitate oso ona duen kare harrria.
- Ekipamendua: Semiekipatuta dagoen arren, tarte batzutarako beharrezkoak dira friend joko bat, fisureroak eta zinta luzeak txapak hormatik atara ahal izateko.
- Jeitsiera: Bidea rapelatzen, bilguneak anillekin edo katearekin edo bestela atzetik oinez.
- Bibliográfica: Cordillera Cantábrica, Escaladas Selectas, de los Picos de Europa al Valle de Teverga. Miguel Ángel Adrados. Oviedo 1996. Itinerario A4.
HokusPokus blogetik hartutako topoa, hau erabili genuen eta oso ondo etorri zitzaigun, L2-ko frienda jadanik ez dago.
ERREPORTAIA:
Goiz esnatzen gara ta Allendetik ateratzen gara lasai-lasai goizeko freskoa aprobetxatuz, aurrean eguneko erronka, Pardecillos, Castro Candilejas eta Cueto Agero.
L1 (6b/20m) irteera pitzadura batzuetatik, babaresa bertikal batera sartzeko, iltze bat dauka pausua babesten duena, pieza handiak eskatzen ditu (C3 ingurukoak), oso luze ona, bilgunea bi bolt anillarekin.
Bilgunera heltzen, babaresan gozatzen.
Paraje ederra Asturias-Leon ingurura begiratzean, Potes Aldea.
L2 (6b/35m), luze oso polita, bost izarretakoa, kantu ugari du, eta konti asko eskatzen duena. Iltze ugari ditu, friendekin konbinatzeko bilgunera heltzeko, Mikelek luzea zabaldu zidan, arrokaren kalitatea oso ona da ta biei asko gustatu jakun. Oso luze ona, disfrutatzekoa!!!
Arnasa hartzen goikaldeko trabesiara heldu baino lehen.
Sekzio hau oso bertikala da eta oso mantenitua, konti asko eskatzen duena, aurrekoa baino kantu eta helduleku gehiago dekoz, baia bateria agortzen doa bilgunera hurbildu heinean.
L3 (V+/35m) eskumatara hasten den diedrotxoan sartu, pausua babestuta dago iltze birekin, repisa antzeko batean atseden txiki bat hartzeko eta bigarren diedro bat igarotzeko, bilgunea tronotxo batean, bi bolt anillakaz.
Cueto Agero eta bere espoloia eta Mar de Sueños - Water Wall ingurua
Allendeko herria azpian.
L4 (30m/V) Bilgunetik atera bezain laster, tximinia bat deko, ezkerretik edo eskumatik joateko aukera (apur bat zailagoa), behin tximinia pasata zailtasuna jeisten da.
Selfie, milesker bitxito, asteburu ederra.
Jeitsiera: Bi rapeletan, R4tik R2ra, eta R2tik zorura.
Azken luzea egiteko aukera dago, (IV gradukoa) ondoren atzekaldetik oinez jeisteko.
Behin zoruan, sokak batzen, beroa egin arren, haizetxoarekin gustora egoten zen.
Hiru hormatxarrak, Allendeko herritik, eta Agerora joateko bidea hasten den lekua.
Leku oso gomendagarria, eta bailarako bide klasiko bat, onenetarikoa, animatu probatzera pena merezi duela. Hurrengoarte!
Azkenik, Katuoinak blogeko bideoa uzten dizuet, ideia bat egiteko, oso ondo dagoena. Disfrutau.