2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

2019_03_17-Canal Roya. Os diaples panti (WI4/60m)

Negua aurrera zijoan eta berriro zeuden baldintza onak egoteko Piriniotan, eta zubia Tenako bailaran pasatzeko asmoarekin jeitsi giñan Peio, Mikel ta ni, gauzak etxetik prest generamatzan ta aproximazioa eskiekaz egin genuen arren, aurretik jendea generaman ta kaskaden basera heldu giñenerako baziren bertan sei bat lagun.

Baldintza onetan zegoen bakarra, diapleseko lehen bi luzeekin batera, Opera Prima zen, bi kordada ziren bertan sartuak, gauzak lasai prestatu, te bero bat hartu ta Canal Roya Wall-eko lehen luze errazarekin hasi giñen, Peioren lehen aldia baitzen izotzean, ta egia esan primeran egin zuen.

Ondoren Opera Primako lehen luzea ere montatu zuen Mikelek, eta honekin bukatu ta gero Diaples Panti bidera sartu giñen, Mikel, 60 metrotako tirada bakarrean ebatzi zuen azkar asko gainera.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: II/WI4 (aurkitutako baldintzak)
  • Luzera: 60m
  • Orientazioa: Iparraldekoa
  • Materiala: Zinta luzeak,fisurero batzuk badazpada,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Nola heldu: Kotxea ski pistetako parkingean utzi, zubia pasa ta La Rinconada eski pista jarraituz, oso ondo ikusten dira parkingetik. Ordut terdi inguru (eskiekaz gutxiago)
  • Jeitsiera: Rapelatzen tirada batean edo bitan zuhaitzean geldituz.

Resultado de imagen de canal roya


ERREPORTAIA:

Peio Canal Roya Wall-eko lehen luzean, bigunea 30 metrotara, bi boltekin top ropean.


Bere Opera prima izotz eskaladan, gustora pasa zuen.


Anayet eta bere ipar/ekialde aurpegia


Peio Opera Priman gora, atzean Anayet mendia duelarik.


Os Diaples pantiko lehen zatia, ezkerretik politago ta tenteago zegoen. (argazkia Peio)


Mikel ibilbide onena pentsatzen. (argazkia Peio)



Tarteko bilgunera heltzen. (argazkia Peio)


Bigarren luzeko azken metroak ebazten, goiko bilgunera heldu baino lehen, boltak eta katea rapelatzeko, tirada batean zorua ikutzen da. (argazkia Peio)


Ni neu, bilgunera heltzen (argazkia Peio)



Beste batzuk Canal Royan:

PRINCESA ESCONDIDA (WI3/210m) erreportaia.
OPERA PRIMA (WI3/150m) erreportaia.

iruzkinik ez: