2021(e)ko urriaren 18(a), astelehena

2021.09/10-Rock Trip France

 Iraila amaieran, azken urteetan bezala, Mikelegaz noa hortik eskalatzera, tenperatura jeitsiera eta eguraldi ona aprobetzetako.

Aurten Verdon, Aiglun eta Saint Leger du Ventoux-en egon gara 9 egun autokarabanagaz oso gusture.

Hemen bidai honetako argazki batzuk.

ERREPORTAIA:


Le palud sud Verdoneko campingeko lasaitasuna.


Verdoneko horma ikargarriak arrastiko azken argiekaz.


Bertikaltasuna L´Escalesen.


Les Dalles Griseseko plaka grisak. 2016ko erreportaia.


Kañoi guztiko bista ikaragarriak.


Mikel bilgune batean.


A tout coeur-eko arroka ikaragarria, bere luze klabean, 6b+.


Escaletako hormetatik gora, kare harriko plaketan hankekin sufritzen.



Belverede inguruan, gerizpea ta eguzkiarekin jolasean.


Les dalles Grises-eko bide klasiko ta errezean.


Verdonen azken bidea, bazkaldu ta Aiglun-erantza hartu genuen norabidea.


Castellaneko plaza, ez da dana eskalada izango.


Saint Auban ingurutik lasaitasunaz disfrutatzen.


Aigluneko hormatxarra.


Les chevreuils de Calendal (6b/250m)ko hormetatik.


Goiz-goizez gerizpetan ondoren eguzkia sartzean jako.


Hurrengo egunean hormara aproximazioa egiten, 20 minutu galdu barik jeje.


Eperon des 4 vents (6a+/250m) aurreko eguneko baino errazagoa, begetazio gehiago baia oso klasikoa eta polita.


Arroka ikaragarrizko plaka ederrak.


Bilgune batera, luzeetako azken egunean, nekea agertzen nabarituz.


Saint Leger du Ventoux-eko Le Balleine, ezkerraldea gradu baxuaagoa ta koban zailtasun handiko bideak, seigarren graduan joateko bide gutxi, hobeto zazpigarren graduagaz joatea.


Face Nord Saint Leger du Ventouxeko sektore klasiko bat, gerizpetan ia egun guztia.


Desplome eta txorrerak edonon.


Eskerrikasko laguntxu ;)


2021(e)ko urriaren 17(a), igandea

2021_08_14-Bujaruelo. Pared de la Colmena. Pisavias (6b+/180m)

Abuztuan Mikelegaz hurbiltan naz egun batzuk Pirinio aldera, eguraldia ona izan arren eguerdirako ekaitzak ematen zituzten egunero, horregaitik Bujarueloko horma hau oso aproposa iruditu zitzaigun.

Bilgune guztiak rapelatzeko prestatuta daude eta eguerdirarte gerizpetan dagoen orientazioa dauka.

Bidea asko gustatu zitzaigun, arroka ona orokorrean, ekipamendu fijo gitxirekin eta eskalatzea eskatzen duena, pertsonalki gradua nahiko estu dagoela iruditu zitzaidan, eskerrak Mikel hor zegoela.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 180m/6B+ 
  • Lehen igoera: Edu Picapiedres eta Kiko (2017)
  • Materiala: Soka bikoitzak, Friends joko bat (0.3-2 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Zubi ondoko parkingean kotxea utzita, elektrizitate postea jarraitu, hiotak jarraituz hormara heltzeko, 20 minutu.
  • Bibliografia: https://edupicapiedres.blogspot.com/



ERREPORTAIA:

Goizetik goaz hormara eguzkiarekin arazorik ez izateko goikaldean.



L1 (6a+/35m) Ezkerratara doan babaresa oso polit bat ondoren bertikaltasuna hartzeko eta arrakal pare bat igaroz, luze guztia ekipamendu garbi dago. Oso tirada polita, fisikoa.




L2 (6a....A0/20m) irteera erraza mantel batekin bandeja apurtu batean ahutsez beteta, iltze bat pausua babesten, ondoren ezkerretara trabesia erraza.

L3 (6b+/30m) luze oso txuloa, hasieran bolt bat babesten du pitzadura ondoren beste arrakal bat hartzeko enpotre batzuk eskatzen dituena.


L4 (6a+/25m) tirada txuloa, arrakal eta diedro sistemetatik gora doana. Aurrekoarekin enpalmatzeko aukera, izan ere aurreko luzearen bilgunea sabina batean egiten da ta ez da oso erosoa.

L5 (6b+/35m) sabai batetik ateratzen da, arrakal inbertitu batetik gora, eskumatara joateko plaka ikaragarri polit batetik gora.


L6(6b+/25m) pitzadura oso estetiko ta errazago batetik hasten da, babesteko oso erraza, ondoren eskumatara joateko sabaitxo bat ebazteko ta bilgunera heltzeko, tirada oso polita.




Bistak ikaragarriak, Cebollar ingururantza.


Rapelatzen, horrela egin genuen arazorik ez izateko engantxoiekin.
  • R6tik R4.ra
  • R4tik R2ra.
  • R2tik zorura.




Ekaitza heldu baino lehenago, bainutxu bat Bujaruelon.