2021(e)ko urriaren 17(a), igandea

2021_08_14-Bujaruelo. Pared de la Colmena. Pisavias (6b+/180m)

Abuztuan Mikelegaz hurbiltan naz egun batzuk Pirinio aldera, eguraldia ona izan arren eguerdirako ekaitzak ematen zituzten egunero, horregaitik Bujarueloko horma hau oso aproposa iruditu zitzaigun.

Bilgune guztiak rapelatzeko prestatuta daude eta eguerdirarte gerizpetan dagoen orientazioa dauka.

Bidea asko gustatu zitzaigun, arroka ona orokorrean, ekipamendu fijo gitxirekin eta eskalatzea eskatzen duena, pertsonalki gradua nahiko estu dagoela iruditu zitzaidan, eskerrak Mikel hor zegoela.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 180m/6B+ 
  • Lehen igoera: Edu Picapiedres eta Kiko (2017)
  • Materiala: Soka bikoitzak, Friends joko bat (0.3-2 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Zubi ondoko parkingean kotxea utzita, elektrizitate postea jarraitu, hiotak jarraituz hormara heltzeko, 20 minutu.
  • Bibliografia: https://edupicapiedres.blogspot.com/



ERREPORTAIA:

Goizetik goaz hormara eguzkiarekin arazorik ez izateko goikaldean.



L1 (6a+/35m) Ezkerratara doan babaresa oso polit bat ondoren bertikaltasuna hartzeko eta arrakal pare bat igaroz, luze guztia ekipamendu garbi dago. Oso tirada polita, fisikoa.




L2 (6a....A0/20m) irteera erraza mantel batekin bandeja apurtu batean ahutsez beteta, iltze bat pausua babesten, ondoren ezkerretara trabesia erraza.

L3 (6b+/30m) luze oso txuloa, hasieran bolt bat babesten du pitzadura ondoren beste arrakal bat hartzeko enpotre batzuk eskatzen dituena.


L4 (6a+/25m) tirada txuloa, arrakal eta diedro sistemetatik gora doana. Aurrekoarekin enpalmatzeko aukera, izan ere aurreko luzearen bilgunea sabina batean egiten da ta ez da oso erosoa.

L5 (6b+/35m) sabai batetik ateratzen da, arrakal inbertitu batetik gora, eskumatara joateko plaka ikaragarri polit batetik gora.


L6(6b+/25m) pitzadura oso estetiko ta errazago batetik hasten da, babesteko oso erraza, ondoren eskumatara joateko sabaitxo bat ebazteko ta bilgunera heltzeko, tirada oso polita.




Bistak ikaragarriak, Cebollar ingururantza.


Rapelatzen, horrela egin genuen arazorik ez izateko engantxoiekin.
  • R6tik R4.ra
  • R4tik R2ra.
  • R2tik zorura.




Ekaitza heldu baino lehenago, bainutxu bat Bujaruelon.


 

iruzkinik ez: