2021(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

2021_01_12-Orozkoko mendietan eskiatzen

Jausitako elurra aprobetzatuz seguirán dogu ta astean zehar arrastiz Danigaz gelditan naz Laudion, Orozko inguruko mendietara gerturatzeko, aurreko egunetan elurra tartera ta hezetasuna hartu arren, aukera hauek ezin dira galdu.

FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: S2 
  • Desnibela: 1000metro aprox 
  • Luzera: 10km. 
  • Ibilbidea: Parking-Kolometa.-Beluzaran-Egileor ta buelta

ERREPORTAIA:

Berazatik gora igotzen gara kotxez eta pista  nahiko arin jartzen ditugu fokak.

Kolometara igotzen


Kolometako tontorrean, 1009m


Beluzaranera bidea hartzen dogu


Ipar arpegio kornisa ta elurte ugari ikusten dira


Egileorrera bidean, inguru ederra, tontorrak igotzen goazen heinean


Azken malda 


Gustora


Fokak kendu ta beherantzako bidea hartzen dogu



Azken argiak Gorobel inguruan


Bideo oso on bat egun horietakoa inguru honetan



2021(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

2020_12_30-Aloña eski. Artzanburu (1365m) eta Tellakaskueta (1179m)

Aurreko egunean Gorbeia inguruen egon da gero Mikelegaz gelditan naz Oñatin, Aloña inguruan jausitako elurra aprobetzetako asmoagaz. Arantzazuko parkinga eskiatzailez beteta zegoen eta inguruko mendietatik eskiatzaile ugari, denok nahi genituen baldintza hain onak aprobetzatu.

Inguru honetako ibilbide klasikoa, Arantzazutik Duruko bordetara doan bidea hartuz da, ondoren Eskistako lepora heltzeko, eta hemenik Artzanburu eta Tellakaskueta tontorrak igo genituen ondoren elur berriaz gozatzen jeisteko, pena bat lainoan barneratuta egotea eta bistaz ezin disfrutau ezina. 

Laino kopurua zela eta medi bi hauetan igoera pare bat bota ta gero kotxerantza bueltatu giñen bazkalordua heldu zenean, egun ederra pasatu genuen eskiekin disfrutatzen.


FITXA TEKNIKOA: 


ERREPORTAIA:

Basoko bidetik eskiak porteatu ta gero, behin langa pasata eskiak jartzen ditugu fokeatzen hasteko.


Bordetara heltzen 


Basotik gora, Tellakaskueta azpiko basora heltzeko


Tropel ederrean Tellakaskuetara heltzen 


Beherantza ziztu bizian, lainoa ta egun haizetsua



Artzanburutik behera, egun eta bista eskasak


Basoan berriro gustora



Paketoi ederra, etxeko txokoetan horrela ibiltzea pasada bat da


Jeisten



Azken biroak Arantzazura bueltatzen



2021(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

2020_12_29-Gorbeia Lanbreabetik

Gabonak pasa ondoren, olentzerok opari ederra ekarri zigun, elur paketoi ikaragarri bat, bi astetan zehar luzatu zena, eta etxeko mendietatik eskiak paseatzen emateko aukera eman ziguna.

Oraingoan Danirekin hurbildu nintzen Gorbeiara Lanbreabetik gora, Aiur eta Ekhi ere izan genituen lagun, gu baino hobeto pasa zuten txakurrak, gora ta behera elurrarekin disfrutatzen.

Igoera arina eta erosoa, eskiatzeko jeitsiera oso ona daukana kotxeraino ia eskiekin jeisten utzi ziguna.

FITXA TEKNIKOA:
  • Eski zailtasuna: S2 
  • Desnibela: 750 metro aprox
  • Luzera: 12 km inguru.
  • Ibilbidea: Iondegorta-Arimekorta-Aldaminospe-Gorbeia-buelta.
  • Krokis ona wikiloc-etik hemen

ERREPORTAIA:

Arimekortako parkinga pasatu ondoren.


Bego, Idoia, Aiur ta Ekhi, landetara heltzen.


Aterpeak dauden ingurura heltzen.


Eguna, apurka zabaldu nahian.


Ekhigaz, pozarren.


Metroak irabazten lepora heltzeko, elurra ikaragarri zegoen.


Lepotik gora haize asko ta elurra justuago baia ondo jeisten zen eskiekin.


Aiur.


Gorbeiako tontorrean, egun hauetako bisita batean.


Jeisten.


 

Baldintza onak eta jausitako elurra aprobetzatu behar zan, beti gustora egiten den igoera.

2021(e)ko urtarrilaren 16(a), larunbata

2020_08_15-Cavallers Orient Expres (220m/6a+)

Abuztu erdialdean, Mikel Pirinio aldean zegoen ta bertara hurbildu nintzen egun batzuk berarekin pasatzeko asmoarekin, Cavallers inguruan gelditu giñen zonalde hori ezagutzeko, bertan lau egun pasa genituen, bertako bide klasikoa ta kirol eskaladako sektore klasiko batzuetan eskalatzen, egunero furgora jeisten giñen lo egiteta hori dala eta presa ingurutik ibili giñan, Antro, Inerte eta Kanalla sektoreetan, bertan Eibar inguruko lau artista ezagutu genituen ta barre on batzuk bota genituen beraiekin.

Eguneroko rutina ederra izan zen, esnatu, gosaldu, eskalatu, bainutxua errekan, bazkari-merienda ederra ta garagardoak ezagutzera, bukle infinito bikaina

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 220m/6a+
  • Denbora: 45 min hurbilketa basko hitoak jarraituz.
  • Orientazioa: Hego-ekialde
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, 12 expres, friendak 4rarte eta fisureroak.
  • Ekipamendua: Semiekipatuta, bilguneak ia guztiak rapelatzeko ta plakak paraboltekin pitzadurak babesteko aukera ugarirekin.
  • Ekipatzaileak:  C. Eguía eta M.C. Magdalen
  • Nola heldu: parkingetik kotxea utzita, horma ikusten da, hitoak jarrraituz basotik. Erraza.
  • Jeitsiera: Rapelatzen.

Krokisa: Arañita Escaladora



ERREPORTAIA:


Cavallers ingurua presatik ikusita


Orient expresera joateko bi aukera daude, presa azpitik edo goitik, antzekoak dira biak, agian erosoagoa behekaldetik sartzea.


L1 ondoko bidetik sartu giñan, 6b eder bat, 25 metro ingurukoa.


Luzeak ebatzi ahala altura hartzen goaz, presa ingurua ta parkinga.



Naranja koloreko granito ederra, forma eta seta ederrekin


Bigarren eta hirugarren luzea V+ graduan mugitzen dira baia ez mantenituak, hirugarrena nahiko itsusia trabesia lateral batekin begetazio gehigirekin gure gusturako.

Laugarren eta bostgarren luzeak, 6a+, bertikalak eta ederragoak dira, pare bat boltek plakak babesten dizkugute goikaldeko erdiguneko terraza batean bilgunea egiteko.

Seigarren luzea 6a irtera eder bat dauka, ondoren azken luzea ebazteko, 6a+.


Goikaldena euriak harrapatu zigun, bide ederra, baia hain kritika eta balorazio ona izanda gehiago espero genuen.



Dutxatxoa edozein txokotan


Kirol eskalada egiten, Kanalla sektorean, 6a+ eta 6b+ artean bide ugari duen sektorea, goizetik joateko orientazio ona dauka.



Bueltatzen parkingera, inguru ederra Cavallers, hala ere goikalde ingurura igotzeko pena gelditu zitzaigun.


El dia de la marmota, gosaldu, eskalatu, bainutxua, bazkaldu ta poteoa, holan bai bizi lei!





2021(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

2020_08_30-Arguis. Pared de Bones. Sendero Limite (200m/6a+)

 Abuztuko azken asteburua euritsua eta hotza zetorren Pirinio aldera, ta pasadan urtean joateko gogoekin giñan ta azkenean ezinezko izan zitzaigun ta aurten lehen aukera hau eukita ta Pirinio aldean hotza ta euriaz ihes egiteko Guara aldera gerturatu giñen, bertako bide klasikoena eskalatzeko, Directa Osborne bidea eskalatu genuen zapatuan eta domekan, zerbait errazagoa ta lasaiagoa eskalatzeko Bego ta Danirekin batu giñen hauren autokarabanaren erosotasunaz gozatzeko ta domekan goiz eder bat pasatzeko Arguiseko Bones horman eskalatzeko.

Aukeratutako bidea, Sendero Limite bidea izan zen, oso ondo txapatuta dagoena ta hormaren erraztazunak aprobetxatuz igotzen dena, bide ederra, gozatzekoa ta erosoa.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 200m/6a+
  • Denbora: 45 min hurbilketa basko hitoak jarraituz.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, 12 expres. 
  • Ekipatzaileak: Luis Royo, Carlos Roy eta Julio Benedé, 2013ko urrian.
  • Nola heldu: parkingetik kotxea utzita, horma ikusten da, hitoak jarrraituz basotik. Erraza.
  • Jeitsiera: Rapelatzen.


ERREPORTAIA:

Lehenengo hiru luzeak plaka etzan eta begetazio apur bat tartekatuz doaz, bertikaltasun puntu askorik hartu gabe bere luzeetan, itsasgarritasun plakak ta terrazatzoak tartekatuz.


Laugarren luzea oso ederra da, entosta bertikal batetik hasten da, pitzadura zabal batetik, mugimendu oso ederrekin, ondoren bostgarren luzearekin enpalmatuz, itsasgarritasunko plaka oso eder batetik.


Bego bilgunera heltzen, pitzadurak eta itsagarritasuneko pausu ederrak, apurka giroa ta bertikaltasuna hartzen doan heinean.




Seigarren luzea ezkerretara trabesian dijoa, nitxo batetik pasatzeko, pausu eder batzuekin bilgunea buitrera batean egiteko.


Dani seigarren luzeko bilgunean, zazpigarren luzea eskumatara diagonalean doan trabesia polit bat da.


Bego zazpigarren luzean, tximinia bertikalean sartzeko.


Bilgunera heltzeko, pausu ederrak, kantu ugarirekin ta goikaldeko giro apartarekin.



Zortzigarren luzea, hamar metrotako bloke txiki bat da, zazpigarren bilgunetik beherantza rapelatzen jeisten da, luzeak enpalmatuz hiru rapeletan zorura.



Egun ederra, Cinfuensen zapatuan apur bat sufritu ta gero, egun ederra ta lasaia pasa genuen konpainia ederrean, milesker bikote.