Asteburua zetorren eta bai Piriniotan bai Asturiasen eguraldi kaskarra iragarrita zegoen, Euskal herritik nahiko aldakorra baita, domekan euria, zer egin pentsatzen ari giñala, Madirilera bidean dagoen La Cabrerako Pico de la Mieletaz akordau giñan, hantxe eguraldi ikaragarria ematen zuten eta tenperatura oso ona ta harantza abiatu giñan bariku gaban, peajea hartuta Gasteizetik 2 ordu ta 30 minututan hantxe giñan.
Lehen aldia "La Cabrera"-n, granito oso ona ta pitzadura ta arrakal ikaragarriak dituen lekua, baia gure eskalada estilo ezberdinekoa, hori dela eta inguru hau ezagutzen duten lagun batzuei lehen kontaktu baterako bideak gomendatzea eskatu genien.
Oso leku erosoa da, apromaxio oso laburrekoa, rapelatzeko aukera duena, jeitsiera erraza ta arina, tenperatura ona ta arroka ikaragarria, lehen aldia izan da baina ez azkena.
FITXA TEKNIKOA:
- Lehen igoera:Ezequiel Conde eta J.Domingo 1969an.
- Nola heldu: Gasolindegian kotxea utziz, bidezka jarraituz 15 minututan bidearen basera heltzen gara, ez dauka galbiderik, oso zapaldua eta hitoekin markatuta.
- Zailtasuna: 6a/145m.
- Materiala: 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero joko bat ta zinta luzeak.
- Arroka mota: Kalitate oso ona duen granitoa, granu potolokoa, eta itsasgarritasun handikoa.
- Ekipamendua: Bilguneak ekipatuta, fisura oso onak eta babesteko aukera asko ditu.
- Jeitsiera: Bide guztia rapelatzeko aukera dago, bilguneak malloi edo anillekin ekipatua dago, hala ere goitik atera ezkero, gomendagarriena oinez jeistea da, tontorretik eskumatara gelditzen dan kallejoitiik, destrepe txiki bat eginez.
ERREPORTAIA
Aurreko eguneko bidaia zala eta azkenean ordua bota zitzaigun eta 10tan hasi giñan oinez biderantza, jadanik jende asko zegoen horman zehar, beste ideia bat genuen (Chocolate, Manolin, Altieri etab) baia bilguneak jendez gainezka zeuden. Ezequiel bidean aurretik bakarrik zegoen kordada bat ta hara sartu giñen, aurretik gomendatu ziguten Ezequiel-Emilio bideen konbinazioa oso ona eta gozatzekoa zala ta hara sartu giñan.
L1: 55m/IV+:Diedro fisuratu batetik hasten da, horizontalean ezkerretara beste diedro baten sartzeko diagonalean igotzen dana bilgunera heldu arte.Gomendagarria zinta luzeak erabiltzea.
Traba bat jarri behar bazaio, autobia oso gertu pasatzen dala ta xarma kentzen diola.
L2: 30m/6a: Bilgunetik ezkerretara apur bat zabaldu ta repisa txiki batetik pitzaduraren azpian jarriz, regleta txiki asko ditu eta hankatxoak, oso ondo igotzen da, ta babesteko friend ertainekin (0.3-0.5 artekoak), pitzadura erdian tottem enpotratu bat daukagu, pare bat metro gehiago ta ezkerretara aurkituko dugu bilgunea, erosoa eta zabala.
L3: 30m/IV+:Hurrengo luzea ezkerretara dagoen beta hartzen du, alien enpotratu bat dago pausua babesten duena eta ondoren ezkerretara espoloitxorantza joanaz, eskumatara aurkituko dugu bilgunea.
L4: 30m/IV: Bilgunea edo beheko repisan dago edo ezkerretan Manolineko bidean, trabesia horizontal erraz bat eginda pitzaduran bertan sartzen gara, bilgunea bertan egiteko aukeragaz ta errazago aseguratzeko, ta soka gutxiago izateko erorketa egotekotan.Luzea oso erraza da, apur bat igoaz zuhaitz bat lazatu eta goikaldeko pitzaduretan edo blokeetan bilgunea montatu.
Pitzadura oso errregularra, cam/totem gorriak oso ondo doaz.
Ondoko bilgunea, Manolineko bilgunea (R5).
Pico de la Mieleko tontorrean, 1342m, gure lehen aldia.
Ondoren, bloque californiano famatura joan giñan arrakal/pitzadura batzuk eskalatzeko asmoarekin baia horretan gelditu zan, apur bat probatu ta gero, Pico de la Mieleko "a vista"n eskalatutak 6a eta hemengoaren zailtasuna guztiz ezberdinak zirela ikusi genuen, gauzak batu eta "sopapo" on batekin itzuli giñen kotxera, hurrengoan eskunarruekin bueltatuko gara.
El cancho del Aguila tabernan, bokadilotxo bat erdi bana ta pare bat garagardo hartu genituen. "Katuoinekin" blogeko bi partaidekaz aurkitu giñan ta beraiekaz afaldu genuen furgoetan, barre on batzuk botaz ta proiektu berriak komentatzen. Aldaketa ordua, domekarako arinau esnatuko gara jaja.
Bide polita, erraza, gehiago egin nahi genuen, baina ez genuen hainbesteko masifikazioa espero, ta lasaitasunez hartzea erabaki dugu, apur bat "deportibagaz" osatuz arrastia.
Hurrengoarte!