Azken urteetan bezala, ohitura ona hartu dugu ta urtarrila-otsaila partean Ecrinsetan dauden izotz baldintza onak aprobetxetako bidaitxua egiteko momentua heldu zan, ezin izan giñen nahi genuena bezain beste egon, arinago bueltatu behar izan behar genuen, hala ere egon giñen egunetan primeran pasa genuen.
VALLE DU CHAMBRAN: SEGURAT DU FORAN (III/3+/270m)
Bariku gauean ateratzen gara eta gaba guztia errepidean pasa ondoren, Pelvouxeko herrixkako kafetegi batean kafe bero bat hartzen dugu bizkotxo batekin, tea egiteko ura berotzen digute eta Chambran-era igotzen den errepidea igotzen dugu kotxearekin ahal dugun lekuraino.
Valle du Chambran leku oso lasaia eta basatia da, bakartia, bertan beste kordada bakar bat ikusi genuen zapatua zela kontuan izanda eta jakinda baldintzetan zegoela (Ice-fall), holako bailaretan Ceillac eta holako lekuetan ematen den masifikaziotik ihesi joan giñan eta oso egun polita pasa genuen.
Kaskada erraza izan arren, oso polita da eta tarte bertikalak baditu, etzundutako txanpa batzuekin.
Bailarara sarrera oso ederra da lekua.
Kaskadako tarte ederrena, gerizpetan dago, horrek bere ekialdeko orientazioan eskalatzea ahalbideratzen du, eguzkiak jo arren.
Pelvouxera jeisten, urtarrileko argiak oso arin joaten dira.
Gite txikitxo bat hartu genuen Saint-Martin-de-Queyrières-en, oso gustora egon giñan eta merke, lekua nahiko ondo kokatuta dago, bai Queyras-Ceillac ingurura joateko, bai Fournel-Fresnieeres-Argenterois ingurua oso gertu dauka, bai Pelvoux-Ailefroide, ta La Grave edo Briancon nahiko gertu dekoz.
VALLON DU FOURNEL: FOLIE (II/4/120m)
Hurrengo egunean, Fourneleko goiko parkingera doan pista zabalik zegoela aprobetxatuz, bertara hurbildu giñan, aurreko bisitetan, beti zegoen elurraz topera ta Hirosima sektorean saiatu ta gero beti beste leku batera mugitzera behartzen zigun, oraingoan baldintzak ezin hobeak ziren, eta parking-a kotxez gorarte zegoen.
Bailarara sartzean, beldurra bakarrik ematen du begiratzea Cholosse de Rhodes (V/4+700m; ), Nain de Ravines (IV/4/400m) (hurrengorako fitxatuta gelditu zen), Double Scoth, Martini, Dry Martini, Resurgence, Doby Dobe famatuak eta abar.
Sector Bisonoursera joan giñan, hegoaldeko orientazioko sektoreak baldintza hobeagoak baizituzten.
Palace des glaces
Mikel luzea errekuperatzen
Vallon du Fournel
Bidea rapelatzen jeisten da, sokak batzen.
VALLON DU FOURNEL: INZOGOOD (II/3/60m)
Folie ondoko kaskada erraza ta laburra, baia oso ederra, jarraian sartu giñan elurra eta eguraldi txarra sartzen zitzaigun bitartean.
Bidea bi luzetan egitea gomendagarria da, eta rapel bakar batean jeisten da.
Kotxera bueltan.
HAUT QUERAYS: FILLES DE LA MONTA
(II/4 edo 4+/300m)
Astelhenean elur pakete ona bota zuen, eta Fresnieres eta Vallon du Founelen eskalatzeaz ahaztu giñan, La Gravera joateko errepidea nahiko txarto zegoela jakinda, garbitzen ari zirela, haranetik behera joan giñan, oingoan ezezaguna zen inguru berri batera, Haut Queraysera.
IceFall-en baldintza oso onetan zegoela ikusita hara hurbildu giñen, aproximazio laburra ta tarte bertikalak dituen izotz kaskada polita, hala ere, bertikaltasun puntu hori falta zaio luze batzuen artean dauden kanpekin apurtzen bait da, Ceillac-eko Les formes du chaos-en antza hartu nion.
Jeitsiera nahiko luzea iten da, eta gabaz heldu giñan kotxera.
LA GRAVE. LE COLERE DU CIEL (II/3+/300m)
Gure lehen izotz bidaian, bertako errezenak eta klasikoenak egiten hasi giñan, eta haien artean Le colere du Ciel egin gabeko zerrendan gelditu zitzaigun, kilometroengatik eta elur jausi arriskua zela eta, urteak pasa ahala bertan behera gelditzen zen, oraingoan baldintza onetan zegoela komentatu ziguten ta bertara hurbildu giñan, egunaz gozatzera.
Kaskada oso polita, nahiko tapatuta aurkitu genuen arren.lehen luzeetan arropa dezente busti zitzaigun, eskunarruak gehien bat ta bigarren eskunarru parea goikaldeko resaltetan guztiz busti zitzaizkugun, ur dezente jeisten bait zen, nahiko hotz pasa genuen aurreko egunekin konparatuta, Ecrinsetako derrigorrezko izotz kaskada, bere erraztasuna, bilgune ekipatuak/semiekipatuak eta aproximazioa, bere edertasunarekin batera klasiko batean bihurtzen dute.
La Grave leku ikaragarria da, oso ederra, hala ere astean zehar joatea gomendagarria da ze asteburuetan topetara egoten da, kaskada oso polta da, bertikala ta mantenitua, oso gomendagarria.
Col du Lautaret pasatzen lehen argiekaz, La Meijeko hormetan egunsentiegaz.
Goiko luzeak politenak dira
Les Freauxeko herrixka
GOZADA BAT, egunerokotasunetik ihes egiteko egun ikaragarri batzuk, milesker laguntxu ;)