2019(e)ko otsailaren 13(a), asteazkena

2019_01_28-Haut Queyras. Les Files de la Monta (II/4/300m)

SARRERA:

Domekan Fournelen ibili ta gero ta domeka gaban elur dezente erori ta gero, La Gravera joateko aukera hurrengo egunerako utzi eta bailaran beherantza joan giñan, Ceillac-Queyras ingurura. Ice Fall webgunean kaskada honen egoera ona ikusita, ezagutzen ez genuen inguru honetara joan giñan.

Lekua ikaragarria iruditu zitzaigun, hala ere, komentatzea luzeen artean zelaitxoak eta kanpak daudela ta bideari bertikaltasun puntu hori falta zaiola iruditu zitzaigun, eta 300 metroak kaskadarenak dira, bitartean dauden zelaiekin ta ensanbleekin luzea egiten da, jeitsiera nahiko astuna egin zitzaigun, gomendagarria baia elur gutxirekin dagoenean eta goizetik sartuta.

FITXA TEKNIKOA:


  • Zailtasuna: II/4 edo 4+
  • Luzera: 300m
  • Luzeak: L1 2+ 30m; L2 3 30m; L3 3+ 40m; L4 3 50m ;L5 4 50m ; L6 3+ 30m ; L7 3+ 10m
  • Orientazioa: Iparraldekoa
  • Materiala: Zinta luzeak,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Nola heldu: Gite de la Monta-ko aterpeko parkingean kotxea utzi ta bertatik kaskada argi ikusten da, hamar minutuko aproximazioa zubitxoa pasata, pista jarraituz.
  • Jeitsiera: Ezkerraldetik jeisten den bidezka jarraituz zuhaitz artean, ondoren errekatxoaren ondotik jeisteko behekaldeko pistara heldu arte.
  • Camp to camp Linka Hemen 
ERREPORTAIA:

L1 + L2 (60m/3) Lehengo bi luzeak tirada bakar batean enpalmatzen ditut, erresalte eskalonatu errazak, bilgunea eskumaldean dagoen zuhaitza zintekin montatuta dagoena.


Ondoren kanpa apur bat, beste tirada bat kaskada azpian jartzeko,

L3 (·3+/40m), luze oso polita, hasiera bertikala duena, ondoren ezkerretara trabesia konstante bat bilatuz, bilgunea ezkeraldean dagoen bilgunean, hiru paraboltetan.


Mikel luzea desmontatzen, trabesian sartu baino lehen,



Queyras ingurua, oso polita iruditu zitzaigun.


Beste luze bat trantziziozkoa eta ondoren 150 metro inguru egin genituen ensanblean, goikaldean aurkitzen den kaskadetara heltzeko hurrengo platorarte.


Mikel kaskadaren trantziozo tarte batean, kaskadari bertikaltasuna falta zaiola iruditu zitzaigun, Ceillac-eko Les Formes du Chaosen antza hartu genion.


L4 (4/55m), irteera bertikal bat, nahiko mantenitura, luze erdian repisa bat dauka, ondoren beste erresalte bat tarte errezago batera ateratzeko.


Ondoren beste trantzio luze bat dator, hurrengo kaskadatxoaren azpira heldu arte, ensanblean egin genituen tarte guzti hauek.


L5 (4/40m), kaskadatxoa, nahiko polita eta zabala, bilgunea goiikaldean ezkerrean dagoen zuhaitzean.


Irteera nahiko etzana, ondoren sekzio bertikal batekin goikaldeko kanpatxora ateratzeko.



Trantsiziozko beste tirada bat, jada bukatzeko gogoekin, bertikaltasun falta eta trantziozko luze gehiegi.

L6 + L7 (3+/45m) beste hormatxo txiki bat, hogei metro ingurukoa kanpa apur bat ta resalte txiki bat goikaldeko basora heltzeko.


Jeitsiera oso astuna egin zitzaigun, goikaldeko basotik ezkerretara jeitsi behar da, erreka jeisten den lekutik, nahiko elur astuna eta zuhaitz apurtuen artean, ordu bat ta gero Gite de La Monta-ra heltzen dan zubian giñan, leku polit bat ezagutu ta gero.

Konklusio lez, kaskada ederra da eta lekua aparta, hala ere, bertikaltasuna falta zaio, oso eskalonatua da ta trantziziozko luze asko ditu batetik bestera, horreri gehituta jeitsiera nahiko astuna egiten dela, ez nuke errepikatuko ezta gomendatuko, baia onena pertsonan joatea ta probatzea.


iruzkinik ez: