2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

2018_12_22-Ogoño. Izaro Irla (6a/110m)

SARRERA:


Bariku gaba Elantxobera hurbildu giñan, parkingean lo egiteko ta hurrengo egunean Ogoñoko tenperatura goxoaz gozatzeko, ideia bi bide egitea zen, jada kresala inguruko regulazioa sartua bait zegoen, Amagoia (6b/120m) bidea eskalatu ta gero, Izaro Irla laburrean sartzea erabaki genuen eguna apur bat luzatzeko asmoagaz.

Lehen luzea, nahiko itsusia izan arren, bigarren luzearen diedro luzea, eta azken luzeko helduleku ta pasarteak asko gustatu zitzaizkigun.

Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmutur hori, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia aurkitzea.

Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.

Bere hormatik bide ugari dihardute, lehen zabalkuntzetatik gaur egungo zailtasuna duten bide berrietara, bestalde, aberasgarria eta eskalatzaile komunitaterako ona, bere hormatik estilo ezberdina duten bideak egotea, kirol eskaladatik tradizionalera, errezenetatik zailenetara.

Bestalde eskertzekoa da, bide berriak zabaltzeari ibili beharrean, reeekipazio eta mantentze lan ikaragarri horretari orduak dedikatu dieten guztiei, gaur egun inox parabolt eta kimikoekin ekipatuta dago horma.

Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.

Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan picknick gune bat dago iturri eta zakarrontziekin, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.

FITXA TEKNIKOA:

Ogoñoko krokis orokorra.


Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN

ERREPORTAIA:

Amagoiatik jeitsi ta gero, ur tragoxka bat ta bidearen lehen luzeagaz hasten gara.



Itsasoa bare-bare segitzen zauen, ta haize goxo ta epela.


L1 (IV/25m), luze oso itsusia, pare bat paraboltez babestuta, trantsiziozko luzea.


Bilgune erosoa, bi boltekin.


L2 (V+/6a-45m) Luze oso polita, babaresa, diedrotxo batetik, bilgunea zuhaitz batean egiteko.

Mikel bigarren bilgunean.


Eguna laburtzen doan heinean.


Lagako hondartza ta bere txiringitoa.


L3 (V+/40m) bilgunetik trabesian eskumatara, diedro sabaitxo bat igarotzeko, regleta ta ezpata askogaz, oso polita goiko bilgunera heltzeko.


Lagako lasaitasuna tontorretik.


Elantxobe eta Ea ingurua.


Azken argiekaz kotxerantza jeisten gara basotik lasai lasai.


Bide arina ta polita, lehen luzea itsusia izan arren, beste biak oso onak dira, gomendagarria beste bide bategaz egun polita ateratzeko.

Hurrengoarte!

iruzkinik ez: