2023(e)ko apirilaren 22(a), larunbata

2023_02_17-Imunia, Peña Lusa eta Tramasquera (Lunada)

Otsaileko paketoia aprobetxatuz, bariku arrasti baten Espinosara hurbiltzen naiz arrastie aprobetxatu gurean, eguraldi oso ona ta tenperatura onak aprobetxatuz, elur kota batxu dagoela aprobetxatuz, Inmunia-Lusa inguruan hiru igoera arin egiteko aprobetxetan dot.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.2-3.1/E1
  • Desnibela: 1000 metro aprox 
  • Luzera: 9km gutxi gora-behera.
  • Ibilbidea: Parking-Inmunia-Parking- Peña Lusa-Parking-Tramasquera-Parking (hiru igoera, hiru jeitsiera totalean).
  • Kotxetik kotxera 3-4 ordu.


ARGAZKIAK

Inmuniara bidean, Tramasquerara doan basotik gora, ondoren eskumatara igotzeko.


Inmunia inguruan, arroka molean biratzen, hego mendebaldeko orientazioa aprobetxatuz arrastiz.


Atzerantza begiradatxo bat.


Pico de la Miel eta Castro Valnera ingurua.


Inmuniako tontorrera azken metroak.


Inmunia, 1520m.



Valle de la Soba ingurua


Jeitsierako lehen metroak, pala leunak ondoren pala oso zabal eta inklinatuagoetan sartzeko.



Berriz parkingean.


Peña Lusara bidean, malda asko igo behar da, Z asko egiten.



Lepotik, ezkerretara Peña Lusa-ko tontorra.


Peña Lusa, 1575m.


Igotako bidea, atzean, Tramasquera eta Inmunia.


Ilunabarra Castro Valnera gainean jartzen.


Berriz jeitsiera arin ta zuzen bat basotik parkingera, ondoren Tramasquerara igotzeko



Parkingean, egun ikaragarria Lunada inguruan.