Pico la Miel (Lunada) etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Pico la Miel (Lunada) etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

2023_03_06-Alto de las Corvas eta Pico la Miel (Lunada)

Pasadan urtean, martxoko elur paketea gogoakaz hartu genuen, ta Lunada aldean asedio ederra eman genuen pare bat aste bitartean, bertako klasikoak egiten, aurten ya gogotsu gabiz be denboraldie hasteko ta abendua heldu ahala, pasadan urteko irteera batzukaz bertako oroipenak birgogoratzeko aprobetxetan dogu.

FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.3-3.1/E1 (baldintzen arabera) 
  • Desnibela: 600 metro aprox 
  • Luzera: 8km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera. 
  • Ibilbidea: Refugio Castro Valnera-Estacion-Alto Corvas-Estacion-Pico Miel-Refugio Castro Valnera 
  • Denbora: Kotxetik kotxera 2-3 ordu.


ERREPORTAIA:

Eski estaziora heltzen, eguraldi ikaragarria, haize barik ta tenperatura goxoa.


Picon del Fraile atzean dugula


Corvaseko tontorrera heltzen




Pozik tontorrean


Jeitsiera arina ta berriz Pico Mielera igotzen gara.


Jende gehiago Miel inguruan.



Castro Valnera ta bere TUBO famatua, elurra apur bat asentatzen denean bertarantza goaz.



2023(e)ko irailaren 29(a), ostirala

2023_02_19-Alto de las Corvas eta Pico la Miel (Lunada)

 Zapatu goiz bat aprobetxatuz Lunadara hurbiltzen naiz Iban-egaz Corvas-Miel arin bat egiteko, ta egunaren lehen argiekaz bi jeitsiera arin egiteko ta arin baten etxera bueltatzeko.

Elurra aterpetik aurktzen zen eta bigarren jeitsiera luze bat egiteko aukera eman zigun.

Denboraldi ederra 2022-2023koa Lunada inguruan.


FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.3-3.1/E1 (baldintzen arabera)
  • Desnibela: 600 metro aprox 
  • Luzera: 8km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera.
  • Ibilbidea: Refugio Castro Valnera-Estacion-Alto Corvas-Estacion-Pico Miel-Refugio Castro Valnera

  • Kotxetik kotxera 2-3 lrdu.


Argazki batzuk


Corvas.






Pico la Miel, atzean Castro Valnera eta bere tubo ederra.




2023(e)ko martxoaren 8(a), asteazkena

2023_02_04-Castro Valnera (el Tubo) eta Pico la Miel (Lunada)

Kuadrilla ederra batzen gara barikuan goiz erdian, Castro Valnera eta Miel arin bat egiteko, Ibilbide oso polita egin genuen, Lunada inguruko bide klasikoena, bertako bi mendi esan guratzuenetatik pasatuz, Miel eta Castro Valnera.

FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.3-3.1/E1 (baldintzen arabera)
  • Desnibela: 1300 metro aprox 
  • Luzera: 15km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera.
  • Ibilbidea: Refugio Castro Valnera-Cabaña Susana-Bernacho-Subida Balmaesqui-Castro Valnera-Tubo-Bernacho-Pico Miel-Refugio Casto Valnera

  • Kotxetik kotxera 4-5 ordu.



Powered by Wikiloc LUISMI-ren ibilbidea, egun honetan Txanpi-k gidalez egin zigun, eskerrikasko.

ERREPORTAIA:

Cabaña Susanara bidean, Miel ingurua alde batera uzten.



Hemendik jeitsiera arin bat Bernachora, ondoren BALMAESQUI bariante ederra ta inklinatua hartzeko, eskerrak Txufi ta Txanpi bidea ondo ezagutzen zutela, zuhaitzetan markak aurkitu genituen bidea ondo jarraitzeko.


Castro Valnera ingurura heltzen.



Tontorrean Txufi arineketan alde egin behar izan zuen ta tontorrean Efren aurkitu genuen.


Tontorrean denbora bat egon da gero, Castro aurre-tontorrera hurbildu giñen, Tubotik jeisteko.


Lehen malda ikaragarria.


Tubo ingurua elurra apur bat gogorra zegoen.


Markel gertu eta aurrerago Ima ta Txanpi.


Tuboko goikaldea, eguzki ta gerizpe artean.


Bernachon berriz fokak jarri genituen ta Pico de La Miel ingurura igotzen hasi giñen, eguzkiak gogor jotzen zuen.


Pico la Miel ingurura heltzen, ezkerrean Castro Valnera.



Castro Valnera eta ber TUBO famatua, jeitsiera oso gomendagarria.


Pico de la Mielen, fokak kentzen jeitsiera arin bat egiteko aterperarte, garagardoa zain zegoela, plazer bat mutilak.




2022(e)ko abenduaren 17(a), larunbata

2022_12_05-Lunada. Pico La Miel, urteko lehena (1563m)

Lehen elurtea etorri bezain laster, astelehenean ematen zuten eguraldi ona aprobetxatuz Imanolekin hurbiltzen naiz Espinosa ingururantza, kafetxu bet hartu ta gero zeru urdin ta eguraldi onaz disfrutatzeko Pico de la Miel inguruan.





Behin estazioko erremonteak pasata elurraren baldintzak asko hobetzen zuten.



Castro Valnera ingurua eta bere ipar hormako tarte bat.



Tontorrera heltzen



Pico de la Miel, urteko lehena


Beherantza jeisten,



Berriz fokak jarri ta hurrengo tiradaren bila



Espero dogu elur urte ona etortea, gogoakaz gauzela.




2022(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

2022_04_06-Corbas eta Pico de la Miel (Lunadako azken jeitsiera)

Apirila hasieran, bat batean tenperaturak dezente jeitsi ziren eta Euskal herrko mendiek urteko azken elurtea ikusi zuten udaberri sartua izanda. Aurreko egunean Gorbeian egon da gero, Ima ta Julenekin batera, Lunadara hurbiltzen gara, denboraldiko azken jeitsierak egitera.

Aste santuaren buelta izanda, ezin kejatu elurraren baldintzetaz, etxeko mendietan eskiatzea beti plazer bat da, lagun artean.


Estaziora bidean, errepide elurtutik gora, egun eguzkitzua.


Corvas menditik behera, estaziorarte jeisten


Berriz fokak jarri genituen eta Miel mendira igo giñen.




Tontorrean, jeisteko prest.


Castro Valnera eta bere Tubo famatua, aurten eskiada ederrak bota ditugu bertatik.


Aterpean, merezitako garagardotxua hartuten