Boulder etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Boulder etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko azaroaren 17(a), asteazkena

2021_10_23-Rozas la Buitrera boulder

Zapatuan lagunen gonbidapena luzatuz, Rozasera hurbildu giñan eguna blokeak iten pasatzeko, 

Buitrera sektorera joan giñen, ohikoena dena, ta bertako blokeak oso onak direla, gure gaitasuna uzten digun guztia probatu genuen, bide errrezenetatik zailtxoetara.

Arrokaren kalitatea ta lekua asko gustatu zitzaidan, ta ohikoa den bezala, ume txiki bat bezala pasatu genuen, blokeetatik gora ta behera. Jende ugari zegoen ingurutik, udazkena basoan murgilduta, boulder denboraldia hasten da.

Hemen eguneko argazki batzuk.









2019(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

2018_01_16-17-Albarracin Boulder.

Urtarrileko baldintza txarretatik ihesi, eguraldi txarra, elur falta, Albarracinera bidea hartu genuen, bertako hotz eta klima lehorrean bere bloke ederrekin jolasteko, asteburu pasa horretako argazki batzuk.














Eskerrikasko, JONAN; MIKEL eta IBAN! Plazerra ;)

2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena

2018_10_20. Rozas. Boulder. (Burgos)

Zapatuan Daniren gonbidapena luzatuz, Rozasera hurbildu giñan eguna blokeak iten pasatzeko, Zeberiotik atara giñan, kotxea crashpadekin beteta ta hamaiketarako basotik gorantza giñen.

Buitrera sektorera eraman gintuen, ohikoena dena, ta bertako blokeak oso onak direla, gure gaitasuna uzten digun guztia probatu genuen, bide errrezenetatik zailtxoetara.

Eguna ikaragarrizko eguraldiagaz egon zan ta egun guztia bertan pasa ta gero, beheko herrian dagoen tabernatxoan garagardo fresko batzukaz ospatu genuen.

Arrokaren kalitatea ta lekua asko gustatu zitzaidan, ta ohikoa den bezala, ume txiki bat bezala pasatu genuen, blokeetatik gora ta behera.

Hemen uzten dizkizuet eguneko argazki batzuk.


Tipi tapa gorantza basotik.



Bloke errezetan berotzen




Kallejoian






Plaka regletadun bertikal polit bat (6b)


Lasaitasuna basoan.


Beste bloke polit batean, trabesia batekin sabaitxotik ateratzeko (6c ingurukoa)


Mikel Campusboard (7a) probatzen.




Ondoren beste batera mugitzen gara (6c)



Enkajonatuta eta arrakal txikiekin burrukan.


Basoa jeitsieran.



Hauxe da dana, espero gustatu izana.