Gabonetako astean, Madari, Julen eta Mikelekin jeitsi nintzen, Madril inguruan egun batzuk pasatzera, baia lehen egunean Cabrera inguruan pitzadura eta arrakalak oso humel ta bustita aurkitu ta gero, bidaiari bira bat ematea erabaki genuen eta mediterraneo aldera jeitsi giñen, bertako eguraldi ona ta eguzkiaz gozatzera.
2022(e)ko urtarrilaren 17(a), astelehena
2021.12.26-31-Iparretik Hegora
2020(e)ko urriaren 10(a), larunbata
2020_08- Galayos ezagutzen
Abuztua heldu berria zen ta pare bat usa generaman Galayosetara Joan nahiean, aurtengo udatik ezin zela pasa gelditu giñen ta asteburuarekin batera egun libre batzuk hartu genituen jeisteko.
Lekua ikaragarri gustatu zitzaigun, lehen egunean motxila gorarte beteta Victory aterpera hurbildu giñen bere inguruan dauden vivac batean Lau gau passtzeko.
Eskalada autoproteziokoa da, kalitate oso altuko granito honetatik gora dauden arrakala ta pitzadurak aprobetzatuz primeran babesten dena, lehen aldia zenez bertako klasikoenak gomendatu ziguten ta eskalatu beharrekoak asko ziren ta denbora gitxi, ziur laster bueltatuko garela egin gabe utzi ditugun bideak eskaletan.
ARGAZKI BATZUK:
Refugio Victory, milesker Sarah emandako tratuagaitik.
2020(e)ko irailaren 29(a), asteartea
2020_08_03-Galayos. Punta Maria Luisa. Rivas Acuña (160m/V)
Azken eguna, bueltako eguna, baia joan baino lehen goizetik esnatu giñen ta bertako azken klasikora sartu giñen, Rivas-Acuña bidea Punta Maria Luisara, bide ederra, hormaren erraztasunak modu ikaragarrian igarotzen dituenak. Oso arroka ona ta eskalada bertikala eta gozagarria.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 160m/V
- Denbora: 5 min hurbilketa kanal handitik Maria Luisa ta Aguja negra arteko bidetik.
- Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat.
- Jeitsiera: Tontorretik bi rapeletan mendebalderantza
ERREPORTAIA:
Aguja Negra eta bere mendebaldeko hormatik doan Oeste Klasikoa, goizeko lehen argiekaz.
2020_08_02- Gran Galayo. Gran Diedro (V/100m)
Gure hirugarren egunean, nahiko lasai esnatu giñen ta Tonino Re orratzako GAME mitiko eta klasikoa eskalatu ondoren aterpera bueltatu giñen, bertako mendi gidari bat, arrastian gerizpetan eskalatu nahi bagenuen, ezin giñela etxera bueltatu bertako Gran Galayora igo gabe, bere gran diedrotik, bide erraza baia 60 metrotako diedro ikaragarri bat duena bere hego horman, luzea ikaragarri ona iruditu zitzaigun, distantziatik ikusita, ezin genuen sinetsi gradu hori bakarrik izan zitekeela, erraza izan arren oso gomendagarria iruditu zitzaigun gainera Galayotako "orratz" altuenera heltzen da
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 100m/V (azken luzea bestela IV)
- Denbora: 25 min hurbilketa kanal handitik Gran eta Pequeño Galayoen lepora heltzeko.
- Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat.
- Jeitsiera: Tontorretik II-III graduko destrepadatxoak egiten kanal handira heltzeko.
ERREPORTAIA:
Mikel, lepora heldu barri, ezkerraldean La Mira ingurua.
Galayos, ikaragarria.





























