Riglos etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Riglos etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

2019_12_14-Riglos. Los Volaos. Doctor Infierno (6b+/180m)

Piriniotako azken egunetan jausitako elur kantitateak sortutako elur jausi arrisku altuaz ihes egiten bariku gaban Riglosen bukatu genuen, zapatuan lasai esnatzeko asmoarekin Los Volaos inguruko bide bat iteko asmoarekin, bere egunean gomendatu ziguten pare bat bide eta bertatik rapelatzeko aukera eta luzera zela eta bertan bukatu genuen Doctor Infierno bidea eskalatzen, aurretiaz ezagutzen genuen ingurua, Adameloko espoloia egin genuenekoa.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 6b+/180m
  • Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
  • Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Pisoiko rapeletatik, bi aukera, edo zirko de veranora doazen rapelak edo “Los Volaos”, guk azken hau erabili genuen, sirga jarraituz, R1, 35 metrotako lehen rapel bat, ondoren sirga labur bat jarraitu eta R2 eta R3 rapelak egin (45 eta 60 metro ingurukoak).
  • Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Pisonera doan bidezka hartuz, eskumaldean dagoen espoloia da, 5 minutu.

ERREPORTAIA:

Pison malloa eta bere eskumaldeko behe partean "los volaos" ingurua.


Pison eta Puro


La Visera, Frechin eta Cuchillo.


L1 (6b/40m) lehen metroetan pausua dauka, panza nahiko pikante bat, esku sobatuekin hanka gabe uzten zaituena, ondoren bilgunera heltzeko ritmoa jeitsiz.

L2 (6a/25m) luze laburragoa, bertikala ta bilgunera heltzeko trabesia txiki batekin, polita.


L3 (6b+/30m) bilgunetik ateratzeko, yumarekin gurutzatuz doa, bilgunetik ateratzean bertikala ta presa txikiagoa, heldulekuekin, luze ederra ta atletikoa.


Rigloseko herria


Pison eta Peña Rueba.


L4 (6a/35m) bilgunetik ateratzeko pausutxoa, ondoren repisa eder batera bilgunea iteko.

L5 (IV/45m) trantsizio luzea, inguru apur bat korapilotsua, ondoko bideekin lotuz doa, SOS bilgune bat ere tarteko bilgunea iteko, goikaldeko tartea apurtua eta begetazioagaz.


Jeitsiera, hiru rapeletan, Los Volaos-eko rapeletatik.


Azken rapel zintxilikatuan, eliza bistan.


Mikel azken rapel ikusgarritik jeisten.


Negu arrastiko azken argiak


Bide polita, laburragoa eta haizeaz babestua, gustatu zitzaigun ta gomendagarria iruditu jakun.

2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

2017_03_24-Espolon Adamelo (6a/200m) (Riglos)

Egun libre batzuk hartu genituen lanean eta martxoako elurra zetorrela ikusita Valle de Tenara joan giñen, nola ez Peña Telerara, bertatik zerbait egiteko asmoarekin, osteguneko goizean pateada on bat eman eta gero Elenara bidean, bertatik jeisten ziren purgak ikusita buelta eman genuen, eta ostiralean Riglos aldera joan giñan zerbait egiteko asmoarekin, Piedrafitan euria ari zen atera giñenean bidean eta Murillo de Gallegora iristean nahiko bustita ikusten ziren hormak, kafetxo bat hartu genuen lasai-lasai eguzki izpiak Rigloseko hormak lehortzen zituzten bitartean

Bidea egin ta gero, esan beharra daukat  gustatu zaidan bide bat izan dela, oso ondo ekipatuta eta edonori gomendatzen diodana, aproximazio arina, eskalatzeko arina eta egun arraro bat daukagunean eguna salbatzeko moduko komodina, rapel politak eta arin batean geunden berriro bueltan, txorizo eta gazta jateko gogoekin.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 6a/200 metro
  • Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin (horiak).
  • Materiala: 12 zinta expres eta bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Pisoiko rapeletatik, bi aukera, edo zirko de veranora doazen rapelak edo “Los Volaos”, guk azken hau erabili genuen, sirga jarraituz, R1, 35 metrotako lehen rapel bat, ondoren sirga labur bat jarraitu eta R2+R3 rapelak egin (50 metro ingurukoak).
  • Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Pisonera doan bidezka hartuz, eskumaldean dagoen espoloia da, 5 minutu.

BIDEAREN DESKRIBAPENA:

Luze guztiak tonika berdina jarraitzen dute oro har, nahiko bertikala, eta oso estatikoa izan daiteken pausuren bat edo tripa txikiren bat baina 6a gradua igaro gabe. Luzeak enpalmatzeko aukera asko. Oso ondo ekipatuta dago, eta bilguneak oso erosoak dira. Kolore berdinak dituen paraboltak jarraitu behar dira eta bilguneak horiak.
(Argazkia_ Blog: sarikamontesa)

L1 (V+/35m) + L2 (6a/15m): Lehen luzea nahiko erraza, pare bat tripatxo eta tonika berdina jarraitzen duena, bilgunera heldu arte, bertan “La panza del pijo” famatua dago, polita, eta apur bat pulitua baina ondo egiten dena.

L3 (IV+/25m) + L4 (6a/20m): Hasieran apur bat etzana bilgunera heldu arte eta ondoren kantu asko duen tripatxo bat igaro behar da. Bertan “La panza del cabron” aurkituko dugu, aurrekoa baino errazagoa iruditu zitzaidan, panza behin igarota, txapak desagertzen dira bilgunera heldu arte dagoen pausuraino, luze polita.

L5 (IV+/35m) + L2 (V/35m): Luze erraza lehengoa, ez zitzaidan hain iruditu hain apurtuta zegoela, bilgunea eskumatara ikusi genuen, baina hobeto ezkerretara ateratzen den espoloia igotzea ta panza bat igaro ta gero goikaldeko bilgunera heltzea 65/70m.

L7 (IV+/35m-60m leporaino): Aurrekoa baino errazagoa, bertan sirga dago, rapeletara heltzeko.

ERREPORTAIA:

Eguzkia jotzen zuen bitartean, arnesak lasai jartzen ditugu, aurrez aurre, Pison, Adamelo, Volaos, Cuchillo eta Melchor Frenchin malloak.


 “La panza del pijo” famatura heltzen, polita, eta apur bat pulitua baina ondo egiten dena.


Ziortzaren lehen aldia Riglosen, azken bilgunean zeukan aurpegia errepikatuko duenarean zen ;)


Jonan eta neu, atzean herria dugularik.


Paraje ederra eta giro polita azken luzeetan.


Bertikaltasuna


Bigarren rapelean


Azken rapela egiteko, super man!!!


Azken rapelaren bideo bat, eskegia eta oso ikaragarria (60 segundukoa, eta 60 metro baino apur bat gutxiagokoa)



Lehortea ekiditzen sahiatzen, Jacara bidean egindako geldialdi arin batean.


Jacan dutxatu ta gero, afari goxo bat, pizza surtido ona eta ondoren edari isotoniko batzuk.
 


Hauxe da dena, espero gustau izana

2016(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

2016_04_23-Mallo Frechin, Irene y la paz (6c/200m) (Riglos)

INFORMAZIOA:

Riglos Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Huescako probintzian dagoen Las Peñas de Riglos udalerriko herri bat da. Hoya de Huesca eskualdean dago,Huesca hiritik 5 kilometro ipar-mendebalderuntz, Ayerbe eta Murillo de Gállego udalerrien artean dagoen A-132 errepidean.

Riglos herriak bere natur ingurunea eta inguruko ikuspegi bikainei esker ospe handia du. Gállego ibaiaren ezkerraldeko ertzean dago, sekulako geologia egitura eta harkaitz edo mallo erraldoien itzalpean, hauek Riglosko malloak dira. Bestalde GR 1 oinezko ibilbide luzea ere bertatik iragaten da.

Riglosko malloak, izen bera duen herrian dauden mallo batzuk dira. Pirinioaurrea mendilerroan kokatzen dira,Huesca hiritik 45 kilometro ipar-mendebaldera. Bere garaierarik handiena Macizo d'os Fils (1.045 m.) mendian du, aldiz bertako amildegirik garaiena Visera amildegia da.
(Iturria: Wikipedia)

Riglosen 50 pertsona inguru bizi dira, hori dela eta, askotan aurkitu ahal dugu eskalatzaile gehiago herriko jendea baino, hala ere herritarrek oso ondo zaintzen dute eskalatzaileak eta egiten dieten inbasio hori oso ondo daramate. Arazorik ez izateko, herria errespetatu, erabiliz parkingak eta sortutako zakar guztia zakarrontzietan utziz. Herrian mendiko aterpea, logelak eta taberna daude, horretaz aparte, denda txiki bat non janaria erosi daiteken eta Malloen interpretazio zentroa.

MALLO MELCHOR FRECHIN

Bertan eginda ditugun beste eskalada batzuk
IRENE Y LA PAZ

Bide honen inguruan hamaika iritzi entzunda nituen. Batzuk arrokaren kalitatea ez dela batere ona, beste batzuek oso konstantea den bide bat dela esan didate eta Rigloseko bide gomendagarrienetakoa, oso ondo ekipatuta, haizeagaitik babestua, bilgune oso erosoak....baia gauza bat zela edo bestea zela beti uzten genuen beste egun baterako.

2015 eko Azaroa-Abendua artean igarotako aste horretan, egun haizetsu batean Sergiorekin egitera animatu giñan, baina lehen luzea zabaldu bezain laster, Sergiori sorbalda atera zitzaion eta rapelatu behar izan genuen. Raba batzuk jan eta etxerako bidea hartu zuen gixajoak.

Asteburua heldu zen, Mikelen deia, Pirinio aldean udaberriko edurra, eta paketoiaz ihes egin nahian Riglosera atera giñan gaueko 22tan, bere amaren afari goxoa hartu eta gero, pilak topera eta aterpean ogea itxaroten zigularik.

Bidea egin ta gero, esan beharra daukat pila bat gustatu zaidan bide bat dela, oso ondo ekipatuta eta edonori gomendatzen diodana. Lehen luzea kenduz, beste guztia oso kalitate onekoa iruditu zitzaidan eta Frenchinera igotzen den jendetzatik ihes, txoko horretan pila bat disfrutatu genuen. Zorionak ematea bidea zabaldu zutenei, beheekaldetik hasita, latza ;)

FITXA TEKNIKOA:
·        Zailtasuna: 6c
·        Luzera: 200 metro
·        Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·        Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk soka bikoitzak eraman genituen baina aukera dago ere soka sinplearekin egiteko.
·        Sasoia: Edozein
·  Jeitsiera: Behin goikaldean dagoen tontorrean, jarri berri dagoen sirga jarraitu Viserako tontorrera heldu arte, bi aukera daude, edo Mallo del Aguatik jeisten den bidetik jeistea edo Circo de Veranotik jeistea.
·        Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Visera dijoan bidezka hartzen dugu eliza pasa ondoren, Viserara joan beharrean ezkerrera, Frechin malloko norabidean, oso zapalduta daude bide asko.

BIDEAREN DESKRIBAPENA:

Graduari dagokionaz, jarraitasun handia duen bide bat da, Riglos izateko.  6 luze ditu (L6+L7 (12m)) enpalmatzea gomendagarria da. Luze guztiak tonika berdina jarraitzen dute oro har, nahiko bertikala, eta oso estatikoa izan daiteken pausuren bat edo tripa txikiren bat. Luze batzuk enpalmatzea posiblbe dal.

Oso ondo ekipatuta dago, eta bilguneak orokorrean oso erosoak dira. Kolore berdinak dituen paraboltak jarraitu behar dira, izan ere, Jose Antonio Sanz bidearen ondotik dijoa momentu batzuetan, eta R4an gure bidea ezkerrera doa, Jose Antonio Sanz bidea eskumara utziz, Mallo Frechineko ezker horma bertikala bilatzen baitu azken bi luzeetan.

  • L1(28m/6a): Lehen luzea,ondo txapatua baina arrokak apur bat deskonfidantza ematen du, harri dezente apurtzen bait dira, tximinia batetik igarotzen da repisa eroso batera heldu arte. Bertan bilgunea, bi argoila ta parabolt bat.
  • L2 (35m/6c): Bide guztiko luze konstanteena, eta bertikaltasuna asko mantentzen duena. Arrokaren kalitatea oso ona eta oso ondo txapatuta. Bigarren bilgunea ere oso erosoa da. BI argoila + bolt.
  • L3 (30m/6a+): Arroka ona, gozatzekoa, helduleku asko ditu, eta ez dauka zailtasun handirik, bilgunera ateratzeko tripatxo txiki bat izan ezik.  Bertan bilgunea, bi argoila ta parabolt bat.
  • L4 (20m/6c): Luze laburra, sabaitxo txiki bat ikusten zaio baina bigarren luzea baino askoz errazagoa iruditu zitzaidan.
  • L5(30m/6a+):Luze oso polita, hirugarrenaren oso antzekoa, baina bide guztiaren petada nabaritzen hasten da, pausu zailtxo bat bilgunera heltzeko, L4tik aterat.zean ezkerrera (txapa doratuak) jarraitu behar dugu, Jose Antonio Sanz bidea eskumarantz utziz (txapa plateatuak).
  • L6+L7 (35+15m/6b+IV): Bi luze hauek enpalmatu genituen. Luze oso bertikala eta arrokaren kalitate oso onekoa. 
Topo hau oso egokia iruditzen zait aurkitzen den graduazioarekin




ERREPORTAIA:

Lasai asko esnatzen gara eta ondo gosaldu eta gero parkingera hurbiltzen gara gauzak prestatzera.


Pison 



Hormara joan baino lehen atara ziguten argazkia, ezkerrean behekaldean "El Puro" famatua.

La Viseraren basea, jende gutxi zegoen beste egun batzuetakoarekin konparatu ezkero.




Mallo Colorado, urrian ibili giñen hango Victor Garcia (100m/6a) bidea eskalatzen


Lehen luzea, apur bat apurtuta egon arren, ondo igotzen da lehen bilguneraino.


Bigarren luzea, bide guztiko luze zailena, lekuren baten 6c+ ematen diotela ikusi dut, 6c ondo legoke, baina 4 luzea baino gogorragoa eta mantenituagoa. Mikelek zabaldu zuen eta neuk expresei tiroi pare bat eman da gero gora heldu nintzan.


Mosquitos bidea, (6b/240m), abenduan Mikelekin eskalatu nuena, La viserako bide errezena, baia oso pulituta dagoena, hala ere gomendagarria.


Itxaroten, bilgune guztiak oso erosoak dira.

Eskalatzailea, bostgarren luzearen hasieran.


Selfie, beroa dela eta katuak ez kentzea ezinezkoa da.


Rigloseko herria, bertikaltasun haundia duen bidea da.


Azken luzea, 6b gradukoa, geuk L6+L7 enpalmatu genituen, 50 metrotako tirada bat geldituz, eguneko nekea nabaritzen da eta kantu txikia duen luze bat da, baina oso polita eta giro bikaina duena.


Frenchineko tontorrean bokata bat jan eta prisarik ez genuenez "Circo de Verano"-tik jeitsi giñan.



Mallo Fire, goikaldean ikusten dira montatutako Jump Line eta tirolina.


Riglos


Bidea egin ta gero, esan beharra daukat pila bat gustatu zaidan bide bat dela, oso ondo ekipatuta eta edonori gomendatzen diodana. Lehen luzea kenduz, beste guztia oso kalitate onekoa iruditu zitzaidan eta Frenchinera igotzen den jendetzatik ihes, txoko horretan pila bat disfrutatu genuen. Zorionak ematea bidea zabaldu zutenei, beheekaldetik hasita.

Ikusi genuen "zoro" batzuen saltoa





2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

2015_12_01-Mallo Frechin, Currucuclillo (6a+/230m) (Riglos)

Mikelek azaroako azken astean oporrak hartzen ditu, eta neure astelehen librea aprobetxatuz, 6 egun pasatzeko aukera ikusten dugu Riglosen, gehiago pentsatu gabe, ostegun arratsaldean Gasteizen batzen gara, eta Eroskian janari asko erosi ondoren, lasai lasai hartzen dugu Rigloserantzako bidea, aterpean hartuta genituen bi ohe, han geunden bitartean lo egiteko. 

Ideia nahiko argia zen, Pirinioan eman behar zuten eguralditik ihes egin eta Rigloseko horma beroetan ahal zen guztia eskalatzea. Bariku gauean Sergio batzen zitzaigun gurekin aste burua pasatzeko asmoarekin.

Eta nola ez, bide batzuk erabakita, baina besteak, eskalatu osteko garagardoa hartzen genuen bitartean, Rigloseko hormatzarrak ikusten genituen bitartean, eskalada gidarekin batera erabakitzea zen asmoa.

Riglos inguruan geunden 5 eguna zen, aurretik egindakoa:
·        Tierra de dragones (6b/400m) HEMEN
·        Ireney la paz (6c/230m), bide honetan Sergiori sorbalda atera eta etxera joan behar izan zen, bidea bukatu gabe gelditu zan, bukatzera bueltauko gara ;) 2016an egin nuen Mikelekin.
·        EduRoche (6b+/225m)

Trallada asko geneukan besoetan, eta azken eguna aprobetxatzeko, gertu zegoen Currucuclillo bidea aukeratu genuen, uste genuena baino gehiago sufritu genuen eta ondo ikasi genuen Riglos 2-3 egunetarako dela gehienez jajaj.

CURRUCUCLILLO BIDEA


http://www.xabigaton.blogspot.com blogetik ateratako krokisa

Fitxa teknikoa:
·        Zailtasuna: 6a+
·        Luzera: 230 metro
·        Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·        Materiala: 12 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk soka bikoitzak eraman genituen baina aukera dago ere soka sinplearekin egiteko.
·        Sasoia: Edozein
·        Jeitsiera: Behin goikaldean dagoen tontorrean, jarri berri dagoen sirga jarraitu Viserako tontorrera heldu arte, bi aukera daude, edo Mallo del Aguatik jeisten den bidetik jeistea edo Circo de Veranotik jeistea.
·        Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Visera dijoan bidezka hartzen dugu eliza pasa ondoren, Viserara joan beharrean ezkerrera, Frechin malloko norabidean, oso zapalduta daude bide asko.

BIDEAREN DESKRIBAPENA:

Graduari dagokionaz, jarraitasun handia duen bide bat da, Riglos izateko. 9 luze ditu. Lehengo bi luzeak (L1+L2) luze bakar batean egin daitezke. Luze guztiak tonika berdina jarraitzen dute oro har, nahiko bertikala, eta oso estatikoa izan daiteken pausuren bat edo tripa txikiren bat. 

Oso ondo ekipatuta dago, eta bilguneak orokorrean oso erosoak dira. Kolore berdinak dituen paraboltak jarraitu behar dira, izan ere, Jose Antonio Sanz bidearen ondotik dijoa momentu batzuetan.

·        L1 (6a+/30m): Jose Antonio Sanz-en ezkerrean gelditzen da, lehen parabolta, apur bat urrutik dago, 6 metrotara, baina hara heldu arte oso erraza da, hori bai, txapatu baino lehen, kontuz euki arrokarekin, apurtuta dagoela, bilgunera heldu baino lehen daukagu luze honen pausu zailena.
·        L2 (6a/25m): Bilgunetik zuzenean ateratzen gara, eskumaldera joateko joerarekin. Hemen paraboltak ikusten ez dugun puntu batera helduko gara, eta gero ezkerrean txapa bat ikusiko dugu tripatxo bat pasa eta gero. Ondoren berriro eskumara dijoa bigarren bilgunera sartzeko.
·        L3 (6a+/25m): Luzearen erdialdean, tripatxo bat aurkituko dugu, desplomatzen duena, baina paraboltak gertu ditu eta inongo arazo gabe igarotzen da. Oso ondo dago txapatuta luze hau eta oso polita iruditu zitzaidan.
·        L4(V-6a/30m): Lehen pausua oso arraroa, repisa batekin, baina txapatik tiratuz gero, oso ondo ateratzen da. Gero trabesia oso polit bat dauka. Ondoren zuzen jarraitzeko, pausu oso polit batzuk ditu bilgunera heldu arte.
·        L5 (6a+/20m): Lehen hiru txapak ondo, presa onak ditu, ondoren eskumara doa, bilgunera zuzenean. Laburra baina polita.
·        L6 (6a/30m): Oso polita, boloren baten arroka zubiren bat dago txapen arteko distantzia murrizteko, bide erreza jarraitu behar da.
·        L7 (6a/12m):Laburra baina gogorra, bertikala da repisa baten gainean.
·        L8 (6a+/35m): Bide guztiaren luze garrantzitsuena iruditu zitzaidan, gogorra, eta eskalatutakoa nabaritzen da. Desplome batekin hasten da, ondo txapatuta dagoena. Pare bat tripa ditu, eta kriston patioa dauka, bide guztiko arroka onena aurkitzen da luze honetan. Ikaragarria ;)
·        L9 (IV/10m): Egin beharreko luzea, baina tontorrera heltzeko, txapa bat ikusten da bilgunetik eskumara, gero beste bat dauka goian dagoen bilgunera heldu arte.


ERREPORTAIA:

Eliza eta Pison famatua


Rigloseko herria



Gure aurretik Pau ondoko bi frantzes genituen, lehen bilgunetik ateratako argazkiak dira hauek (Milesker Christophe ;)




Mikel, trabesia horizontal batean


Cuchillo, Pison eta atzean Peña Rueba


Pozik Frechineko tontorrean


   
Jeisteko Colorado eta Mallo del Aguatik jeisten den bidea hartu genuen, gosea geneukan eta hau da Circo de Veranotik jeistea baino arinagoa. Behin behekaldean egonda, ataratako argazkiak.

Mallo Cuchilo, Frechin eta La Visera, bertan daude, Mosquitos, La fiesta del biceps, Popeye, Zuzen, Chinatown, Zulu Demente eta bide famatu gehiago, Riglosen gehien eskalatzen den Malloa dela esango nuke, baina oso fuerte egon behar da goikaldean daukan desplome hori guztia igotzeko, hortik bere izena, La  Visera.



Hauxe da dena, zerbait, jan, gauzak batu eta etxerako bidea hartu genuen.