Midi d'Ossau etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Midi d'Ossau etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko otsailaren 6(a), astelehena

2023_01_03-Pic Peyreget (2484m) mendiko eskia

 Urte berria ta gero, goizetik ateratzen naiz Bilbotik Portaletera bidean, bertan Imanol eta Paula daude gosaltzeko zain, 9tan hantxe nago haiekin gosaltzen eta prisa askorik gabe, Aneuko parkingetik gora hasten gara eskiekin motxilan lehen zati txiki bat ondoren fokeatzen pasatzeko.

Elurra egon badago baia nahiko eskasa orokorrean, elur kota.

Peyreget-eko tontorrera igotzea zen asmoa eta aurreko gauean jausitako elur apurra, Col Peyregetetik Pombiera ipar orientazio horretan elur ona topatzea, eta horrela suertatu zen, bingo!

FITXA TEKNIKOA:

  • Eski zailtasuna: S2/ jeitsierako palaren arabera gradu altuagoa.
  • Desnibela: 800 metro aprox
  • Luzera: 12 km.

ERREPORTAIA:

Gauzak prestatzen Portaletekeo mugan.


Arazoures ingurua.


Azken malda, eskiak motxilan jarri behar izan genituen, oso gogor egoan elurra.


Paula, metroak irabaziz.



Tontorrera heltzen, atzean Portalet-Anayet ingurua eta atzean Telera-IP-Escarra.


Paula, atzean Peña Telera duelarik.


Pic Peyreget (2484m)



Ipar orientazio horretatik jeisten, kanalerantza, elur ikaragarri ona.




Midi eta Peyreget arteko lepora heltzen.


Pombie gertutasunean, ostean Palas-Arriel-Balaitus-Frondiellas ingurua.


Imanol eskiekin eta Paula oinez.



Refuge Pombie eta bere lakua, atzean Midi de Ossauko hegoaldeko horma, hainbeste bisita egin dizkioguna ta falta zaizkigunak.


Lepotik, ondo begiratzen nondik aprobetzau elur gehiena jeisteko.



2022(e)ko ekainaren 27(a), astelehena

2022_06_18-Midi Ossau. Dedo Pombie. Cara Este (370m/6a+)

 Mikel ta Madarigaz jeisten naiz bariku arrastian Tena aldera, penintsulan gogor jotzen duen berotik ihes egin nahiean, zapatuan Midi Ossaura bidea hartzen dugu, bertako ekialdeko horman, eguzkia joan da gero sartzeko asmoagaz ta horrela itzalaz eta altuerak eskeintzen duen freskuraz gozatzeko ta bide eder eta gomendagarri hau ezagutzeko.

Bidea oso ona iruditu zitzaigun, luze ederrak ditu, ondoren rapel bidez berriz behekaldera heltzeko, bilgune guztiak oso erosoak dira eta arrokaren kalitatea eta bere luzeak zapore oso on batekin utzi ozkun. 

FITXA TEKNIKOA:

·         Zailtasuna: 370m/6a+
·         Denbora: 1ordu hurbilketa; 6 ordu eskalada;1h rapelatzea eta 1ordu kotxera.
·         Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-4 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
·         Nola heldu: Aneouko parkingetik Pombira heldu eta bertatik “Le grande Raillie” jarraituz, Pombiko horma azpitik doazen bideak jarraituz,
·         Bibliografia: La Valle d´Osssau (Xavier Buxo eta Luis Alfonso) Gida oso gomendagarria.



ERREPORTAIA:

Goizean, Portalet inguruan, gosaltzen.


Pombie aterpeta ta Midi Ossauko horma.


L1 (IV+/50m), eskaloiak igotzen dijoa, iltze pare bat txapatuz errepisara heltzeko, bilgunea berrindardu behar da, oso luze polita.


L2 (6a/45m) irteera babaresa eder batetik dijoa, gorputza ondo jartzea eskatzen duena, ondoren tximinia batetik gora igoz azken babaresa ederrera heltzeko, pieza handiak eskatzen duena, largazo!



L3 (V/45m) pitzadura lateral batetik diagonalean doa, ondoren eskumatara joateko, inguru errazago batetik.


Ondoren trantsizio luze bat dator, bedartza txiki bat pasatuz.

L4 (V/50m) plaka ta tximiniak ebatziz doa, hurrengo repisa handira heltzeko.

L5 (V/45m) eskumatara plada polit batetik ondoren, sabaiko triangelu handiaren azpian kokatzeko.

L6 (6a/45m) irteera oso ederra dauka, diedro eder batetik dijoa, iltze pare batekin babestua dagoena, luze ikaragarri polita.





L7 (6a+/35m) beste pitzadura eder bat, aderentziekin jolastu beharrekoa, goikaldean heldulekuak agertzen zaizkiona, giro aparta ta oso bertikala.



L8(V/50m) azken tirada, plaka batetik eskumatara, ondoren sabaitxo txiki baten azpitik pasatzeko, tontor ingurura ateratzen diguna.


azken metroak, arrokaren kalitatea ikaragarria.



Tontorrean, taldeko argazkia

Rapelak nahiko ondo egiten dira, krokisean datozen indikazioak jarraituz.

Info: Luichy




Aterpean, ur tragozka luze bat, inguruaz gozatu ta furgonetara bidea hartzen dugu.


Formigaleko parkingean, garagardo ta makarroi batzuk, eguneko azken argiekin


2022(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

2022.03.03-Peygeret ( 2.483m) eta Arazures (2.231m)

Egun urdinagaz esnatu giñen Sallent inguruan eta Aneuko parkingera hurbildu giñen, astean zehar jende gutxiago dagoenez aprobetxatuz, bertako igoera klasiko bat egiteko, ta Peygeret eta Arazures inguruak eskaintzen dituen jeitsierakaz gozatzeko aukeragaz.


Goikaldeko ingurak nahiko benteatuta egon arren, egun ederra bota genuen.

FITXA TEKNIKOA:

  • Eski zailtasuna: S2/ jeitsierako palaren arabera gradu altuagoa.
  • Desnibela: 800 metro aprox
  • Luzera: 12 km.


ERREPORTAIA:





Eguzkitan, igoeraz gozatzen.


Jako ta ni, egun itzela.



Tropela ederrra, atzean Cuyalaret eta Canal Roya ingurua.


Autobia ederra



Lepoan


Jeisten



Ondoren, Tensinako garagardo fabrikan bisita bat egin genuen, primeran pasa genuen.