2020(e)ko abuztuaren 11(a), asteartea

2020_07_11-Atxarte. Horma horia. Petruska (V+/60m)

Zapatuan afaria geneukala ta ezin joan asteburua hortik pasatzera, bariku arrastian Mikelegaz gelditu nintzan Atxarteko "bahia-n" kirol eskalada apur bat iteko ta ondoren Abadiñotik poteo on bat botatzeko, hurrengo egunean hainbeste alditan gomendatu ziguten hirugarren espoloiko "Eros eta Thanatos" bidea egiteko asmoa geneukanez, lehen espoloitik igo beharrean oinez igo giñen ta hain ahaztuta ta ostonduta gelditzen den Horma horira hurbildu giñen bertako klasikoena egitera, PETRUSKA.

Bi luzeetan ebazten den bide ederra, lehen luze bat plaka eta laja lateral asko dituena, ondoren bigarren luzea ikaragarri baina laburregia egiten den babaresa batetik igarotzeko.

Bertatik soka sinplearekin bi rapeletan zorura heltzen gara. Eros ta thanatoseko apretoirako apur bat gorputza berotzeko oso ondo etorri zitzaigun bidea, polita, bakartia ta lehen espoloiko bideekin konparatuta sobatu bakoa.

ERREPORTAI BERRIAGOA ARGAZKI GEHAUGAZ

https://zeberiotar.blogspot.com/2022/10/20220916-lehen-espoloia-nueva-v-horma.html

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: V+/60m
  • Nola heldu bidearen basera: Lehen espoloirako bidea hartzen, bigarren espoloitik eskumaldera bidexka jarraituz horizontalean doan trabesia eroso batetik.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. 
  • Materiala: 12 expres, deportibako sokarekin egiteko aukera.
  • Jeitsiera: Lehen luzea 35m bigarrena 20-25m aprox, jeitsiera rapelatzen.
ERREPORTAIA:

Untxilatz mendia laino duela bere goikaldean, egun ederra ta freskoa uztaila izateko.







L2 (V+/20m), sabaitxo txiki bat dauka, ondoren arrakal eta helduleku onak igaroz tarte zaileena igarotzeko, luze oso polita.



Alluitz.

Bide arina ta gomendagarria, espoloietan sortu daitekeen zaratatik ihes egiteko ezin hobea.

iruzkinik ez: