2019(e)ko apirilaren 24(a), asteazkena

2019_04_20-Urrestei hegoa. La tentación de Crispin 120m/6c (V+/A0)


Zapatuan Mikelekin Atxartera hurbiltzen naiz, aurreko egunetan euria ibili danez, Urresteiko hego horma aukeratzen dugu, haizea dabileneez beroagatik ez gara kiskalduko ta egun ona pasatzeko aukera ematen du.

Orain dala bi urte zabaldu zuten "La tentación de Crispin" bidea eskalatzeko gogoak geneukan biek eta harantza hurbildu giñen lasai-lasai.

Bideak lau luze ditu kalitate oso oneko arrokarekin eta oso ondo ekipatuta dagoena, tarte zailenak A0an pasatzeko prestatuta ditu, L2an librean pasatzeko nahiko zaila den pasarte bat deko ta goiko bonboak 6c-ko sabaitxu bat da, lau paraboltekin bistan ateratzeko oso zaila.

Bidea rapelatzeko presatuta dago eta bilgune guztiak katea eta argolarekin prestatua.


FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 6c edo V+/A0 ematen diote batzuk. 120 metroko luzera.
  • Bidea zabalduta: Pedro, Perfe eta Txema, 2016an zabaldua.
  • Nola heldu bidearen basera: Atxarteko kanteratik Elosu-Urresteirantza doan bidea hartuta, lehen sektorea pasa (Hortelanos-Pitufos ingurua), hormaren erdialdean dagoena, aukera ere bada Urkiolatik aproximazioa egiteko Elosuko sektoretik diagonalen azpitik.
  • Ekipamendua: Paraboltak eta bilguneak katea eta argollarekin.
  • Materiala: 14 expres. 70 metrotako soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Urresteiko torreko bi luzeak bukatu ta ertzetik jarraituz edo lau rapeletan zorura, 35 metroko sokarekin.
Resultado de imagen de la tentacion de crispin


ERREPORTAIA:

Egunon!



L1, (35m/V+): Tirada oso polita, plaka eta arrakal eta laja lateralak konbinatzen dituena, ondoren sabaitxo batera sartzeko trabesia txiki batean bilgunera heltzeko. Polita.


L2 (30m/V-A0): Hasiera plakatxo bat erraza, ondoren plaka fin fin batean sartzeko, lau bolt jarraian sekzio gogorretik pasatzeko tarte apurtu eta erraz batera bilgunera heltzeko, sabaitxo baten azpian.


L3 (30m/6a+/): Bilgunetik sabaitxoa ebaztu, kantua ugari dauka, ondoren trabesia horizontal batean sartzeko, nahiko fina, bandeja eta ur tantatxo ugarirekin. Luze polita eta estetikoa baia 6a+ baino gehiago iruditu zitzaidan.




L4 (30m/6c edo A0/V+): Bilgunetik atera bezain laster, ezkerretara trabesia txiki bat desplomean azpian sartzeko, bloke pausu bat goikaldeko laja ona hartzeko, pausu luzea ta ikusteko zaila, nahiko ostonduta dago, ondoren beste espoloi aldaketa txiki bat babaresa ikaragarri polit batean goikaldeko ertzean dagoen bilgunera ateratzeko. Blokea usaindu bez.


Rapelatzeko momentuan, R3tik badazpada trabesiararantza sokak gidatu genituen.


Azken rapela, R1etik zorura (35m).


Bide polita, arrokaren kalitatea oso ona, eta oso ondo txapatuta, gomendagarria, arina eta erosoa, rapelatzkeo aukera ta bilgune erosoak orokorrean.

2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aupa Julen! Itxure ona jekok! Astelehenean lagun bategaz ñoak hori bideori probetan! Konteukoat ia blokeak zelan urtetan dauen jaja, geuk be igual usindu be etxuk eingo!

Txapel

Julen Zeberiotar erabiltzaileak esan du...

Zu bezalako arratiar batentzako paseotxu bet, disfrutau ;)
Kontaukoztezu zelan, bistan atetako gatza, baie goikaldean jarroa deko ajajaj danagaz joan beada