2019(e)ko uztailaren 1(a), astelehena

2019_06_24-Atxarte. Lehen espoloia. Bazar Central, Directa al diedro eta Vueltona (120m/V+)

SARRERA:

Zapatuan Nafarroako bi lagun etorri zitzaizkidan bisitan, asteburua eskalatzen pasatzeko asmoagaz, zapatuan kirol eskalada egiten ibili giñan Atxarteko orientazioekin jolastu nahiean, ondoren Abadiñon kaña on batzukaz likidoak berreskuratzeko.

Hurrengo egunean goiz esnatu giñan, ta lehen espoloira hurbildu giñen, bertako Vueltona ez hain ezaguna eskalatzeko, aspaldi gomendatu zidatela, hain pulituta omen ez zegoela ta oso ona zela, hara joatera animatu giñan ta goiz eder bat pasa genuen, nafarren lehen bisita Atxartera ta bueltatzeko gogoekin dira jada.

FITXA TEKNIKOA:

BAZAR (IV) J.A.Cobo eta J.R. Madariaga zabaldua 1.984an.
DIRECTA AL DIEDRO (V)  J.M. Régil eta C.Garcia 1.961an zabaldua.
VUELTONA (V+) J. Alonso eta J.Bustillo 1.975an zabaldua

  • Zailtasuna: V+/120m
  • Nola heldu bidearen basera: Lehen espoloirako bidea hartzen, espoloiko ezkerreko zatian kokatuta dago, flowers-kike ingurutik 15 metro ezkerretara, lazotxo bat deko sarrerako diedroan,.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago. 
  • Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.5tik 2ra) ondo etor daizteke. 60 bi metrotako soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Lehen espoloiko ohiko jeitsiera jarraituz, bigarren espoloira bidean, ondoren ezkerretara doan bidexka jarraituz, hitoak eta oso markatuta dago jeitsiera.

Espolon secretotik ateratako argazkia, bidean ibilbidea ikusten da.

ERREPORTAIA:

L1 (30m/IV), lehen luzea diedro pulitu batean hasten da, behekaldetik lehen iltzeko kordinoa ikusten da, ondoren zubi arrokekin ta friendekin goikaldeko zuhaizkara heltzen da, bilgunea bertan, nahi izan ezkero, Diedro Centraleko (V) luzearekin enpalmatu daiteke baia gu zuhaizkaren base erosoan bilgunea egin genuen, hurrengo tirada batean jarraitzeko diedroarekin ta horrela botatako soka metroak kenduz.



L2 (V), diedro centraleko luzea, nahiko irteera pulitua dauka, diedro-tximinia batetik, apur bat begetaziogaz, eskumatik iltze lerro bat doa, kimikoak erdialdean, ta boltak ezkerrean, apur bat nahi den lekutik joateko aukera dago, bilgunea, kimiko eta bi iltzeeetan, arroka trono karakteristiko batean.


L3 (V), La Vueltonako lehen luzea, tximinia batetik hasten da ondoren diedro eder batean sartzeko, oso ondo babestuta dagoena ta eskumatara trabesia egiten bilgunera heltzen da, nahi izan ezkero bigarren tiradarekin enpalmatu daiteke, baia izena ondo esaten duen bezala, buelta guztia ematen dio espoloiari, gomendiagarriago bi luzeetan ebaztea. Bilgunea bi boltetan.


Madari, La Vueltonako lehen luzean (V)



Untzilatx eta Urrestei


Atxarteko baserriak


La vueltonako lehen bilgunera heltzen, behetik kontatuta L3.


L4 (V+) irteera oso ona dauka, oso ondo txapatuta, lehengo iltzeren bat ere badago, irteera trabesian eskumatara dijoa, anbiente ta patio askorekin, hankan onak ditu ta arrakal diagonal eder bat, ondoren, espoloi txiki bat igaro behar da diedro apurtu eta errazago batetik bilgunera heltzeko, ona, polita ta gomendagarria luze hau, ez dago lehen espoloiko beste bideak bezain pulituak.


Bigarren ta hirugarren espoloiak.


L5 (III), trantsiziosko luze bat, ertzetik, pare bat boltekin babestuta, Nueva, Kike eta bertako bideetako bilguneetara heltzeko (15-20m)


Sokak batzen, azken luzeko ertzaren trabesia ikusten da.



Bide oso polita, arroka ederrarekin, batik bat, La Vueltonako azken bi luzeak, eta goiko trabesiarekin goiza pasatzeko modu ederra, aspaldian gomendatu ziguten ta beti albo batera uzten genuen, azkenean animatu gara, ta benetan asko gustatu zaigula.

Ideia hobeago bat egiteko bideo hau uzten dizuet.

2 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Aupa,

Sarrera ondo dago, baina gauza bat zuzendu, eskuma ipini behar dozuen askotan ezkerra ipintzen dozue. Beste krokis batzutan begiratuta ta argazkiekin ondo eitxen da, baña zuen pare bat argibide liosuak dira.

Bestelan ondo, guk 80ko sokakin bi largotan ein genun, gehi gero krestatxua espoloian atzeko partera allegatzeko.

Julen Zeberiotar erabiltzaileak esan du...

Milesker komentarioagaitik, esandakoa arrazoia dekozu, zuzendukot.
Pozten naiz baliogarri izana ta bideaz disfrutatu izana
Ondo izan