2020(e)ko urriaren 2(a), ostirala

2020_09_19-Ogoño. Independentzia (140m/6a+)

Asteburue heldu zan ta eguraldi arraroa ematen zutenez zapatu goizean Lagarantza bidea hartu nauen Danigaz batera, Ogoñoko bideren bat iteko asmoagaz, Independentzia bidea generaman buruan eta libre zegoenez bertara sartu giñan.

Bost luzeetan banatuta dagoen bidea, plaka ta sabaiak modu politan ebazten dituena tximini eta diedro ederretatik gora, asko gustau jakun bidea.

OGOÑO SARRERA:

Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmuturra da, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu ipar kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia bat aurkitzea.


Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.

Bere hormatik bide ugari dihardute, lehen zabalkuntzetatik gaur egungo zailtasuna duten bide berrietara, bestalde, aberasgarria eta eskalatzaile komunitaterako ona, bere hormatik estilo ezberdina duten bideak egotea, kirol eskaladatik tradizionalera, errezenetatik zailenetara.

Bestalde eskertzekoa da, bide berriak zabaltzeari ibili beharrean, reeekipazio eta mantentze lan ikaragarri horretari orduak dedikatu dieten guztiei, gaur egun inox parabolt eta kimikoekin ekipatuta dago horma. Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.

FITXA TEKNIKOA


Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN
  • Zailtasuna: 6a+ / 140m
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan picknick gune bat dago iturri eta zakarrontziekin, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Bilgune guztiak ekipatuta daude.
  • Materiala: 12 expres. 


ERREPORTAIA:

L1 (v+/30m) diedro oso markatu batetik hasten da ondoren ezkerretata doan trabesia batetik gora sartzeko. Bilgunea bi boltetan.


Dani bilgunera heltzen


L2 (6a/30m) irteeran eskumatara goaz alde batera utziz Josu gartzia eta egunkari libre bideak, ondoren diedro oso markatu batetik sartzeko eta behin honetan sartuta ezkerretata goaz bilgunera eskumatarantza jarraitu ezkero "caballo que ríe" bidea dijoa, luze oso polita lehen metrotan pausutxu batekin ondoren tarte bertikala duena helduleku ugarirekin.



Dani bigarren bilgunea, Riki-k aterako argazkia egunkari libreko R2tik.


Bigarren bilgunera heltzen 


Materiala pasatzen bilgunean.


Riki egunkari libreko bigarren luzetik hora


L3 (V+/20m) luze laburra ezkerretara trabesian eta helduleku askorekin hormako erdiguneko reposan bilgunea iteko, tirada laburra baia polita.


L4 (6a+/30m) bilgunetik zuzen ateratzen da eta sabaia modu oso estetikoan eskumatarantza ebazten du bilgunera heltzeko trabesia eder batean.


L5 (6a+/30m) azken luzea, oso atletikoan kantu ugari duen luzean goikaldeko zonaldera heltzeko.


Dani tontor gunera heltzen


Izaro irla ta kantauri itsasoa, ederra da Ogoño.


iruzkinik ez: