2025(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

2024_12_12-"King Line" Lunadan

 Abenduan heldu zen hainbeste espero genuen elurte potoloa eta Lunada aldean kota oso bajutan bota zuen, hori zela eta, Txufik, Lunadan dagoen "eski King Line" bat egiteko proposatu zidan.

Estacasetik aterata fokeatzen, Capia igo, Castrora ondoren Tubotik jeisteko Bernachora, fokeo on bat Curro-ra igotzeko, eta handik Viduelo-Cubada inguruko bailarara jeisteko eta azken igoera bat egiteko Maz/Cubada arteko lepora igotzeko, Estacasera beste jeitsiera on bat disfrutatuz.

Ibilbide oso polita, ruta ezagunetatik ihes egiten (Miel-Bernacho ingurua) ta beste inguru hain ez ezagun batzutatik igaroz, oso-oso gomendagarria, hori bai, beharrezkoa elurra bota izana, kota baxuetatik igarotzen baita.

 

Powered by Wikiloc

FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.3-3.1/E1/E2 baldintzen arabera
  • Desnibela: 1400/1500 metro aprox (fokeoaren arabera ta elurraren arabera)
  • Luzera: 16-18 km gutxi gora-behera (wikiloc-en margotuta plano gainean, erlojuan 18km atera ziren)


ARGAZKIAK:

Estacas de Truebatik gora, La Capiara bidean.


Capiako tontorrera iristen.


La Capia-Peña Negrako tontorrean. 1495m.


Paraje ederra, fokak kendu eta Cubada-Castro arteko lepora jeitsiera arina.


Castro Valnerako bidezkatik gora, elur kantitate askorekin, eskiak kendu gabe pasatzeko aukera.


Castro Valnerako tontor ingurua.


Castro Valnera 1.717m.


Castro Valnerako anteciman, fokak kentzen tubotik jeisteko prest.



Jeitsierako krokisa.


Inguru honetan dauden jeitsierarik trantsitatuena, seguru asko.


Bernacho.


El Currorantza bidean, etxola pasa bezain laster, eskumatara hartzen da igoera.


La Maza ezkerrean eta Cubada handia eskuman, beraien arteko Vidueloko bordetara jeitsi giñen ondoren bailara remontatzeko basotik.


Pantxo, lasai asko zetorren jeitsierarako prest.



Curro eta Cubada arteko lepotik jeitsitako palan ikusten dira utzitako bidea.


Cubada eta Maza/Horadada inguruko lepora heltzen.



Azken aldapak, jadanik hankak sutan, denboraldiko lehena ta ohitura falta nabaritzen.


Estacas ingurura jeitsiera arina, elurra oso baldintza onetan, asko disfrutatu genuen.



Hemen atarako ibilbidea eta perfila, igoerak eta jeitsierak markatuta.


Esandakoa, oso ibilbide gomendagarria ta oso inguru ezezaguna, merezi duena.

Ea aurtengo negua elur asko ekartzen digun.

iruzkinik ez: