2024(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

2023_03_06-Alto de las Corvas eta Pico la Miel (Lunada)

Pasadan urtean, martxoko elur paketea gogoakaz hartu genuen, ta Lunada aldean asedio ederra eman genuen pare bat aste bitartean, bertako klasikoak egiten, aurten ya gogotsu gabiz be denboraldie hasteko ta abendua heldu ahala, pasadan urteko irteera batzukaz bertako oroipenak birgogoratzeko aprobetxetan dogu.

FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.3-3.1/E1 (baldintzen arabera) 
  • Desnibela: 600 metro aprox 
  • Luzera: 8km gutxi gora-behera kotxea non usten den arabera. 
  • Ibilbidea: Refugio Castro Valnera-Estacion-Alto Corvas-Estacion-Pico Miel-Refugio Castro Valnera 
  • Denbora: Kotxetik kotxera 2-3 ordu.


ERREPORTAIA:

Eski estaziora heltzen, eguraldi ikaragarria, haize barik ta tenperatura goxoa.


Picon del Fraile atzean dugula


Corvaseko tontorrera heltzen




Pozik tontorrean


Jeitsiera arina ta berriz Pico Mielera igotzen gara.


Jende gehiago Miel inguruan.



Castro Valnera ta bere TUBO famatua, elurra apur bat asentatzen denean bertarantza goaz.



2024(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

2023_10_02-Ogoño. Kresala (170m/6a+)

Aspaldi generaman denbora Ogoñoko bide klasiko hau egin gurean, hain ondo jartzen zuten, jende guztiak gomendatzen zigun eta bere luzeak oso onak zirela, giro asko zutela, apartaka eta abar.

Azkenean gure azaletan probatzera joatea erabaki genuen, Errausketarik ez bidetik jeitsi giñen rapelatzen, 6 rapel egin genituen soka bikoitzekin txarto ez badut gogoratzen, bidea eskalatu ta gero, esango nuke, lan gehiago eraman zigula bertara heltzea bidea eskalatzea baino.

Bidea polita da, baia nahiko laburra egin zitzaigun, luzeak apur bat laburrak egin zitzaizkigun. Bilguneak erosoak, astean zehar izanda bakarrik egon giñan eta itsasoa bare-bare egonda, goiz polit bat pasa genuen.

Nire iritsi pertsonala eman ezkero, bidea polita da, oso, eta anbiente asko dauka hain gertu eskalatzea itsaso gainean, baia ez zitzain ikaragarria iruditu Ogoñok dituen luze hain onekin konparatuta, 6B Gadea-ko L3/6b; Gastezi-ko L2/6B; Josu Gartzia L3/6c; Egunkari libre L3/7a; Amagoia L1/6B adibidez.


FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6A+/170m 
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, Errausketarik ez edo Kaiokume bidetik rapelatzen, 6/7 rapel.
  • Ekipamendua: Paraboltekin ekipatua
  • Materiala: 15 expres.


ERREPORTAIA:


Errausketarik ez bidetik rapelatzen,


R0, lehen luzea itsaso mailatik hasten da, kontutan izatea itsasoaren egoera.

L1, 25 m, V+/6a. Hasierako kobatxo ikaragarritik hasten da lehen luze laburra, nahiko bertikala helduleku ugarirekin, ondoren eskumatara trabesia labur batean bilgunera heltzeko.


L2, 25 m, 6a. Bilgunetik atera bezain laster, pare bat metro pasatzen ditugu ta bloketxo bat dauka beherantzko tendentzia duena, ondoren inguru errezetik hurrengo bilgunera heltzeko, laburra.

L3, 30 m, 6a+. Luze hau asko gustatu jakun, bertikala ta eskalatzea eskatzen duena, ondo mugitzekoa. Diedro sistema polit bat igarotzen du, ondoren trabesia batetik beste diedrotxo bat pasetako zuhaitz batera heltzeko, bilgunea bertan, erosoa.



Mikel luzea hasteko


Hirugarren luzea, bigarren bilgunetik, diedro sistema ederra ta referentzia bezala izan beharreko zuhaitza.

L4, 35 m, 6a+. Luze oso polita hau baita, bestea baino teknikoagoa esango nuke, aurrekoa fisikoagoa dela esango nuke, honek hankak ondo mugitzea eskatzen du ta indarra gordetzea bilgunera bizirik heltzeko, hanka finak.


Giro ederra, laugarren luze honetan.


L5, 25 m, V+. Hemendik aukera bi daude, ezkerretara jarraituz Karramarro bariantea hartzea edo gorantza jarraitzea Kresalatik, repisa errrez eta oso ebidente batetik ondoren diedrotxo txiki ta eskalonatu batzuk igaroz.

L6, 30 m, 6a. Kresalako azken luzea, kantu ugari, ugari eta kantu gehiago oraindik jejej. Oso bertikala, hanka ta esku askorekin, oso ondo txapatuta, arroka zubiren bat bidea ondo jarraitzeko, luzea laburtxu egiten da hain ona izanda, gozatzeko luzea.

El último largo de «Kresala» guarda un pequeño tesorit0: una tirada muy vertical con grandes agarres, para disfrutar de lo lindo…


Azken bilgunera heltzeko, kantauri itsasoa gure azpian.

Bideak ematen duen lana, rapelekin etab ondo merezi du eskalatzen dena, ez nuke esango Ogoñoko onena dela, baia gustau jakun.

2024(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

2024_11_06-Ogoño. Josu Gartzia (6c/175m)

Azaroko lehen asteko eguraldi ona aprobetxau gurean, Enekogaz hurbiltan naz Ogoñora, egun oso ona atara jakun, jendez gainezka egon arren Ogoño, egun polita atera zitzaigun, haizea bare zegoen eta tenperatura ona izan genuen, Ogoñoko egun ikaragarri batekin disfrutatzeko, astea bitartean pilak ondo kargetako.

Bidea ikaragarri gustau jatan, arrokaren kalitate oso ona eta luze oso estetikoak dituena, luze bakar bat ez da txarra ta hirugarren luzearen irteera, 6C graduko sabaitxoa ta ondoren datorren diedroa asko gustau jatazan, azkeneko luzea, Kaiokumerantza nahiko batzen dela iruditu jatan, ez dait tontorrera beste bideren batetik atara giñen.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 6C/175m 
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, ezkerretik jeisten den bidexka hartzen, korda fijotik jeitsiz, Gaviotas bidearen hasierararte, bertatik 60 metrotako rapel batean basera heltzeko edo 30mX2 eginez.
  • Ekipamendua: Paraboltekin ekipatua
  • Materiala: 12 expres.
Katuoinekin blogetik hartutako krokisa, milesker Pablo!


ERREPORTAIA:


Egun lasaia eta itsasoa bare-bare


Deportibako sokagaz bi rapeletan jeisten gara.

L1 /6a/30m) hiru lerro ateratzen dira, zuzen dijoana da, tarte batzuk begetazioagaz ta bilgunea zintzillik dekona, gurea zuzen doa. 



L2 (6b/30m)  aurrekoa baino bertikalagoa eta arrakal batetik gora dijoana erdiguneko terrazara heltzeko, bilgunea aurrez aurreko bi kimikoetan edo rapel bilgunean.



L3 (6c/40m) Kaiokume eta Amodio Konfidentziala artetik dijoan sabai diedrotik gora doa, kantu asko ematen duen luzea lehenengo bost txapetan, ondoren bigarren sekzio tekniko eta finagoa den inguru batetik igotzen doana, X estiloan eskalatzera eskatzen diguna ondoren inguru erraz batetik Kaiokumeko L1-eko zuhaitzean bilgunea egiteko.



L4 (6a+/35m) Kaiokume bidea ezkerretara doa, gu eskumatik doan diedrotxoa hartzen dugu, mugimendu eder batzuetan pitzadurak eta inguru plakadun bat ebatziz goikaldeko terrazara heltzeko.




L5 (6a+/30m) Bilgunetik zuzen dijoazen boltak jarraituz, Jai Egin/Independentzia ingurua eskumatik dijoa, Egunkari librea goikaldeko desplometik dijoa, lehen zati erraz batean (6a+/b) graduaren bueltan egongo dala, ondoren hanketako mugimendu fin batzuetan (6-7 bolta) ezkerretarantza doa, Kaiokume biderantza bilatzen.